Emakumeen aurkako indarkeriari buruz aritzen garenean, askotan INDARKERIA MATXISTA kontzeptua erabiltzen dugu. Egia da bestelako indarkeria ere badaudela emakumeen kontra doazenak, esate baterako, indarkeri sexista.
Oraingoan Indarkeria Matxistaz arituko garenez, argi utzi beharko dugu zein desberdintasuna dagoen bestearekin. "Matxista" erabiltzen dugunean, matxismoa jatorrian dagoela eta gizonak eragileak direla esan nahi du.Hala ere, nahiz eta Emakumeen kontrako indarkeri mota bat izan ez dute emakumeek soilik pairatzen. Generoa markatutako estereotipotik ateratzen diren gizonek ere indarkeria matxista jasan dezakete.
Indarkeri horretako manifestazioak anitzak dira. Batzuk ikusezinak izaten direnak (mikromatxismoak, hizkera sexista, txiste matxisak,...) eta esplizituak (mespretxuak, umilazioak, irainak, sexu-erasoak, eraso fisikoak,...). Primeran azaltzen dira IZEBERGAren irudian.
Irudi honekin ondorioztatzen dugu gizarteak uretatik kanpo dauden indarkeri motak baino ez dituela identifikatzen. Urpean daudenak, aldiz, normaltasunez bizi ditugu, onartzen ditugu eta ez gara gai identifikatzen.
Mugimendu Feministek egoera hauek salatzen, azalarazten eta konponbideak ikertzen egon da. Atera dituzten ondorioen artean hauek aipatuko nituzke:
1.- Indarkeria matxistari aurre egiteko ardura, oraindik ere, emakumeengan jartzen dela. Non daude gizonak? Ez dute ardura honetan? Eta jendarteak?
Maialen Lujanbio "Beste aldean"
2.- Indarkeri martxista ikasitako jarrera eta portaera denez, horri aurre egiteko bultzatu dituzten ildoak desikasi beharko ditugu.
- Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikuntza eta MAITASUNA birdefinitu eta birkokatu. (Mito erromantikoak Hezkidetza B03)
- MIKROMATXISMOAK identifikatzen ikasi espazio eta harreman guztietan: lagunen artean, senideen artean, enplegu-esparruan. (Glogster. Bikote harremanak. Hezkidetza b03)
- LGTBIQ+FOBIAK desagerrarazi. Talde horien bisibilizazioa, legeen aldaketa,... espazio seguruak eskaini hezkuntza sisteman. Proposamen intersgarria "Tratatu zure umea intersexuala balitz bezala" (Amelia Barquin)
- MASKULINITATE BERRIAK. Azken bolada honetan gero eta gehiago entzuten ari da kontzeptu hau. Baina zer dira maskulinitate berriak? Maskulinitate eredu hegemonikoa zalantzan jartzen duten eredu berriak.
- AUTODEFENTSA FEMINISTAREN LANKETA SISTEMATIKOA.Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia feminista da. Askok "fisiko" defentsarekin lotzen dugu, baina askoz haratago joaten dena da.
Nire inguruko behaketan poliki poliki aldaketak daudela ikusten joan naiz, hala ere txikiak dira oraindik. Egia da maskulinitate eredu berriaren bidean gaudela, batez ere, zaintza lanetan baina nire ustez oraindik gizarteak aurrerapausu handiagoa eman beharko luke. Alde batetik berdintasunaren borrokan gizonak aktibistak bihurtuz eta beste aldetik haien pribilegioei uko eginez. Oraindik bide luzea dugu horretan.
Halaber, emakumeon ahalduntze prozesuan bidea egiteke dugu. Gizonen zaintza lanetan inplikazioa landu arren emakumeok oraindik horren ardura handiena sentitzen eta izaten dugu, gainera gure autoestimua eta boterea ez dugu garatu eta ez gara gai izebergaren urpean sartzen indarkeri sotilak identifikatzeko.
Hori dela eta Hezkuntza sistemak lan handia du hurrengo belaunaldietako emakume eta gizonei eredu berriak transmititzeko. Horretarako HEZKIDETZA hartu beharko luke estrategiatzat.
1.- Indarkeria Matxista mota guztiak identifikatzen lagundu
2.- Patriarkatuak markatutako estereotipoak apurtu
3.- Aniztasunean hezitu (guztiok segurtasunez eta askatasunez nahi dugun moduan izateko eta bizitzeko)
4.- Prozesu honetan guztion ardura eta partaidetza bultzatu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina