2016/03/02

Neska eta mutilak indarkeria matxistaren aurka!!

LABURPENA

   Gai honen garrantzia eta ondorioez jabetzeko, honako ideiak oinarrizkoak iruditu zaizkit:

*Indarkeria matxista desagertzea nahi badugu, beharrezkoa da gizonek bere erantzukizuna onartzea, ez emakumeen gain soilik uztea.

*Indarkeria matxista desagertzeko bi tresna baliogarrienak honako hauek dira:  emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa (autodefentsa feminista bidez), eta gizonen inplikazioa maskulinitate berriak sortuz, gaur arteko maskulinitate heterosexual hegemonikotik at.

*Maitasun erromantikoa indarkeria matxistaren oinarrian dauden sexismoa eta misoginia transmititzeko tresna indartsua da.

*Maitasuna birdefinitu behar da, emakumeen identitatearen erdigunetik kenduz eta maila bereko zaintza oinarri duten harremanak bultzatuz.

*MIKROMATXISMOEK (oharkabean pasatzen diren eguneroko jarrera matxistak) genero- estereotipoen arauak betetzen ez dituzten emakumeak eta gizonak erasotzen dituzte.






       
*LGTBIQfobia presente dago gure gizartean, nahiz eta hizkuntza “politikoki zuzena” erabiliaz, erakundeek kolektibo hauen onarpena aldarrikatu.

*Gizontasun hegemonikoa alda daiteke; horretarako ezinbestekoa da gizonek gizon izateagatik dituzten pribilegioak identifikatzea eta baztertzea.

*Gizon-estereotipoetatik askatzeko gizonek emozioen arloa (emozioak adierazten trebatu), zaintzarena (erantzukizuna hartu eta esparru pribaturako gaitasunak garatu) eta indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa landu behar dira.

*Autodefentsa feministak sustatzen dituen gaitasunen artean, “ez” esateko eskubidea eta edozein irain eta indarkeria  mota identifikatu eta salatzeko eskubidea oinarrizkoak dira.

Balorazio pertsonala

*Hasierako bideotik abiatuta, gaia oso interesgarria iruditu zait. Emakumeen “autodefentsa kontzeptua” orain arte baino zabalago ulertzen lagundu dit; oso beharrezkoa iruditu zait emakumeen arteko elkartasunaren ideia eta, baita ere, beldurrik gabe bizitzea eskubidea dela azpimarratzea.
*Mikromatxismoei buruzko hainbeste material desberdin eskaintzeak asko lagundu dit, adibide txiki praktikoen bidez gure arteko eguneroko eta leku guztietako egoerak direla argi ikusteko.

                              
                                


BALIABIDE, IKERKETA, PROPOSAMENA


   Gai honen inguruan material asko gustatu zaizkit eta eskolan oso erabilgarriak iruditu zaizkit. Guztien artean, JAIEN INGURUKOAK nabarmenduko nituzke.




       Uste dut oso lagungarria dela, batez ere, gaztetxoen artean, indarkeria matxistaren aurkako ekintzak eta ideiak bizitza arruntan dibertigarriak diren egoera eta jarduerekin erlazionatzea, horrelako egoeretan konpartitzeko prest egoten garelako eta gure alderdi ludikoek (musikak, dantzak, elkartasunak) denori, gizon eta emakumeoi ezaugarri positiboak garatzen laguntzen digutelako.
    Bestalde, hain maiz festetan edo topaketetan gertatzen diren eraso eta indarkeria-ekintzak ikustarazi behar direla (eta horietan hasten diren gaztetxoei bereziki) iruditzen zaidalako.
                                                 
                                    


DATUAK ETA ONDORIOAK

     EJko “HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA”k argitaratutako “Emakumeen aurkako indarkeria matxista EAEn: pertzepzioa, eragina eta segurtasuna” dokumentuan (48.orrialdean), honako datu hau agertzen da, besteak, beste:
       Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta emateko Zuzendaritzaren datuek adierazten dute 4.285 biktimizazio erregistratu zirela guztira 2010. urtean (3.500 emakume inguru izan ziren biktima), 2002. urtean erregistratu zen kopuruaren bikoitza.
    Argi dago handitu egin dela emakumeen aurkako indarkeria-kasu erregistratuen kopurua. Igoera honen arrazoia, alde batetik, gero eta gehiago identifikatzen dela  indarkeria matxista izan daiteke,  bestetik, indarkeria jasaten duten emakume gehiagok salatzen dutela, edo, azkenik, indarkeria ugaltzen ari dela.
    Batetik, positiboa iruditzen zait honen atzean indarkeriaren aurkako sentsibilizazioa baldin badago, baino, izugarria iruditzen zait kopuru hori eta kopuru horrek islatzen duen sufrimendu eta injustizia.

ERRONKAK

*Bai mutilak eta bai neskak indarkeria matxista desagertzea beraien eginbeharra dela jabetzea.


                                     
*Eguneroko egoera eta jarduerak aztertzea mikromatxismoak identifikatzeko eta ondorio hezitzaileak

   ateratzeko (adibidez, Emakundek  atera -berri duen kanpainaren bitartez).





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina