2020/03/02

Gatazken aurrean

Gatazka eta trataera hezkidetzaileaz beti uste izan dut maskulinitate nagusiaren logika oldarkorra,
lehiakorra eta indibidualista dela, eta horren aurrean feminismotik lankidetza, entzute aktiboa eta
elkarrekiko ikaskuntza azpimarratzen ditugula. 


Bada aste honetan ere bizi izan dudan egoera batek (asteko behaketan xehetasunez deskribatzen
ari naizena)  profezia betetzen dela garbi ikustera eraman nau. Honen ebidentziak, itunpeko
hezkuntza erakunde bateko gizonezko zuzendariarekin izan ditudan idatzizko mezuak dira.


Baina aste honetako azterlanak gogoeta pertsonala egitera ere eraman nau, izan ere, horrek, alde
batetik gauza on askorako balio badigu ere, bestetik konfrontazio-inguruneetan esku hartzeko edo
eztabaida polemikoei ekiteko babesik gabe uzten gaituela askotan konturatu naiz, errenuntziatuz
behar baino lehen, ziurrenik.


Hala ere, beti zalantza izango dugu erasotzen gaituztenean geure eskubideen defentsari uko egin
diegun oldarkor ez garelako agertzen edo beste eredu batetik kutsa dezakegun aurrean duguna
enpatiara eta lankidetzara erakarriz. 


Kasu askotan funtzionatzen duela esango nuke, baina beste batzuetan  berebiziko garrantzia duten
egoeretan ezin dezakegulaatzera egin eta gogortasuna eskatzen duten borrokak emateko gai izan
behar dugula. Eta horixe dela indartsu izatea, konpatibilizatzea zaintza eta gogortasuna behar den
egoeretan, elkarzaintzan lagunduta.


Eta norberaren historia pertsonalari errepaso eginez, hor daude indartsu kemen horiek, eskubideen
defentsan erabili ditugunak eta ahaldunduta jarraitzeko behar ditugunak.


Aurreko edizioetako ikastarokideetatik Isa Casaresen 2016an eginiko
 GATAZKEI BURUZ HAUSNARTZEN post-a aukeratu dut. Jasotzen du, besteak beste,
feminismoak gatazken kudeaketarako egin dituen ekarpenak eta oso baliagarriak zaizkigunak,
goian aipatu bezalatsu: pertsonak aintzakotzat hartzea, subjektu gisa ikustea, naturarekin eta
gorputzarekin errespetu-harremana garatzea, indarkeria erabiltzearen kontra agertzea, feminitate
eta maskulinitate anitzak aberasgarri baloratzea, emozioei garrantzia ematea, guztiok ondo
tratatzearen inportantzia goraipatzea…

Eta elkarbizitza ibilbidean erreferentea urte luzez izan genuen Lucía Gorbeñaren aipamena jasotzen
du. Gatazken kudeaketa positiboa lantzen geuk ere hainbeste inbertitu genuen! ederra izan da
prozesu guztia gogoratzea, zenbat lan bitartekaritzan, esate baterako, irakasle askorekin urteetan…
garrantzitsua deritzot. Nahi nioke omenaldia egin gure lankide izan zen Blanca Kerejetari ere,
eskertuta!
Nire ustez egungo egoeran eremu hezitzaileetan erronka nagusietako bat da: generoak eta sexuak
gatazketan duten eraginaz kontzientzia hartzea. Hau azaltzeko adibideetako bat da BIZIKASI
mintegietan Hezkidetza txertatu dugunean, ikastetxeetako ordezkari batzuk eta aholkulari batzuk
ere, ez argi ikustea zergatia. Beste hainbeste, Hezkidetza arduradunak BATtaldeko kide izan behar dela diogunean.
Gorago aipatu dugun asertibitatearen lanketa aurreikusia dugu BIZIKASI egitasmoaren
barnean, PROBENTZIOA xede dela diogunean. Baina berariaz ahulduntze tailerrak funtsezko
ditugu eta baita partaidetza-guneak ere, non eskubideak+betebeharrak, pentsamenduak+emozioak,
indibidualtasuna+harremanak eta justizia+zaintza esperientzialki ikasi eta desikasi ekinez gara
daitezkeen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina