Euskarak genero gramatikalik ez daukala pentsatzen
du askok, ondorioz, ez dela sexista, baina beste modu batzuetan agertzen da
genero bereizketa. Baina gizon, ezkondu eta langileentzako sortutako jendarte
batek, patriarkatu horren kutsadura du alderdi guztietan, baita hizkuntzan ere.
Susmo
eta aurreiritzi asko dago hizkera femeninoaren inguruan. Honi buruz hitz
egitean dauden usteak hauek dira, Cameronen arabera:
- Etorririk eza (hitz egitean emakumeek ez dute gizonezkoek duten
jariotasuna).
- Esaldi amaitugabeak (emakumeek hizketa informala darabilte, ahozko
komunikazioa dute oinarri).
- Hurrenkera logikorik gabeko hizketa (pentsamendu logiko-matematikoa
gizonezkoena denez, gai batetik bestera “saltoka” hitz egiten dute
emakumeek).
- Galdera doinuko baiezkoak (auto-estimu baxua berriro ere, besteen
onespena behar dute emakumeek bere hizketarekin jarraitzeko).
- Gizasemeek baino gutxiago hitz egitea (bere sexu/generoari “dagokio”
hitz egiten egon beharrean entzutea, rol pasibo-hartzailea “beraiena” den
heinean).
- Konpetentziazkoak baino kooperaziozko estrategien erabilera (konpetitibitatea
balio maskulinoa omen da, arlo publikoa maskulinoa omen den bezala).
Ikus daitekeenez, hizkera femeninoaren
ezaugarri hauen atzean pentsamolde patriarkala/androzentrikoa agertzen da, rol
femeninoa eta maskulinoa zehatzen dituena, bakoitzari portaera eta balio jakin
batzuk emanez, sexu/genero bereko pertsona guztiak arau orokortzaileen bidez
berdindu nahian.
Amelia Barquinek honela hitz egiten du
hizkuntza eta sexismoaren inguruan:
Noiz hasi zinen
hizkuntzaren erabilera sexista aztertzen?
Esan al dezakegu hizkuntza
bat ez dela berez sexista?
Bai, kontu honen inguruko ikuspegia aldatu egin
da. Lehen esaten zen hizkuntza batzuk besteak baino sexistagoak zirela, eta
ranking moduko bat egin zen: gaztelania oso sexista zen eta euskara, berriz,
apenas. Gerora ikusi da ez dela egokia
hizkuntzei buruz honela hitz egitea. Erabilera da gakoa: erabiltzaileak
aukeratzen du, hizkuntzak berak ez du ezertara behartzen.
Hiztegian bilatutako zenbati
hitzei erreparatuz gero, argi dago, euskaraz ere, emakume eta gizonen arteko
diferentzia nabarmena markatzen dela. Femeninoa den hitz bat azaltzeko orduan,
azalpen eta lotura gutxiago egiten dituzte, maskulinoan egiten duten baino,
adibide sinple bat emateko:
-
Emakume: iz. Sexu emeko pertsona, bereziki heldua dena.
-
Gizon:
iz. Sexu arreko pertsona, bereziki heldua dena. 2. (herr.) senarra. 3.
Ik.gizaki. GIZON(A) IZAN. Gizonari esleitu ohi zaizkion ezaugarri onen jabe
izan. Hori da gizona izatea.
Eta gazteleraz ere
horrelakoak agertzen dira. Esanguratsua da Mafaldak aldarrikatzen duen hau:
Beraz eskolan, lehenengo
eta behin irakasleok gure hizkuntzaren eta gure hitzen garrantziaz konturatu
beharko ginateke. Gure ikasleengan duen garrantziaz jabetu eta aldatzeko eta
hobetzeko saiakerak egin.Argi dago ez dela eginbehar makala, baina gu izan behar
gara eredu txikientzako. Beste erronken artean, liburu, ipuin, hau da
erabiltzen dugun materialen hizkuntza eredua errepasatu eta horren aldatu.
Edota materiala bera aldatu, beharrezkoa balitz. Pausu txiki hauekin
aldaketaren lehenengo erantzunak ikusi ahal izango ditugula ziur nago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina