
Hezkidetzak dio hizkuntza aldakorra dela, errealitatea dinamikoa den moduan hizkuntza ere bilakatu egiten dela egoera berriei erantzuna emateko. Horrela, hitz berriak sortu, arauak aldatu eta erabilera egokiak garatzen dituela.
Behin jakinda hizkuntzaren erabilera sexista dela, argi dago hizkuntza moldatu behar dugula errealitateari egokitzeko; emakumeekin izandako hutsune guztiak erreparatzeko eta horrela, guztiok merezi dugun gunea izateko. Eta horri ekin behar diogula hainbat, jada, hasiak diren moduan.
Errealitatea komunikatzeko modu bat umorea daukagu eta Uxue Alberdik dioen bezala publikoki egiten den umorea ez da neutroa, gizontasun hegemoniko baloreen gainean eraikia dago. Beraz, hainbatetan
umorea sexista da errealitate sexista islatzen baitu. Uxoa Anduagak, bere aldetik, dio umorea bada
abagunea edo esparrua konkista beharrekoa. Umorez erabiltzen diren errealitateek lortzen dute presentzia soizial bat. Ez badituzu ukitzen desagertu egiten dira. Hau dela eta, ez dugu umore sexistarik onartu behar errealitate sexista horri presentziarik ez emateko eta horrela, desagertzen laguntzeko. Behin jakinda hizkuntzaren erabilera sexista dela, argi dago hizkuntza moldatu behar dugula errealitateari egokitzeko; emakumeekin izandako hutsune guztiak erreparatzeko eta horrela, guztiok merezi dugun gunea izateko. Eta horri ekin behar diogula hainbat, jada, hasiak diren moduan.
Errealitatea komunikatzeko modu bat umorea daukagu eta Uxue Alberdik dioen bezala publikoki egiten den umorea ez da neutroa, gizontasun hegemoniko baloreen gainean eraikia dago. Beraz, hainbatetan
umorea sexista da errealitate sexista islatzen baitu. Uxoa Anduagak, bere aldetik, dio umorea bada

Beraz, euskarazko hiztegian emakumeen presentzia txikiagoa da, garrantzi gutxiagokoa eta asimetrikoa. Gaztelaniazko hiztegietan larriagoa da oraindik, femeninoak diren hitz osoak ez baitira agertzen eta hori da emakumeari protagonismoa ez ematea eta ondorioz, identitatea garatzeko oztopoak jartzea. Arrazoia “economia del lenguaje” delakoa ote da? Izan ere Igancio Bosquek Real Academia españolak onartua den txostenean dio el uso gramatical no tiene connotación machista alguna sino que se funda en el criterio de cualquier lengua, la gramática y la economía, es decir, expresar un contenido con el menor número de palabras posible. Hitz gutxi batzuk aurrezteagatik emakumeok sakrifikatu behar ditugu?
Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak dira:

Hori egindakoan, ikasleak hizkuntza ez-sexistaren erabilpenaren garrantziaren inguruan hausnartaraziko dituzte eta haiekin gomendioak landuko dituzte. Ikasleek hizkuntza sexista hautemateko gai izan behar dute edozein testu, hiztegi, irudi sexistarekin kritikoak izateko eta hizkuntza ez sexistara moldatzeko.
Hizkuntza ez sexista erabiltzeko gomendioak ikas komunitateko eragile guztiei ere helaraziko zaizkie.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina