Espezie bereko indibiduoen multzoari "elkarte" deitzen zaio. Jendartea, osatzen dugunon jende-elkarte gisa ulerturik, elkarte horretan suertatzen diren egoerak, jarrerak, sortzen diren hartu-emanetarako espazioak indibiduo orori egokituak behar dutela izan ulertzen dut. Bazterketarik gabe. Jende elkarte hori osatzen duten ororen beharrak asetuak izango dituenak aztertu eta diseinatuak beharko lukete, jende-elkarte hori osatzen dugunon bizi kalitatea bermatua izan dadin. Ely Chinoy soziologoak hala adierazten digu: "Gizartea elkarren artean erlazionatuta eta eragindako instituzioen egitura konplexua da zeinak inguratzen dituen munduari aurre egiteko gizabanakoek behar dituzten jarduera komunak antolatzeko baliabideak errazten dituen. Aipaturiko instituzio horiek giza taldeak bereizten dituztenak dira".
E. Chinoy-k adierazi bezala, jendartea arautzen duten instituzioek genero-bereizketa markak indartu dituzten eta gizarte patriarkalaren sisteman oinarria duten gizartea sortu eta eskaini digute. Hala izanik, erabakietan eta gizartearen eraikuntzan emakumea genero gutxietsitzat hartua eta onartua izan da. Non espazio publikoen erdiguneak, gizonenak izan diren (estereotipatuak diren gizonen ereduaz ari gara beti ere), eta emakumeek orain artekoetan errealitate gordin hori onartua izan dugun. Herri edo hiri bakoitzaren arkitektura eta antolaketan, herri/hiri horretan esanguratsuak izan diren emakumeen bistaratzea lan nekeza izaten ari da oraindik ere. Partekatuak ditugun espazioetan gizonen presentzia eta beraien ekarpenen aitortza indarrean jarraitzen du. Genero desorekak hain dira nabariak, non inplizituki barneratuak ditugun errealitateetan bilakatzen diren.
Sozializazioa eta gizarteratzearen helburua duen eskolak, haur bakoitzaren espazio eta haurrekiko lehen hartu emanetan parekideak diren jarrerak bermatzea ezinbestekoa du. Non hezitzailearen lana, ikasgelan eta eskolako espazio orotan gertatzen diren genero-bereizketa joera imitatuak desegitea izango den. Horretarako, hezitzaileak baliabideak diseinatu beharko ditu; haurrek jendarteko kanpo mezuekin inplizituki jaso dituztenak irauliak eta berreraikiak izan daitezen.
Espazio publikoen ordezkoak diren atarietan hezitzaileak presentzian eta ekintzetan ardura handia izango du. Atarietan, haurrek dituzten joerak ikasiak eta imitazioz errepikatuak direla ulertu behar dugu. Pedagogian lizentziatua den Ana Aguirrek, patioen eremuak gizartearen errepresentazio sinbolikoa dela azpimarratzen du. Non gizarteren genero desorekak, patioen egituraketetan errepikatuak diren. Ana Aguirrek eskolentan espazioen kudeaketa eta egituraketa egokia ezinbestekoa dela azpimarratzen du.
eskolako espazioak partekatzeko erari ere erraparatu behar diogu. Espazio bakoitzak eskaintzen dituen egoerei eta suertatzen diren jarrerei;
Zenbait proposamen, datu eta ondorio...
Haur Hezkuntzako etapan egunerokoan suertatzen diren hainbat egoera aztertu ostean, hauek dira aurkitutako zenbait errealitate:
-Liburutegia: ipuinen irudi eta kondairek genero bereizketa markak dira. Astero-astero auzoko liburutegian ipuinak ikusten neska edo mutilez osatutako taldetxoak sortzen dituzte. Ipuin interes komunak dituztenaren aitzakian; agresiboak diren irudiak erakargarriagoak suertatzen dira mutilentzat. Bestalde, koltxonetak dauden eremua mutilek hartu eta hautatu ohi dute, eta neskek, mahaitxoak aulkiekin. Gorputz jarrera ikasiak direla uste dugu. Gure lana horiek desegiteko proposamenak luzatzea.
-Dantza saio libreak: dantza librean astero aritzen dira. Espazioen hartzea mutilek egiten dute. Eta neskak bazterrak hartu. dantza librean egonda ere, arautuagoak diren pausu lotsatiak ohi dituzte. Horiek landuz gero bereganatuak diren jarrerak direla ikertu nuen urte batzuen lanketa ostean; http://www.badok.eus/inertziaren-korronteak-hausterik-bada/
-Jolas librean: mutilek gelaren erdigunea hartu ohi dute, jolas sinbolikoan arituta ere. Neskek bazterrak. Horiei erreparatzea eta proposamen berriak eskaintzea gure ardura.
-Psikomotrizitate saioak: mugimenduaren guneak dira. Jarrerak oso desberdinak ohi dira, neska zein mutilen aldetik. Mutilek, espazio osoa hartzeko joera dute. Aldetik aldera korri eginez, espazio osoaren ikuspegia eta hartzea askatasunez egiten dutelarik. Neska gehienek, korrika egiten duten arren, era kontrolatuan eta espazio mugatuan. Badira, egoera hauei aurre egiteko ehunka jardueren proposamen. Eta horiekin, neskek ohikoa ez duten mugimenduaren askatasuna dastatu eta espazioaren hartzean gozatzen erakutsi. Ondorioak izugarriak!
Eskolaren erronkak
- Espazio partekatuak parekideak izateko beharrezkoak diren errekurtsoak diseinatu eta lantzea.
- Espazio publikoen desorekarekiko kritikoak izateko jarrera sustatzea
- Espazio publikoetan emakumeen errepresentazioak agertu eta azpimarratzea, eta horien garrantziaz ohartaraztea.
- Gizarteak eskaintzen dituen espazioekiko sexismoaz ohartzea eta kritikoak izateko jarrera lantzea.
- Ikus-entzunezkoen errepresentazio sexisten eraginaren garrantziaz jabetu, eta horiekiko kritikoak izateko jarrera sustatu.
- Ikus-entzunezko eredu parekideak eskaini.
- Errepresentazio digital sexisten aurrean jarrera kritikoak sustatu
- Errepresentazio digital parekideak eskaini.
- Hainbat eskola libreen ereduak eustea; non espazioak ikasleen beharren arabera egokituak izango diren. http://www.pedagogiaviva.com/ambientes/
- espazioak partekatuak izateko errekurtsoak eskaintzea ezinbestekoa dugu.
Euskaraz hainbat jolas eta baliabide badugu, partekatuak behar dute izan, gal ez daitezen:
Lan ona!
ErantzunEzabatuDatu, helbide eta gogoeta oso interesgarriak eta baliogarriak iruditu zaizkit.
Mila esker zure ekarpenengaitik.
Animo eta ondo segi!