2020/03/05

ONTXE BAI, BAIETZ !!

NEURE BURUA ETA BESTENA ULERTZEN DITUT

 eta 

Hauxe izango litzateke nire leloaren proposamena ikasleekin lantzeko. Bigarren hezkuntzako taldeetan landuko nuke. Garai horretan aldaketa asko eta arinak suertatzen dira, eta aurrera bideratzeko heziketa, lehengo norberaren burua ezagutzen ari behar dugu. Euren bizipenetatik abiatu behar da, horretarako lehengo eta behin leloak zer sentiarazten dieten galdetuko nieke. 

Aste honetan landutakoak indakeri matxistari aurre egiteko hura izeber gisa begiratu behar dugula ikasi dugu, 




manifestazio batzuk ezagunak dira jadanik, baina beste batzuk oraindik azaleratu beharrekoak. 

Astean landutako puntuen artean batzuk nabarmendu nahiko nituzke: 

  • Gizonengan arreta jartzea ezinbestekoa da, gizonek ere borrokatu behar dute matxismoaren kontra, bestela ez da guda hau irabazterik. 
  • Maitasun erromantikoaren mitoaen eta ideologiaren deseraikuntza ezinbestekoak dira. Honetan identifikatuta sentitu izan naiz, seguraski emakume askoren antzera. Emakumeok maiz gaude prest sakrifikatzeko, horrla irakatsiak izan gara eta. 
  • Mikromatxismoak sarritan ezkutuan dauden egoerak dira, sutilak baina batzuetan oso mingarriak.
  • LGTBIQ+fobiak: nor naiz ni beste bat baztertzeko? Niretzako nahi ez dudana zergatik nahi dut beste batentzako? Agian, ezezaguna denak bildurra ematen didalako? 
Aurreko edizioetako "Me gustan rasurada". Mikromatxismoak agerian (201/11713) Bihar-ek egindako. Bere ekarpenak ildo desbedinak hartzen ditu, kritika, umorea eta lantzeko proposamenak. http://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/Genero-indarkeria. Bere lanean bideo honi beta ematen dio, oso interesgarria dena. 




Bestalde, pertsona ezagunen adibideak ekarri nahi ditut, non matximoen adierazpenak agertzen diren. Gazteekin lantzeko apraposak izan daitezkeela uste dut. 



https://smoda.elpais.com/moda/actualidad/machismo-disfrazado-de-amor-romantico-4-anti-ejemplos-que-deja-2018/







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina