2016/02/28

GATAZKAK HEZKIDETZAREN IKUSTEGITIK HAUSNARTZEN

GATAZKAK HEZKIDETZAREN IKUSTEGITIK HAUSNARTZEN
Gatazkak, egoera  positibotzat hartuta, irtenbidea bilatzearen protagonista, kudeaketaren subjektu aktibo izateko aukera ematen du. Honetarako ezinbestekoa da gatazkak konpontzeko abilezia, trebetasuna... garatzea eta  gatazkei aurre egiteko  pertsonaren baliabide positibo bihurtzea.

Gatazkak modu intrapersonalean giza-harremanen parte izaten dira, eguneroko bizitzan eta  beraz ikastetxeetan ematen diren harremanetan presente izaten dira. Modu honetan onartu beharko genituzke beraz; gatazkatik abiatuz, eskaintzen diguten hobetzeko aukera aprobetxatu eta ikasleei aurpegia ematen irakastea gure aukera da: besteen interesak ezagutzea, errespetatzea eta kontuan izatea, elkarren arteko harremanaren eta komunikazioaren garrantziaz jabetzea, hartutako konpromisoak betetzea, ez-adostasuna gainditzeko ahalegina egitea …; beraz, gatazken trataera lantzeko, lankidetza beharrezkoa da.
 ...Gatazka gizartearen osagaitzat hartzen da, eta pertsonek edo gizarte-taldeek kontrako helburuak bilatzen edo sumatzen dituztenean, aurkako balioak defendatzen dituztenean edota elkarrekiko urrun dauden interesak dituztenean sortzen da. Gatazka, berez, ez da ez positiboa ez negatiboa, garrantzia bateraezintasun horiek bideratzeko edo aldatzeko moduak dauka, modu suntsitzailean edo eraikitzailean egiten den ikusi behar. Historian, gizarte-aldaketaren bultzatzaile eta giza harremanetako funtsezko elementu sortzaile izan dira gatazkak. Gatazkei irtenbidea aurkitzeko modu eraikitzaileak sustatzera bideratutako prozesu bat baino ez da bakea.”
Honen aurrean, indarkeria agertzen da gatazkei aurre egiteko beste era bat bezala, ingurune hurbilean ikasitakoa eta fisikoa, emozionala, egiturazkoa ala kulturala izan daiteke.
Gatazkak modu egokian kudeatzeko, are gehiago hezkuntzan, genero ikuspegia nahitaez kontuan izan behar dugu, horien zergatiak eta ondorioak ezagutzeko, ulertzeko, jendartean eta pertsonengan duen eragina agertzeko eta horren ondorio kaltegarriekin bukatzeko, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna identifikatzeko, emakumeek gatazkak konpontzeko erabiltzen dituzten estrategiak balioesteko, kultura maskulinoaren eta femeninoaren ikuspuntuaz jabetzeko eta gainditzeko..
Feminismoak ere, gatazken kudeaketarako ekarpenak egin ditu. Haien artean: pertsonak aintzakotzat hartzea, subjektu gisa ikustea, naturarekin eta gorputzarekin errespetu-harremana garatzea, indarkeria erabiltzearen kontra agertzea, feminitate eta maskulinitate anitzak aberasgarri baloratzea, emozioei garrantzia ematea, guztiok ondo tratatzearen inportantzia goraipatzea...
Gatazken kudeaketa positiboa lantzeko oso interesgarriak iruditzen zait Gasteizko udalak argitaratutako ondoko dokumentu hau.

Era berean,  Gasteizko berritzegunean aurten antolatu den gatazken ebazpenerako mintegiaren site-ak ere hainbat baliabide eskaintzen du.
Ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako cultura positiboa hedatzeko, Isabel Fernandez-ek honako hauek lantzea derrigorrezko ikusten du:
  • Kontzientzia hartzea: irakasleen prestakuntza, Bizikidetza Behatokiak genero-ikuspegia izatea, Bizikidetza Planaren helburuak ebaluatzeko genero adierazleak definitzea…
  • Curriculumean, gatazkak tratatzeko garatu behar diren gaitasunak txertatzea, irabazle-galtzaile eredua ezabatzea, konponbide positiboak irakastea, ikasleen aniztasuna ahalduntzea, sentimenduei eta afektibitateari garrantzia ematea, bitartekaritza beharrezkoak diren abilezien artean ezartzea.
  • Gatazkak tratatzeko banakako tutoretza.
  • Neska eta mutilen partaidetza sustatzea haien behar, interes eta proposamenetatik abiatuz.
  • Antolakuntza aztertzea, egokia ala ez-egokia den, genero estereotipoetatik aldentzen diren arauak ezarriz, ikasleen parte-hartze aktiboa bultzatuz.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina