2020/09/20

2020/04/27

AGUR laster arte! MILA ESKER



    Gaueko 23:31 orduari begira, ai ene ez dut bukatuko…a ze tristura eta pena....
    Lasai Ixi hurrengo astean hobe, sakonduko dut hurrena

        Hezkidetzan esku hartuz desikasiz ikasten dela behin ta berriz indartuz
          makina bat kontzeptu berri ikasiz..eta nahastuz

Nahiz eta hitzak definizioak tarteka nahastu
norberarengandik hasiz guztion artean  tratu onean jarrerak aldatu

                Agur polit bat egingo nuela, lan bikain bat aurkeztu
                Ilusio eta ahaleginean horrekin beharko det konformatu

Baina piztutako ilusioa eta piztutako gogoa 
tantaz tanta koloretako itsasoa

Mila esker lan talde osoari
Mila esker ikastarokideei

               
                   



                     
Agur agur... laister arte
👭👬👭👬👭👬

Zoragarria izan da zuekin bidaia hau egitea.
Luzea eta zaila izan da.
Batzutan gurpilak haize gutxi izan du.
Beste batzuetan gurpila zulatu eta ezin ibili egon naiz.
Sarritan zama handiegia izanik ez aurrera ez atzera.
Kementsua, burugogorra, kuxkuxeroa, hitza ematen duen horietarikoa naiz
Erronkak merezi zuen eta helmugara heldu naiz
Eskerrik asko bidaiakide izan zareten guztioi
Plazer bat izan da, azalean eramango zaituztet.
Laister arte 

Mónica Calvo





ETA HALA BAZAN… ATERA DADILA ORTZADARRA PLAZAN!!!

ETA HALA BAZAN… ATERA DADILA ORTZADARRA PLAZAN!!!



7 hilabete ikasi eta desikasten, 7 dira ere ortzadarraren koloreak, guztiok tokia dugun jendarte bat osatzeko helburua bermatu nahian.






22 astez koloretako ipuina osatzen joan gara atalez atal. Atal batzuk gozoak, besteak gaziak, zenbaitetan erraz eta bestetan ezin amaitu. Baina iritsi gara liburuaren amaierara. Batzuei gehiago gustatu, besteei gutxiago. Batzuentzat irakurterraza, beste batzuentzat zailagoa. Pertsonaia guztiak, bakoitza bere modura, bete dugu atalez ataleko espazioa (partehartzean, norberaren momentuak ere zerikusi handia du eta ikasturte batek gorabehera asko ekar ditzake). Pertsonaia horiek gehiago ezagutzea faltan bota dut nik, hain azaletik ezagutu beharrean (aurrez aurre ez egotearen ondorio). Baina argi dago, guztion artean egin dugun ipuinak baduela mamia eta dudarik gabe izango du 2. zati bat.

Baina hori beste kontu bat da…. 

Bitartean jarrai dezagun ortzadarrari kolorea ematen!!!

Bukatzeko, abesti hauxe aukeratuko dut, 22 aste hauetan bidelagun izan bait dugu gure antzezpen guztien amaieran:




Bestalde, konfinamendua, berrogeialdia, itxiera….dena delakora eraman gaituen egoera honek, daramagun bizimoduari buruzko gogoeta egiteko parada emango zigulakoan:




Hezkidetza izan dadila gure bidelagun!!!







Aitatxu, egun osoa ematen duzu ikasten!!

Horixe izan da alaba-semeen esaldia egun askotan, batez ere asteburuetan.
Eta entzun-ikusten dituzten bideo, musika, jolas, serie eta filma guztietan sartu dut burua. Ez didatela barriro ikasten utziko esan didate, irribarre bat ahoan.
Esan diet pertsona hobea izateko ahalegina egunero egin behar dala.

Eta gero dantza egin dugu.



2020/04/26

AMAITU DA!!! BAI? EDO HASI DA?

Bukaera honetan benetan nekatuta nago, gehi hilabete eta 13 egun etxetik atera barik, ba... oso gogorra da egoera. Asko ikasi dut eta guztion ekarpenak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Baina ez dut astirik izan dena irakurtzeko. Orain pixkanaka pixkana joango naiz bloga irakurtzen. Hartutako erreferentziak interesgarriak izango direlakoan nago eta horiek ere irakurtzeko ditut. Beraz, benetan amaitu da? Lan handia oraindik, bai ikastaroa amaitzeko eta, bai eta benetako hezkidetza eta berdintasuna lortzeko. 




2020/04/21

Esker ona eta agurra


BUKATU DA, BUKATU DA…

Iritsi da ikastaroaren amaiera eta pena eta dena ematen dit!!!
Ikastaro honek nire bizitza pertsonaleko momentu berezi batean harrapatu nau, nire alabaren jaiotza. Nahia urriak 1ean jaio zen eta hasieran duda ugari izan nituen, ea ikastaroa aurrera eramateko gai izango nintzen, hain ume txikia izanda. 

Baina hasi nintzenetik, ikastaroak poliki-poliki engantxatu ninduen eta jarduerak oso gustora egin ditut. Eta orain ikastaroa bukatu dela, gehiago egiteko gogoa dut... Ikasteko, desikasteko, partekatzeko gogoa!

Asko ikasi dudala uste dut eta bai maila pertsonalerako bai profesionalerako etekin handia aterako diodala uste dut. Hurrengo urtean, Berritzegunean lan egiteko aukera izaten badut, ikasitako guztia martxan jartzeko aukera izango dut eta horrela ez bada, eskoletan lan handia dagoela agerian gelditu da!
Neska baten ama bezala ere, erantzunkizun handia dugula  iruditzen zait, estereotipo sexistatik kanpo hezitu dadin eta modu askean garatu ahal izateko, ahalduntuta,  inongo mugarik gabe, beldurrik gabe, etiketarik gabe…
Oraingo honetan, “Liher”taldearen abesti bat utzi nahi dizuet. Taldearen azkeneko diska, indarkeria matxista salatzeko, fikziozko istorio batean oinarritu dutena, kontakizun moduan abesti desberdinen bidez.

Diskak “Hemen herensugeak daude” du izena. Abesti bat uzten dizuet.

Teloia:
Taldeari egindako elkarrizketa bat Covid19 zela eta:
HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN ikastaroari hiru hitz hauek lotuko nizkioke:
Ikastaroa oso positiboa izan da zentzu guztietan eta ikastarokideekin egon den giroa ere oso atsegina izan da. Denek aportatu ditugu gauza pila bat eta argi gelditu da elkarlana oso aberatsa dela. Hemendik eskertu nahi diet ikastarokide guztiei izan duten inplikazioa eta eskeinitako baliabide, iritzi eta ideia guztiak, oso baliagarriak izan baitira bide hau eraikitzeko orduan.
Ikasi dudan gauza bat, inor ez dagoela sexu-genero sistemak ezarritako arauetatik aske eta denok daukagula asko desikasi eta berriz ere ikasteko. Eta lan handia dugula aurretik!!! Norbaiti hezkidetzaren inguruan interesa piztu baldin bazaio, inongo dudarik gabe esango nioke ikastaroa egiteko. Pila bat ikasten da oso modu praktiko eta amenoan, eta maila pertsonalean ere oso aberasgarria da. Gainera, baliabide ugari elkar partekatu ditugu denon artean: bideoak, argazkiak, artikuluak, gidak, liburuak, estekak… Gure lanerako oso baliagarriak izango direnak. Hasieran esan bezala, orain ikasitakoa martxan jartzeko momentua da!. Beno, zeozer egiten hasi gara… eta argi gelditu zait gure ingurukoekin ere badugula asko egiteko, hau da, lagun eta familiakoen artean adibidez, horiekin ere esku hartzeak egin behar ditugula. Eta espero dut, hemendik aurrera, ikastaro hau egiterakoan piztu didazuen hezkidetzarako gogoak eta beharra, nik ere besteei kontagiatu ahal izatea. Agur esan baino lehen, bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuet ikastaro hau posible egiten duzuen guztiei zuen dedikazioa, inplikazioa eta indarra, gozada bat izan delako ikastaroa egitea.
ESKER MILA GUZTIARENGATIK!!! LASTER ARTE…

2020/04/19

Agur, agur, agur, eskerik asko!!!!!!!






Nire esperientzia ikastaro honetan oso aberasgarria, oso interesgarria izan  da, hezkidetzaren eta feminismoaren gaiari buruzko ikuspegi askoz zabalagoa ematen dizuna. Esperientzia horrek lana, denbora eta dedikazioa eskatu ditu. Hezkidetza ez da egun batean ikasten, egunero praktikara eraman behar da.

Asko ikasi dut niri buruz ikastaro honetan. Hasteko, pazientzia gutxi dudala teknologia berriekin eta hezkidetzan beti ikasi ahal dudala gehiago, baina helburu batekin, praktikan jartzeko. 


Lankideek asko irakatsi didate. Partekatu dituzten baliabideen kantitatea eta kalitatea izugarria da. Zoragarriak zarete! 







Hezkidetzaren eta berdintasunaren alde lanean jarraituko dut, baina orain oinarri teoriko sakonagoarekin eta autodefentza feminita nola gauzatu ikasita. Ahalmen gehiago eta ikasitakoa erabilita askoz lan aberasgarriago hezkidetzaren alde bai lanean bai bizitzan pertsonalean.
Ikastaro honetan ikasi dudan gauzarik garrantzitsuena da sare sozialak sortu eta mantendu behar direla, bai birtualak bai errealak, berdintasuna mantendu dadin, sororitatea dago gure indarra. 

Eta, azkenik, eta oso garrantzitsua. emakumeok gure baliabide eta aukera guztiekin partaidetza handitu eta zabaldu behar dugula, inork ez isilarazteko. 

Beti egon gara!!!!!!!!





ESKERRIK ASKO eta SAREETAN ELKAR IKUSIKO DUGU!!!!!!!!!



2020/04/18

AGURRIK EZ, GERO ARTE BAIZIK


AGURRIK EZ, GERO ARTE BAIZIK


Agurrik ez ditut inoiz oso gustokoak izan ze inoiz ez dakizu oso ondo zelan bukatu, zer esan, zer ixildu....; beraz agurrik ez gero arte baino ez da hau izango.

22aste hauetan izandako esperientzia polita eta aberasgarria izan dela esango nuke zalantzarik gabe.
Nahiz eta aurretik ere feminismo eta hezkidetzako munduan apur baten sartunda egon; kurtso honetan lortu izan dut gai batzuetan hausnarketa sakonagoa egiteko aukera eta ikaskide zein irakasle talde osoari esker egunean egotea lortu dugu.

Ikaskideekin jarraitzeko; pena emon dit pertsonak zuzenagoan ez ezagutzea, aurrez aurre diot, baina tira; oso talde potentea izan da eta haiekin batera nabaritu dut "ero"asko gaudela borroka honetan sartunda eta horrek beti aurrera jarraitzeko indarra emoten dizu.
Taldearen asteroko ekarpenak oso interesgarriak izan dira, nahiz eta askotan ezinezkoa egin zaidan denak irakurri. Agian oin konfinamendu garaian lortu dezaket, jeje.

Kurtso hasieran gogoratzen dut (eta uste dut aurkezpenean ere aipatu nuela), teknologiarekin beldur nintzen. Alde horretatik gauza nahikotsu ikasi ditut, niretzat guztiz berriak izan direnak, eta egia esan oso erraza egin duzue dena tutorialen bidez.
Iradokizun moduan, amaieran emango diguzuen materialen bilketa horretan atal bat uzten baduzue teknologiarekin zerikusirik eta erabilitako tresna guztiarekin....nik gutxienez eskertuko nizueke, gaiaz gai ez joateko bilatzen.

Akatsak ateratzekotan aipatuko nuke askotan denbora faltan ibiltzen nintzela astez aste lana eta bizitza pertsonala dela eta..., eta askotan astelehen gauetan "a contrareloj" ibiltzen nintzen jo ta ke.
Hortik be ideia modun nik uste dut blogeko hausnaketaren nahikoa litzatekela, normalean egin behar zen beste hausnarketa (ingurukoa) blogekoarekin lotuko nuke lana erraztearren.

Nire aldetik konpromesua erakutsi dudala uste dut, normalean izen ematen dudan gehienetan nire hitza betetzen saiatzen naiz gutxienez.

Hiru hitz aipatzekotan: ITXAROPENA, ERRONKA eta GARAIPENA aipatuko nituzke.

ITXAROPENA ze lehen esan dudan moduan itxasontzi honetan ikusi ditugu marinel nahikotsu gaudela aurrenean batera eta portu berrira elkarrekin heltzeko nahian.
ERRONKA lan haundia dugulako aurretik ("hau hasi baino ez baita egin").
GARAIPENA argi dudalako irabaziko dugula matxismoaren kontrako borroka hau, eta gutxienez saiatuko garela geure inguruetan eredu patriarkala zapuzten. Feminismoa da bide bakarra!!!

Honekin batera animatu nahiko nuke "tentatuta" dagoen jendeari, uste dudalako ointxe berton bidea hasteko momentua heldu zaiela haiei be.
Ze Galeano haundiak esaten zuen moduan...:




Beraz, hemendik aurrera, jendea kutsatzea dugu helburu, aliatuak bilatu beharra dago eta lan guzti hori era positiboan planteatu beharko dugu, irrifarrez eta barruan dugun amorru guztia indarra bihurtuz.

Bukatzeko, abestia. Oraingo honetan, katalanez be "El DIluvi taldeko. I tu sols tu".

Letra osoa eta itzulita, hementxe:  https://www.musixmatch.com/es/letras/El-Diluvi/I-tu-sols-tu/traduccion/espanol





Azpimarratzeko zatitxuak:
Vas eixir anb l`alegria de qui no té por
de qui sap que el demá
de qui sap que el demá sera millor.


Saliste con la alegría de quién no tiene miedo
de quién sabe que el mañana
de quién sabe que el mañana será mejor. 
(Etorkizuna erronka alaia)

Ets la forta tempestá d`abril
un assi amarg per als tens enemics
ets la forta tempestá d`abril
el sol que esclata les flors
un assi amarg per als tens enemics
l`espuma que brilla a la nit.

Eres la fuerte tempestad de abril
un oasis amargo para tus enemigos
eres la fuerte tempestad de abril
el sol que revienta las flores
un oasis amargo para tus enemigos
la chispa que brilla en la noche.
(Indarra)

Beraz, AGURRIK EZ GERO ARTE BAIZIK, KALEETAN TOPAKO GARA!!!

ESKERTZA ETA AGURRA


ESKERTZA  ETA  AGURRA



 Kaixo denoi, agurra idazteko momentua iritsi da eta eskertzeko 

hitzak besterik ez zaizkit etortzen burura...eskerrak, eman dudan

 apurra hamar aldiz biderkatua etorri zaidalako bueltan. 

Gai bat irakurri eta hausnartu behar nuen bakoitzean,  zuen

 ekarpenekin zabaldu eta aberastu egin delako behin eta

 berriz.Erantzun ez zaituztedan arren,lanak gainezka egin didan 

arren,  arretaz irakurri eta jarraitu zaituztet...gozamena hutsa

 izan da zuen esperientzia eta iritziak irakurtzea... zuek

 bidalitako  baliabideak betiko geldituko dira nerekin...

mila mila esker!



Hiru hitz eta kontzeptu hauek aukeratuko nituzke laburpen gisa:

  ESKERRAK

 LAN TALDE JANTZIA ETA ESKUZABALA 

 FORMAKUNTZA-HORNIKUNTZA PERTSONALA ABERATSA


 Orain eskolan teoriatik praktikara pasatzeko unea da, eskolako hezkidetza-plana diseinatzeko momentua iritsi da,  honetan ere izan dut ikastarokide baten laguntza zuzena, eta hemendik bidaltzen dizkiot nere eskerrak. Beldur naiz, baino zuen iritzi, informazio eta baliabidez josita bukatzen dut ikastaroa, beraz... aurrera, beti aurrera!!




Bukatzeko esan  Kashbaden "oinutsik" kantak laburbiltzen duela gai bakoitzak jorratzerakoan, ikastaroan zehar sentitu dudana.Estutzen diguten oinetakoak kendu,zergatik estutzen duten,  zenbat estutzen duten konturatu eta bestelako errealitatea irudikatu dudan aldiro... hemen hitzak:


Oinutsik

Zapatak erantzi ditut, lokarriak askatuz
Oinutsik belarraren laztanak nabaritu nahi ditudalako
Nire azalean
Egurraren beroa, harriaren hotza
Askatasunean
Zapatak erantzi ditut, nire burura neurtzeko
Hazi ote naizen ikusteko, ez nire altuera jakiteko
Askatasunean
Modak agindutako plataformek
Bihotza lurretik geroz eta gehiago
Aldentzen didate
Zapatak erantzi ditut nire barneak hala eskatzen zidalako
Askatzeko
Distantziak gerturatzeko
Kilkerren kantuak nire belarriek ezezik
Nire oinek ere lurraren zirrararen
Bidez bizi ditzaten
Askatasunean!


Euskal Herriko bi handiekin uzten zaituztet: SORKUN RUBIO eta AIORA RENTERIA...




Adiorik ez...

ainara




2020/04/15

ADIORIK GABEKO AGURRA

Ikastaroari amaiera emateko agur esateko mezua argitaratzeko garaia iritsi da, ez ordea hezkidetzari adio esatekoa, aitzitik, orain inoiz baino indar handiagorekin ekingo baitiogu lanari. Aitortu beharra dut gainera, hamaika gauza ikasi dudala ikastaroan zehar. Izan ere, datu andana eskaini dizkiguzue bertan, geure lanean nahiz egunerokoan baliagarriak diren tresna ugari, baita teknologia berriei beldurra galdu eta abilezia garatzeko parada ere. Bestalde, foroan eta ikastaroan zehar gainontzeko ikaskideen iritziek, aportazioek eta lanek argi utzi didate jende jantzi mordoa badagoela. Pertsonalki, berriz, ezin izan dut ikastaroaz nahi adina disfrutatu, beste zenbait lehentasun eta zeregin gailendu zaizkit. Ikastaroak hiru fase izan ditu nire bizitzan: lehenenegoan, lanez lepo, kostata ailegatzen nintzen jarduerak garaiz eta egitera, gorputz eta arima aritzera; bigarrenean, osasuna edo arrazoi pertsonalak medio, ezin apenas lanik egin; hirugarren eta azkenekoan, aldiz, denbora soberan badut, baita gogoa eta indarra ere, baina ikastaroaren amaierara ailegatu gara... Hain zuzen, denbora soberan dut guztiok derrigortuta bizi dugun egoera distopiko honetan. Horregatik, agurtzeko momentuan ezin izan diot utzi honi erreferentzia egitea. Meme bat egitea otu zitzaidan, baina azkenean honako bideotxoa izan da emaitza:



Bukatzeko, eta nolabait ikastaroa laburbiltzeko, hona hemen hezkidetzan esku hartzeko errezeta:











 Mila esker guztiagatik!

2020/04/12

GERO ARTE BAT...

Ikastaro hau hasi aurretik, banekien ez zela erraza izango... asteroko lana, irakurgaiak, begiak itxi, hausnartu, zure inguruan behatu, arakatu, berriz hausnartu, bide berriak bilatu... ez da erraza izan, ez... bain merezi izan dau! Pertsonalki, bide berri bat iriki zait, hausnarketan oinarritutako bide bat, inguruko dena zalantzan jarri duena, eta pozik nago, eroso nago... indartsu sentitzen naiz gauzak aldatzen jarraitzeko!

Periplos en Red: Construyendo caminos nuevosIkastaroan zehar partekatutako iritziak, foroak eta materiala benetan interesgarriak izan dira. Batzuetan, ezinezkoa izan da dena aztertzea, denbora faltagatik... baina zuek egindako ekarpen guztiekin batera aukera asko zabaldu zaizkit eta benetan eskertuta nago!

Bide luzea dugu aurretik bai, baina denon artean lortuko dugu!!!! Besterik gabe, eskerrik asko denei elkarrekin egin dugun lanagatik!!!!!!


Eta etapa hau bukatzeko, abesti hau, BIZI NAHI DUT LIBRE!!!!



2020/04/08

BERTSOTAN DIOTSUET, LASTER ARTE GUZTIOI!

                     Entzuteko klikatu hemen:  BERTSOAK     

1) Urri hasieratik
hainbat jarduera
baliabide pila
astetik astera
hasiera batetik        
dator amaiera
dagoeneko ezin da
bueltatu atzera


2) Esfortzu izugarria
guk egin duguna
ta baita irakasleok
egin duzuena
batzuk eta besteok
ondo dakiguna
garrantzitsuak denok
ta bidelagunak

3) Genero indarkeria
sexu-generoa
aniztasun sexuala
ta feminismoa
indarkeria matxista
ta lan praktikoa
hainbat ikasteko ta
desikastekoak

4) Foroko mezuekin
zuek ezagutzen
lan luzeekin, ordea
norbera garatzen
talde-blogeko postek
naute asko asetzen
eta galdetegiek
urduri ipintzen

5) Betaurreko moreak
soinean jantzita
hasi nuen bide hau
guztiz hunkituta
gauza bat ikasi dut
ta ez daukat ahaztuta
ezer ez dut egingo
ho(r)iek erantzita


6) Momentu denak onak
izan ez direla
esan beharra daukat
bihotzez gainera
familia, ikastaroa
ta lana genuela
baina argi diotsuet
merezi duela


7) Hogeita bi astetan
bizi izandakoa
hezkidetzan esku-hartzen
ha ze abanikoa!
Aberatsa zeharo
guk jasotakoa
eta espero dut baita
guk emandakoa


8) Azken bertso hau doa
eskerrak emateko
forokide, irakasle
ta nornahi tarteko
jarraituko dugu, bai
hezkidetzan tinko
lortu arte ez baitugu
guk inoiz etsiko



                                                        Saioa López Eizagirre-TXIÑI
                                                                 2020-04-08
                                                          

2020/04/07

I won’t back down!


Hezkidetza gaia ez zen gai arrotza niretzat eta ikastaroa aprobetxatu nahi nuen gai horretan sakontzeko. Esan dezaket hasierako asmoa bete dudala. Asteko irakurgaiak oso egokiak izan dira azpigaiak definitzeko eta, era berean, gaur egongo egoera ezagutzeko. Beste alde batetik, gainontzeko parte-hartzaileen ekarpenak ia kontrolaezinak izan dira, izan ere, denboraren aldetik dedikazio handia eskatzen zuen. Agian, ikastaroa bukatu eta gero beta gehiago izango dut blogean sartutako iradokizunak berrikusteko.



HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN ikastaroari lotuko zenizkiokeen 3 adjektibo, 3 izen edota 3 sentimendu/pertzepzio:



  • Izenak: eraldatzailea, erantzukizuna eta kolektiboa.
  • Adjektiboak: zabala, orokorra eta koherentea.
  • Sentimenduak/ pertzepzioak: erronka, bilatzeko jakin-mina, ikuspuntu desberdinak, osagarriak aurkitzea…





Zer ikasi duzu zeuri buruz ikastaroan? Eta gainerako ikastarokideei buruz? Nola baloratzen dituzu guztion arteko elkarrekintzak?



  • Prestakuntzak beti alde positiboak dituela.
  • Zenbait ikasturtetan zehar jaso eta barneratu dituzun iradokizunak ordenatzeko aukera izan dudala.
  • Berdintasuna lortzeko bidean gaudela, baina indar eta aldaketa asko ere falta direla.
  • Ikaskideen arteko errespetua.
  • Ikastaroa iradokizun erakargarriekin topatzeko aukera izan daitekeela, hala hartu nahi izanez gero.



Bukatzeko, hona  hemen abesti zahar bat, Tom Pettyren I won’t back down, hain zuzen ere. Azken finean,  oztopoz beteriko bizitza baduzu/dugu ere, aurrera joan behar duzu/dugu.




Ondo izan!!