AITATXO MAITIA... MESEDE BAT!
Gure herriko 85 kale eta plazen izenak errepasatu ditut, eta emakumeei egiten dion erreferentzien artean, MADALENA da topatu dudan bakarra. Bestela, ez santa/santuen izendegitik hartuta, ez zientzia edo artekin lotura dutenak, ez idazleak, ezer ere ez.
Kuriosoa, gainera, MADALENA izatea, ez? erlijio aldetik duen bekatari kutsuaz: adulteriogilea, Jesusek harrikatzetik salbatu zuen emakumea.
#LaPlazaDeTodas
http://cadenaser.com/emisora/2015/04/30/radio_bilbao/1430406495_314935.html
Hemen ere baieztatzen da Marta Brankas kazetariak Bilboko
espazio publikoak aztertu ondoren argitaratutako txostenaren ondorioa, hau da,
kale, plaza edo eraikin publikoetako izenetan ere ez direla emakumeak
bistaratzen, %1k baino ez kasu honetan.
Beste eremu batzuetan bai, uste dut nahiko garatuta
dudala betaurreko morez gauzatzeko begirada, baina urbanismoan murgilduta ez,
arlo honetan ez nintzen hain kontziente. Balorazioa, kasu honetan, feminista
naizen heinean, munduan zehar mugitzeko antenak berpiztearekin lotu beharra
dut, ez dagoela androzentrismotik libre gelditzen den zirrikiturik
ondorioztatzen aritzen naizelako.
Orokorrean
erabiltzen dugun hiztegi edo esamoldeen inguruan, antzeman dut egunean zehar
zailena dela sexista ez den hizkuntza topatzea, ez alderantziz. Terminoak ez
badira, esaldiaren mezu ezkutua edo ez hain ezkutua, baina izugarria da
zenbateraino barneratuta dugun, zein erraz irteten zaigun sexismoz txertatutako
adierazteko modua.
Ikastetxeko
espazio banaketaren inguruan nahi dut zentratu nire gaurko proposamena. Eta,
oraingoan, esperientzia arrakastatsu baten harira: badira jada lauzpabost urte
gure ikastetxean martxan jarri genuela patio orduko antolaketa alternatibo
bat.
Bi
egunetan, jolas kooperatiboak edo gure aiton amonetatik jasotakoak ezagutu eta
gozatzeko aukera dute ikasleek, beraien ardurapean gelditzen delarik talde,
espazio, material eta jolas antolaketa zein zainketa.
Beste
hiru egunetan, futbolak jarraitzen du jaun eta jabe izaten, baina aurten patio
erdian gelditzen den espazio eder horren beste erabilpen bat ari gara
planteatzen, baloiak ez dezan horrelako indar handia hartu eta futbola ez “hain
agresiboa” praktikatu nahi dutenek ere aukera izan dezaten.
Futbola erabat kentzea zaila egiten zaigunez, (eta pausoka egin beharreko bidea iruditzen zaigu, sendo baina poliki, urrats tinkoak izan daitezen eta ez bere horretan gelditzen direnak zuzendaritza taldea aldatzen denean, adibidez), futbolari espazio irabazten joan nahi dugu.
Aurreko gaiekin komentatzen genuen bezala, ikastetxean edo jendartean lantzeko erronkak ugariak dira, kurrikulumetik hasi eta egunerokotasunean komunikatzeko erabiltzen dugun adierazteko moduan bukatuta, tartean ikastetxeko arlo eta eremu guztiak sartzen direlarik. Hobeto esanda, erronka ugari baino etengabeko erronka esan beharko genuke, agian, erne egon eta berehala erantzun, ez utzi pasatzen sexismoaren, androzentrismoaren eraginez emakumeak baztertzen, ez ikusten edo gaizki tratatzen duen ezer ez.
Eta horretarako lankidetza uste dut dela oso beharrezkoa, elkarri lagundu begiak zabaltzen, umorez hartu bai modernismoz mozorrotuta etor daitezkeen erasoak, baina erantzun egokia emanez, ez etsi!
Erne, elkarren ondoan, elkarri aniamtuz, elkarri zainduz.
Bukatzeko, zer iruditzen, adibidez, albiste hauek?

Edo aurtengo otsailean argitaratutako gutuna?
El Foro las Mujeres y la Ciudad
de Donostia-San SebastiĆ”n lleva aƱos pidiendo la incorporaciĆ³n de nombres de
mujeres al callejero donostiarra, sin que hasta ahora podamos sentirnos
satisfechas. Con cuentagotas, y lo ocurrido de 2011 a 2014 demuestra lo cierto
de la comparaciĆ³n, ya que en estos aƱos se han dado nombre de mujer a una plaza
(Benita Asas) y a un parque (Maritxu Guller), mientras que hombres han sido
diez y otros tres se han incorporado en sendos cambios. Obviamente esto nos
parece poco, sobre todo teniendo en cuenta que en el resto del callejero los
nombres masculinos son predominantes.
Ea hurrengo urte amaieran egoera hau modu
esanguratsuan aldatu dela esan dezakegun eta beste albiste mota irakurtzen
dugun hortik aurrera!
.
.
Lan ona BegoƱa!
ErantzunEzabatuAlbisteak, bideoak eta gogoetak ere oso interesgarriak.
Animo eta ondo segi
Lan ona BegoƱa!
ErantzunEzabatuAlbisteak, bideoak eta gogoetak ere oso interesgarriak.
Animo eta ondo segi