Indarkeria matxista terminoa feminismoak bultzatzen duen erabilera
da azaltzeko gizonak direla eragileak emakumeenganako indarkeria mota honetan
eta matxismoa bera dagoela horren jatorrian. Emakumeen ezaugarriak erakusten
dituen edozein pertosna indarkeria matxistaren objektua izan daiteke. Kontzeptu
honen barnean daude emakumeen Aurkako egitura-indarkeriatik hasi eta indarkeria
sinbolikotik jarriatuz: manifestazio sotilak, esplizituak, ikusteko zailak
direnak eta begi bistan ezagutzen direnak.
Gainera,
maskulinitate hegemoniko ereduari jarraitzen ez dioten gizonek, agindu
heterosexual normatiboa betetzen ez duen edonork, edota sexu zein genero
dikotomiak zalantzan jartzen dituzten pertsonek indarkeria matxista jasaten
dute. Indarkeria matxista gizarte osoaren arazoa da. Bi estrategia planteatzen
dira mugimendu feministatik indarkeria matxistarik gabeko jendartea sustatzeko:
gizonen inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa ineterpelatuz, eta
berriak eraikiz eta emakumeen ahalduntze individual eta kolektiboa autodefentsa
feministaren bidez. Gainera, 3 lan-ildo proposatzen dira indarkeria matxistaren
desikasketarako:
- - Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren
deseraikuntza: maitasun erromantikoa da sexismoa eta misoginia transmititzeko
eta errotzeko sistema patriarkalaren erraminta eraginkorra. Maitasuna
birdefinitu eta birkokatu behar dugu.
- - Mikromatxismoen identifikazioa
eta salatu-gainditzeko eskuhartzea: Mirkomatxismoak “egunero gertatzen diren
jarrera matxistak, oharkabean pasatzen direnak, eta gainera, guztiz
normalizatuak daudenak. Hain oharkabean pasatzen dira, non jarrera matxista
hori jasaten duenak askotan ez duen detektatzen, normaltzat hartzen duelako.
June Fernandezek mikroiraultzaz hitz egiten du, erremediorik gabe emakumeek
bere burua espresatzeko egunero egin behar dituztenak eta estrategia gisa
horiekin amaitzeko bide posible bat bezala.
- -LGTBQ+ fobiak
bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.
Bereziki hezkuntza-sistemak espazio seguruak eskaini behar dizkie ikasle
guztieti, baita langile eta familiei.
Maskulinitate
berriei dagokionez,
Josexu Rivierek gizontasun hegemonikoa horrela definitzen du: balio, sinesmen,
jaerrera, mito eta joakbide jakin batzuetan oinarrituta, gizonek gizartean
boterea eta agintea edukitzea ahalbidetzen duen gizontasun eredua da. Maskulinitate
berrien eraikitze-prozesu konplexu horretan erreferente baliotsuak dira
berdintasunaren alde dauden gizon taldeetako kideak. Hezkidetzak mutilek bere
izateko era aukeratzeko bidean benetako askatasunetik egitea sustatzen du.
Horretarako, bere esku jarriko ditu estereotipo maskulinioak mugatu egin
dizkien hainbat garapen eremu eta konpetentzia: emozioen arloa, zaintzaren
esparrua eta indarkeria matxista.
Autodefentsa feminista, emakumeen
ahalduntze individual eta kolektiboa lortzeko estrategia feminista da.
AAutodefentsa fisikoa lantzeaz gain, jarrerak, emozioak eta autoestimua lantzen
ditu. Beldurrik gabe bizitzeko eskubidea dugu eta indarkeriarik gabeko
jendartea sortzea da helmuga. Bide horretan hezkidetzak sustatzen duena da:
- - Hezitzaileei begira: arazoaren dimnetsioaz
kontzientzia hartzea
- - Neskei begira, bereziki autoestimuaren esparrua
lantzea eta burujabetasuna landu . Gainera, emakumeen arteko elkartasunaren
garapena ere landu egiten da. eta indarkeria matxistaren gaia lantzen da.
Hona hemen autodefentsa
feministaren inguruan informazioa biltzen duen web gunea. Hori, Maitena Monroyk
kudeatzen du. http://www.autodefensafeminista.com/
Maitena Monroy urte asko darama gai honen inguruan tailerrak ematen., 1988
urtetik. Gainera militantea izan da mugimendu feministan. Nik parte hartu dut
bere ikastaro batean eta benetan gomendagarria iruditzen zait emakume
guztiontzako.
Azkenik, nire ustez, hauek dira erronka nagusiak ikastetxean
lantzeko:
-
Eskola komunitatea osatzen dutenek
identifikatzea zer den indarkeria matxista: prestakuntza jasotzea
-
Ikasleek, neska zein mutilek, ikastea zer den
indarkeria matxista, eta bere manifestazio ezberdinak
-
Ikastetxe bakoitzak indarkeria matxistaren Aurkako
hautua egitea eta ez onartzea inolako indarkeriaik.
-
Autodefentsa feministako ikastaroak antolatzea eskola
komunitatea osatzen duten emakumeentzako eta ikasle neskentzako
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina