Aste
honetan ikusi dugun gisan, garrantzitsua dugu harremanak nola
eraikitzen ditugun jabetzea eta zentzu horretan gatazkei aurre
egiteko moduetan generoak duen eraginaz ohartzea.
Gatazkak
beldurra sortzen digu, gertaeran behar den adinako arreta jarri eta
aztertzeko joerarik ez dugu izaten, behar bezala bideratu beharrean,
horrek sortzen digun beldurrak gatazkak albo batean ustera
bideratzen gaitu, beraz zerbait negatibo gisa kokatu izan dugu.
Gatazka aldiz ez da ez negatiboa ez positiboa. Gatazka konpontzeko
modua izango da negatiboa edo positiboa.
Gatazka
ulertzeko modu ezberdinak daudela ikusi dugun arren, komunikazioa eta
harreman egokiak funtsezkoak izango dira ahalik eta modu egokienean
kudeatzeko. Elementu hauek falta ezean eta gatazkaren trataera
errespetuzkoa ez denean, askotan indarkeria agertzen da.
Gatazken
inguruko liburu hau irakurtzera gonbidatzen zaituztet. Merezi du:
Generoak
eragin zuzena du gatazkaren baitan. Emakume eta gizonen arteko botere
harremanak gatazketan ere isla baitira. Zentzu horretan sexu
bakoitzaren testuingurua eta boterea abiapuntutzat hartzea
ezinbestekoa izango da benetan gatazka eta gatazkaren prozesua ahalik
eta parekatuena izan dadin.
Gatazken
aurrean, emakumeok hartu ohi dugun rola datorkit burura. Beste karga
bat gehiago emakume izate hutsagatik. Emakumeok askotan, pentsatzen
eta sentitzen duguna adierazteko zailtasuna dugu, besteei min
egitearen beldurraz. Batez ere besteengan atseginak izatea erakutsi
digutelako, hori baita emakume on baten figura. Zentzu horretan
garrantzitsua iruditzen zait emakumeok gatazken aurrean ere
ahalduntzea.
Bestetik
gatazkaren baitan, euskaldun emakume gisa, gure herriaren gatazkan
emakumeok izan dugun eta jokatzen dugun papela datorkit burura. Jule
Goikoetxeak egindako aipamen bat konpartitu nahiko nuke:
“Gure
gizarte patriarkal normalizatuan gatazka dago baldin eta gizonek
elkar akabatzen badute, eta bakea ezartzen da, aldiz, baldin eta
gizonek akordioa sinatzen badute”. Hau da, Euskal Herrian azken
hamar urteotan hamaika emakume erail dituzte emakume izateagatik,
baina euskal gatazka aipatzen denean, normalean, ez gara horretaz
ari.
Hau guztia lantzeko erronkak:
-Gatazkaren
inguruko konotazio negatiboari buelta ematea.
-Gatazkak
mahai gainean jarri eta hauek modu egokian bideratzeko bitartekoak
eskuragarri jartzea.
-Pertsona
ororen iritziak, pentsamenduak... ados egon edo ez errespetatuak
izatea.
-
Irakasle nahiz gurasoei gatazkak modu egokian kudeatzeko tresnak
eskaintzea (formazioa)
-Gatazketan
generoak duen eraginaz jabetzea.
-Elkar
entzuketa aktiboa bultzatzea.
-Tratu
ona eta elkarren zaintza norberarengan eta besteengan sustatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina