2016/03/03

INDARKERIA MATXISTEI BURUZ HAUSNARTZEN




INDARKERIA MATXISTEI BURUZ HAUSNARTZEN

Indarkeria matxista aztertzean garbi eta argi ikusten da, gizonak direla eragileak emakumeenganako indarkeria mota honetan eta matxismoa bera dagoela horren jatorrian. Honekin batera maskulinitate hegemoniko ereduari jarraitzen ez dioten gizonek, agindu heterosexual normatiboa betetzen ez duen edonork, edota sexu zein genero dikotomiak zalantzan jartzen dituzten pertsonek indarkeria matxista jasaten dute ere bai
 
Indarkeriaren manifestazioak izan daitezke: sotilak,….hizkera sexista, mikromatxismoak, kontrola, umore eta txiste matxistak, publizitate sexista, inbisibilizatzea, baliogabetzea … eta esplizituak ere bai …mespretxuak, umilazioak, xantaia emozionala, errudun sentiaraztea, alde batera utzi, oihuak, irainak, mehatxuak, sexu-erasoak, eraso fisikoak, bortxaketak, eta erailketak.

Azpimarratzekoa da indarkeria matxista ez da emakume batzuen banakako arazoa ez emakume guztiena, jendarte osoarena baizik, mundu mailan ageri dena. Indarkeria matxista arazo politikoa da; hortaz, guztion ardura da kolektibo zein pertsonal mailan.

 

Indarkeriari uko egiteko, landu behar diren erronkak, ildoak edo bideak, batez ere, maitasun erromantikoaren mitoekin bukatzea, mikromatxismak zuritzea, eta LGTBQ+fobiak destapatzea anaiztasuna garatzen dira




Zalantzarik gabe, indarkeria matxistaren oinarrian sexismoa dago, egoera honetan maitasunaren kontzeptua zalantzan jarri behar da, eta maitasunaren definizio berri bat zabaldu behar da. Era berean mikromatxismoak pil-pil-ean daude. Egunero gertatzen dira jarrera matxistak, oharkabean pasatzen dire, eta, gainera, guztiz normalizatuak daude. Mikromatxismoak era guztietakoak dira eta espazio guztietan gertatzen dira: kalean, kultur ekoizpenean, aisialdi guneetan, politika esparruan, hedabideetan, familietan zein hezkuntza eremuetan

Indarkeria matxistarekin bukatzeko, batez ere,bi estrategiak daude:

  • Maskulinitate berriak eraikitzea

  •  Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa autodefentsa feministaren bidez zabaltzea.

Maskulinitate berriak…

Feminismoaren sustraiak, lana eta ekarpenak oinarrituz gizonok ere gure lana egin behar dugu berdintasunerantz doan ildotik. Eta, lan horretan, gizonok gure barneko hausnarketa, kritika eta aldaketak ere egin behar dugu sexismoak nola eragiten digun ulertuz. Maskulinitate hegemonikoak portaera batzuk izatera bultzatzen gaitu (homosexualitatearen kontra egitera, arlo publikoan menderatzaileak izatera, ahuleziak eta beldurrak ezkutatzera, eta abar)..."



 

 Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa autodefentsa feministaren bidez zabaltzea.

Hau guzti hau garatzeko gure inguruan landu behar dena, honetan datza:

  •    Emozioen arloa landu: mutilek emozioekin kontaktuan jarri, onartu, bizi eta era positiboan kudeatzen ikastea funtsezkoa da. Sentimenduak eta emozioak adieraztea oso garrantzitsua izango da;

  •   Zaintzaren esparrua: mutilek ere dute erantzukizuna

  •   Indarkeria matxistak: hauen aurkako jarrera aktiboa sustatzea nahitaezkoa izango da.
  • Autodefentsa feminista. Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia feminista erabili behar da. Autodefentsa fisiko soila baino zerbait gehiago da, bertan jarrerak, emozioak eta autoestimua lantzen baitira.

  •  Emakumeen ahalduntze, botere-eremuetan emakumeen parte-hartzearen handiagotzeaz hitz egiteko




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina