Gatazkaren inguruko post hau, aste honetako irakurgaiari hasiera ematen dion aipamen batekin astea gustatuko litzaidake, Rigoberta Menchurena hain zuzen ere:
Esaldi honek, hainbat pertsonek (nik ere orain dela pare bat urtera arte) bakearen inguruan duten ikuspegia erakusten du. Kontuan izan behar dugu, bakea edozein indarkeriarik eza dela, hau da, ageriko indarkeriaz gain (erasoa), ezkutuko indarkeriak ere badaudela, alde batetik egiturazko indarkeria eta bestetik indarkeria kulturala. Ezkutuko indarkeria da hain zuzen ere gaur egungo gizarte heteropatriarkalaren oinarriak sostengatzen dituena. Badirudi gatazkak borrokarekin edo liskarrarekin lotzen dela eta ahaztu egiten da oinarrian, ezkutuan, gatazka bultzatzen duten hainbat dimentsio eta balio kultural baliogabezko daudela.
Honetaz gain, irakurgaiak argi adierazten du, nire ustez, ahaztu ezin daitekeen alderdi bat. Gatazkak modu eraikitzailean kudeatuta hainbat aukera eskaintzen dituela. Bakerako Hezkuntzarako Euskal Liburuak dioen bezala “Gizakiak behar-beharrezkoa du desberdintasuna, eta horretan berezkoa da gatazka. Alde horretatik, gatazka ez da ez negatiboa, ez positiboa. Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da; hau da, pertsonek, desberdinak izanik, elkarren artean duten harreman mota”. Eta azken honetan, gaur egun, ikastetxeak erronka handia dauka.
Aurreko edizioetako ikastarokideetako hainbat sarrera irakurri ondoren, Itziar Irigoien idatzitakoa aukeratu dut. Gatazken kudeaketarako hainbat baliabide eskaintzeaz gain, aste honetako gaiaren inguruan hausnarketa sakona eta laburpen interesgarria egiten dituela uste dut:
Esan bezala, kontuan hartuta gatazkak duen garrantzia, ezinbesteko da gai hau eskola orduetan lantzea eta espazioak eskaintzea. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. Zikloetan lan eginda Pixar dituen hainbat labur aukeratu ditut. Gatazka egoera modu umoretsu batean aurkezten dira eta honi helduta gaia lantzeko aukera bikaina eskaintzen dute.
Honetaz gain bizikazi ekimena ere aipatzea gustatuko litzaidake. Bizikasi ekimenak lagundu nahi du ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea, hau da, inolako jazarpen-egoerarik onartuko ez dutenak.
Bukatzeko, nire ustez, nire inguruan eta eremu hezitzailean gai hau lantzeko dauten erronkak hurrengokoak dira:
- Hezkuntza komunitatearen formakuntza. Gatazka modu eraikitzailean kudeatzeko gaitasuna beregatzeko eta bake positiborko tresnak bereganatzeko.
- Gatazken tratara positibo eta eraikitzailerako beharrezkoak diren konpetentzien garapenerako edukiak txertatzea curriculumean.
- Hauetaz gain hona hemen II Hezkidetza planak proposatzen diten zenbait:
- Norbere emozioak ezagutzea.
- Eztabaidatzen eta hitz egiten ikastea.
- Enpatia praktikan jartzea.
- Berdintasunezko maskulinitateei buruz eta feminitate ahaldunduei buruz hitz egitea.
- Maskulinitateen eta feminitateen erainkuntza aztertzea.
- Jazarpenari buruzko gorgotea egitea eta jazarpenaren aurkako aktibista bihurtzea.
- Norbere emozioak ezagutzea.
- Eztabaidatzen eta hitz egiten ikastea.
- Enpatia praktikan jartzea.
- Berdintasunezko maskulinitateei buruz eta feminitate ahaldunduei buruz hitz egitea.
- Maskulinitateen eta feminitateen erainkuntza aztertzea.
- Jazarpenari buruzko gorgotea egitea eta jazarpenaren aurkako aktibista bihurtzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina