Laburpena eta balorazio pertsonala.
Indarkeria matxista kontzeptuak bi ideia nagusi biltzen ditu bere baitan, alde batetik, gizonak dira emakumeenganako indarkeri mota honen eragile eta matxismoa edo patriarkatua dago indarkeri mota honen oinarrian.
Ideia honekin jarraituz garrantzitsua iruditzen zait Galtung-en indarkeriaren triangelua hona ekartzea berriz ere. Oinarrian emakumeen aurkako egitura-indarkeria eta indarkeria sinbolikoak ditugu eta hauen gainetik eta hauen ondorio gisa indarkeria manifestazio guztiak. Izebergaren ideia bat dator ideia honekin eta oso argigarria da:
Beste ideia oso garrantzitsua arretaren fokoarena da. Egun arreta osoa emakumeengan jarzten da eta begirada zabaldu eta arreta gizonengan jartzen hasi beharko ginateke. Maskulinitate heterosexual hegemonikoaren aurrean gizonok zeresan handia dugula sinisten dut.
Ideia honen arira maskulinitate berrien kontzeptua azaltzen zaigu. Maskulinitate eredu hegemonikoaren parez-pare azaltzen den genero estereotipo tradizionalak gainditzen dituen eredu berria.
Maiz ikusi dugun bezala, indarkeria matxistaren oinarrian maitasun erromantikoaren ideia dago. Funtsezkoa da ideia honen deseraikuntza. Oso interesgarria iruditu zait "Maitasun erromantikoa botere harremanen euskarria" ikus-entzunezko erreportaia.
Indarkeria matxistaren beste oinarrietako bat mikromatxismoak dira. Ondorengo bideoak iraulketaren teknika erabiltzen du eta oso argi azaltzen ditu oso maiz emakumeak jasatzen dituzten erasoak:
Mikromatxismoen inguruan ideia kritiko interesgarria topatu dut "V de vagina" blogean. "Micromachismos no gracias" artikulu honetan mikromatxismoaren terminoaren kontra azaltzen dira eta mikromatxismotzat jotzen diren jarrerak matxismoa besterik ez direla defendatzen du. Kontuan hartzekoa iruditu zait.
Indarkeria matxistaren oinarrian LGTBIQfobia dago baita ere.
Autodefentsa feministaren gaiaren arira oso interesgarria iruditu zait hedabide eta kulturaren bitartez emakumeak biktima bezala zabaltzen duten ideia desegin. Askotan emakumea ahula eta defendatu beharreko bezala azaltzen da. Autodefentsa feministak egoera hori gainditzeko beharra aldarrikatzen du eta tratu onen aldeko jendartearen beharra azpimarratu. Gaur bertan ondorengo bideoa ikusi dut eta eraso sexualen aurkako kanpaina izan arren emakumeari ez dio indarrik ematen. Ikusi ea zer irudizten zaizuen:
Gaiaren inguruko baliabide baten aipamena
Orain dela aste batzuk Norbegiar elkarte batek "Dear Daddy" (aita maitea) kanpaina jarri zuen abian. Kanpainaren ardatza ondorengo bideoa da eta asmo nagusia bortizkeri matxistaren gaineko kontzientziazioa indartzea eta gizonon iplikazioa eskatzea da. Mezu indartsua baino oso beharrezkoa iruditzen zait. Bideoan azaltzen den bezala oraindik ere oso ohikoak dira mezu matxista eta misoginoak gizon taldeen artean eta azken finean indarkeriaren lehen pausotzat jo genitzazke. funtsezkoa da gizonok komentario orien aurrean gure ahotsa altxa dezagun.
Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak
Emakumeen kontrako indarkeria matxista EAEn 2012ko txostena topatu dut eta datu ugari eta interesgarriak biltzen dituela ikusi dut.
Galdetutako %82ak indarkeria matxista lehen mailako gzarte arazotzat jotzen dute. Horrela pentsatzen duten emakumeen kopurua gizonena baino altuagoa da (85a 79aren aurrean).
Emakumeen %29ak noizbait indarkeria matxista jaso duela erantzuten du. Gizarte esparrutik datorren indarkeria da gehien ematen dena, %19a.
30 urtetik beherako emakumeen artean bikotekidearengandik jasotako indarkeriaren prebalentzia altuagoa dela eta emakumeen %75ak ez duela salaketarik jartzen jakiteak kezkatu nau.
Indarkeria psikologikoa gehien ematen dena da eta ikasketa maila altuagoa izateak ez du indarkeriaren prebalentzia gutxitzen.
o
Genero
estereotipoak gizarteak sortatakoak direla jabetzea eta hauek gainditzeko
ahalegina egitea. Emakume eta gizona izateko bide bakarra al dago? Emakume zein
gizonengan indartzen diren ezaugarriak aztertu eta hauen irakurketa kritikoa
egiteko ikasleak gaitu.
o
Denok
desberdinak garela jabetzea eta aniztasun hori errespetatu eta aberastasun
iturri bezala ikus dezatela.
o
Norberak
bere izatea askatasunez adierazi eta bizitzeko aukera izan dezan oinarriak jarri.
o
Izpiritu
kritikoa garatu edozein iturritatik jasotako mezu sexisten aurrean, hala nola,
testu liburuak, komunikabideak, kartelak, publizitatea, filmak, liburuak,
bideojokoak… “Betarrreko moreak” erabiltzera ohitu.
o
Berdintasunean
oinarritutako sexu heziketa landu.
o
Maitasun
eredu tradizionala aztertu eta honen gaineko hausnarketa kritikoa egin
(kontrola, jeloskortasuna, posesibitatea, laranja erdia, printze urdianren
mitoa...).
o
Homofobiaren
gaia aztertu eta honen aurka borroka egiteko bideak aztertu eta martxan ipini.
o
Emakumeen
aurkako bortizkeria agerian jarri eta horren kontra borrokatzeko bideak aztertu
eta martxan ipini.
o
Emakumeak
pairatzen dituzten diskriminazio egoerak aztertu eta ikustarazi. Soldata
baxugoak lan berdina egiteagatik, goi karguetara eta ardura postuetara iristeko
trabak, kiroletan, edertasun ereduetan, publizitatean (emakumea objektu
bihurtzeko joera ikustarazi)...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina