#IzaskunP etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#IzaskunP etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/04/28

MILA ESKER!

 Badirudi agur esateko unea iritsi dela...

Bizi dugun egoerak ikasturte gogor bati aurre egitea ekarri digu, eta nahiz eta egoera ez den batere erraza, sentitzen dut ikastaroko irakurketetan, blog sarrerak egiten, bideoak ikusten, artikuluak irakurtzen, hausnarketak egiten..., murgilduta egon naizen une horiek deskonektatu eta hazi egin nautela.

Egia esan, askoz denbora gehiago eman izana gustatuko litzaidake, eta sentsazio gazi-gozoarekin noa, gauza asko galdu ditudala uste baitut.
Baina beti egongo dira hor berriro hartzeko.

Izugarri gustatu zaizkit buruak eztanda egingo zidala uste nuen une horiek... batzuetan, aurrean nuena prozesatu eta ulertu nahi izateagatik, eta beste batzuetan, bizi garen sistema zapaltzaile honek eragiten didan amorruagatik. Badakit zaila dela ulertzen, baina hau guztia sentitzeak hazi egin nau.


Hemendik aurrera ez diot utzi nahi gaian sakontzeari, begirada feministari eutsiz joateari nire bizitzan eta, batez ere, nire lanean.

Eskola gizarte honek behar duen pieza eraldatzaile eta bultzatzaile hori izan dadin.

Amaitzeko, ezin dugu ahaztu...



2021/03/21

BELDURRIK GABE BIZITZEKO ESKUBIDEA

    

Aste honetan, ezin izan dut saihestu buruan izatea gaur egun indarkeria matxistari buruz dauden zifra kezkagarriak.

Ikasturtean gai hau landu dugun guztietan bezala, egoera berean nago. Emakumez osatutako talde batean nagoenean, ezin dut ekidin haietako zeinek jasan duen gaitz hori pentsatzea. Tristeena da taldean aniztasun funtzionala duen emakume bat dagoenean, hor ez dut zalantza izpirik.


Nahiz eta orain prozesu pertsonal eta kolektibo bati esker ahalduntzea lortu duten emakumeengan pentsatzen dudan, edo bidean direnengan, eta haien bizitzak aldatu egin direnengan autodefentsa feministako tailerra egin zutenetik edo jendarteak emakumeei ezarri digun beldurra maneiatzen laguntzen dien emakume-talde horretara hurbildu direnetik.


Arreta deitzen didan beste gauza bat kostatzen ari zaiguna ikuspegia aldatzea da. Oaindik ez gara gai indarkeria matxistaren erantzukizuna erasotzailearengan jartzeko eta biktimarengan jartzeari uzteko. Zenbat aldatuko lirateke estadistikak gizonei galdetuko bagenie zenbat aldiz eraso duten emakume bat edo zenbat aldiz ukitu duten baimenik gabe?


Alde horretatik, ArgiƱeren post-a aukeratu dut, aste honetan landu ditugun gaietan sakontzeaz gain, oso ondo erakusten duelako noren ardura den.


Hezitzaile gisa egiten dudan lanean pentsatzen badut, uste dut bizi garen sistemak garro luzeak dituela, eta horiek itotzen gaituztela eta ezarritako arauaren barruan ez den beste modu batean adierazten uzten ez digutela, eta arau horretatik ateratzen bazara, indarkeria-motaren bat jasoko duzula, benetan zarena isilarazteko. Hori guztia batez ere neskei,emakumeei dagokie, baina mutilak, gizonak ez dira hori sufritzetik libratzen; horregatik, nire ustez, behar-beharrezkoa da eskolatik pertsona askeak izaten eta beldurrik gabe bizitzen irakastea.




2021/03/13

AUKERA EZIN HOBEA

 Aste honetako gatazkei buruz irakurritako guztia birpentsatuz, batez ere bi gauzarekin geratuko naiz.

Lehenengoa, gatazkak konpontzeari genero-analisia ematearen garrantzia. Nahiz eta urte batzuetan gaiari buruzko prestakuntza jaso, ez nuen inoiz ikuspegi hori aipatzen entzun, eta hori eremu hezitzaileetan gainditzea dagokigun erronketako bat dela esan daiteke

Eta bigarrena, gatazkak erronka gisa hartzea da, gure existentziari zentzua ematen dion zerbait bezala (Galtung). Gatazkak gure sozializazioaren garapenean eta gure nortasunaren garapenean ezinbestekoak direla onartu behra dugu.




Gatazkak konpontzea prozesu aberasgarritzat, ikasteko aukeratzat hartzearen garrantzia ere azpimarratuko nuke.


Eiderren post-a aukeratu dut, gomendatzen digun materiala irakasle gisa laguntza handia eman diezagukeen materiala iruditu zaidalako. Irakasleak bizikidetzan trebatzeko materialak biltzen dituen gidaliburu bat izango da, eta, zehazki, unitate didaktiko ugari eskainiko dira, horien bidez gatzakak konpontzeko estrategiak landu ahal izateko.


Nire aldetik, bideo hau gomendatzen dizuet. Gatazka batean bitartekari lanak egiteko ematen dituen aholkuak jaso nahi badituzue, amaiera arte ikusi behar duzue…

Bertan esaten da gatazka bizitzaren, existentziaren eta bizikidetzaren parte dela. Ebazpenaren sei faseak ere aipatzen dira:

  1. Orientazio positiboa.

  2. Arazoaren definizioa.

  3. Alternatibak formulatzea.

  4. Alternatibak baloratzea.

  5. Erabakiak hartzea aplikatzea.

  6. Emaitzak baloratzea.





Genero-analisia falta zaiola da jarriko niokeen traba bakarra.


Gatazken konponbidearen tratamenduari dagokionez eskoletako egungo egoeraz hitz egin behar badut, ezin naiz oso baikorra izan. Egia esan, baliabideak jarri badira ere, batzordeak sortzen dira... Nire sentsazioa da dena azalean geratzen dela, papergintzan, eta ez dela sakontzen benetan garrantzitsua den horretan, gatazkak positibotzat jotzean, prozesuan, ikuspegi feminista ematea...

Baina ez dezagun itxaropena galdu eta has gaitezen gatazka aukera ezin hobetzat hartzen.


2021/03/07

ETENGABE EGITEN ARI GARA...


Post hau irudian agertzen den esaldiari buruz hitz eginez hasi nahi nuke:"Etengabe egiten ari gara heziketa afektibo-sexuala". Bertigoa eragiten didan esaldi bat da, irakasle gisa dugun erantzukizun handia ikusarazten didalako.

Gaian sakonduz konturatu naiz gelan erabiltzen ditugun materialei erreparatzeaz gain, ia garrantzitsuagoak direla gure jarrerak, gure keinuak, erabiltzen dugun hiztegia, hizpide ditugun gauzak, aipatzen ez ditugunak...
Horrek berresten dit gure lanaren konplikazioa, baina baita duen garrantzia ere.


Ildo horretatik jarraituz, Nerearen post-a aukeratu dut, bere ustez eskolaren eta irakasleen zereginak zein diren argi eta garbi azaltzen duelako.


Ikasgelan erabili beharreko baliabide gisa, Kantu Kolore proiektuaz hitz egin nahi dizuet. Proiektu honen kideek, haurrek musikaren bitartez ikasten dutela ohartuta, eduki jakin batzuk barneratzeko kantak proposatzen dizkigute, hauda, abesti didaktikoak. 

Kasu honetan berdintasuna eta aniztasuna sustatzeko, autoestimua garatu eta jazarpenarekin amaitzeko haien osatutako unitate didaktikoa oso aproposa da umeei lantzeko.



Amaitzeko, nik esango nuke daukagun erronka nagusia nork bere buruarekin, gainontzeko pertsonekin, naturarekin, animalia eta objetuekin harreman positiboak izatea da. Batez ere, bizi dugun gizartean, non, Goyak banatu ondoren ikusi dugun bezala, emakumeak objektu sexual soiltzat hartzen eta kosifikatzen jarraitzen dugun.




 

2021/02/08

Orientatzea ahalduntzeko

 

Aste honetan, berriz ere, planteatutako gaiari esker, konturatu naiz oso garrantzitsua dela eskoletan egiten dugun lana, gure ikasleak sistemak ezartzen duen genero-binarismotik libre hezi daitezen.

Zertarako eman askatasun hori?

Jendartearen erdiak, hau da, emakumeok, izaki oso gisa garatzeko aukera ugari galtzen jarraitzea eragiten duten eskemak ez errepikatzeko; horrela, enplegu jakin batzuk esleitzen zaizkigu oraindik, gure gaitasun guztiak garatzen uzten ez dutenak.

Nire lan-bizitza luzean, ordezko bezala, egiaztatu ahal izan dudan datuetako bat, ikastetxeetako zuzendaritzen osaera desberdina da. Egon naizen klaustro guztietan gizonak oso gutxi baziren ere, oso arraroa izan da zuzendaritzako kideetako bat gizona ez izatea. 

Horrek haserretu egiten nau, eta emakumeok porrotera garamatzaten beldurrarekin lotzen dut, baita lan jakin batzuk egiteko gai ez garela sentitzen erakusten digutenarekin ere; aldiz, gizonei ez zaie batere kostatzen lan arduratsuak onartzea.

Lana ez da batere erraza, eta landu beharreko faktoreak izugarri garrantzitsuak eta konplikatuak dira. Akrostiko moduan utziko zaituztet hemen ikasle guztiak gaituko dituen hezkidetza-orientazioa gauzatzeko ahaztu behar ez ditugun gakoetako batzuk.




Aitortu behar dut zuei gomendatzeko aukeratu dudan post-a begitik sartu zitzaidala, izugarri gustatzen zait Mariak bere posterako erabili zuen memea. Baina sarrera bat da, non datu ugari ematen dituen eta ondo aztertzen dituen. Agian nik gehiago zainduko nukeen irudi orokorra... zeozer esateagatik.

Nire ikuspuntutik, orientazio hezkidetzailea egiteko ditugun bi erronka nagusiak hauek dira: alde batetik, hezkuntza-komunitate osoren (familiak barne) lankidetza, eta, bestetik, zenbait estereotipo barneratuta dauzkagula.


Nire ustez, hezkidetza-orientazioa egiteko orduan ditugun bi erronka hauek dira: alde batetik, hezkuntza-komunitate osoaren (familiak barne) lankidetza, eta, bestetik, barneratuta ditugun estereotipoak gainditzea.

2021/01/24

BOTA DEZALA GURE AHOTSA!

    Postaren hasieran esan nahiko nuke feminismoak pertsonalki lagundu didala

parte hartzen jakiten, parte hartu ahal izaten eta parte hartu nahi izaten.

Duela 8, 10 urte, nire ahotsa zenbait gunetan entzunarazteko gai izango nintzela

esaten badidate, egia ez zela esango nukeen.



   Militantzia aktiboagoa izan dudan urte hauetan, espazio atseginetan, ez

mistoetan, non pertsona bakoitzaren beharrak eta interesak baloratzen diren, 

txandak zaintzen diren, ahots guztiak entzuten eta kontuan hartzen diren..., 

pixkanaka beldur asko gainditzeko gai izan naiz, foro askotan parte hartzeko 

orduan blokeatu egiten ninduten beldurrak.



   Egia esan, bide pertsonal horrek ere ikusarazi dit espazio ez mistoetan

emakumeok askoz ere zailagoa dugula gure ahotsa entzunaraztea. 

   
    Aste honetan, kide naizen taldeetako batean online egindako bilera batean, parte

hartzen genuen jendearen esku-hartzearen denborak neurtu nuen, eta argi eta 

garbi, gutxiengoan egon arren, gizonen ahotsak gureak baino gehiago entzun 

ziren. Harik eta, adeitasunez, eztabaidan parte hartzeko aukerarik izan ez zuen 

jendea (emakumeak) zegoela gogoratu behar izan nuen arte.

Nerea PĆ©rez de las Herasek esaten duen moduan, patriarkatuak gure ahotsa 

lapurtzeari utz dezala.




   Parte-hartze parekidea lortzeko ikasgelan zer egin dezakedan hausnartzean, oso

interesgarria iruditu zait “Partaidetza, gurekin bada, izango da” dokumentua, eta

irakurtzean duela urte asko hitz egitera etorri zitzaizkigun sistema bat etorri 

zitzaidan burura. Golden Five zuen izena. Hezitzaileak 5 ikaslerengan jartzen du

arreta aldian-aldian, denbora-tarte batean; hartara, behatu egiten ditu, baina 

protagonismoa ere ematen die. Uste dut metodo honek taldeko inor oharkabean ez

uzten laguntzen digula.



   Amaitzeko, Leire Garroren post-a gomendatzen dizuet oraingoan, parte-hartze

parekidearen munduan murgiltzen jarraitzeko material piloa eskaintzen baitigu.









2021/01/17

ARGITARA ATERA GAITEZEN!

     Aspaldi konturatu nintzen argitara ateratzen ez diren gauzek ez dutela

garrantzirik, baina gero eta argiago daukat aipatzen ez baditugu gauzak ez direla

existitzen.




        Lelo hori izaten ari da nire eguneroko bizitzan lagun ditudan agintarietako bat.

Eta are gehiago artikulu honetan irakurtzen dudanean, 2015ean Bizkaian erroldatutako 6.653 elementu arkitektonikoen artean 64 bakarrik zirela emakume.

Badakit ordutik gauzak aldatzen joan direla. Nire herrian, Portugaleten, etxebizitza eraikitzeagatik 4 kale berri sortu ziren eta horietako bik emakume ospetsu izena jaso zuten (beste bietatik batek gizon batena jaso zuen eta bestea izen neutroa izan zen). Hala ere, asko dugu egiteko, emakumeen eta gizonen ordezkaritzaren arteko aldea nabarmena baita oraindik, eta udalek nomenklatura aldatzeko duten mesfidantza ere oso handia da.



        Ildo horretatik jarraituz, Itziarrek idatzi zuen post hau gomendatzen dizuet, Emakumeen eta Hiriaren Foroaz ari baita, eta ekimen horrek Donostian aldaketa bat jarri zuen abian.

        Argitara ateratzeko gaiarekin jarraituz, are gehiago jabetzen naiz deseroso dauden gauzak argitara ateratzen direnean ondorioak ez direla atseginak izaten. Klaustro batean komunetako plakak desagertu egin beharko liratekeela esaten duzunean bezala, eta jendeak estralurtar bat ikusteko aurpegiarekin begiratzen dizunean bezala (Bai, oraindik horrela gaude...).



        Hezkuntza-esparru batean errepresentazioaren eta denboraren erabilera lantzeko gaur egun ditugun erronkei buruz hausnartzean, erabat ados nago bizikidetzako espazioak eta denborak aztertzeko beharrarekin, ikasleen berdintasunezko garapenerako, eta sexismoa eta androzentrismoa noiz detektatzen diren birdefinitzeko beharrarekin, baina beharrezkoa iruditzen zait, horren aurretik, inplikatutako eragile guztiekin lantzea emakumea ikusezin bihurtu dela eta ikusezin izaten jarraitzen duela onartzearen garrantzia eta hori errotik kentzearen garrantzia, benetan aldaketa bat gerta dadin.      

 






2020/11/15

FEMINISMOA, bizitzeko era bat.

 Duela 4 urte norbaitek blog honetan bertan "Feminista izatea beti da eroso?" izeneko post bat idatzi zuen.

Irakurri dudanean, alde askotan identifikatuta sentitu naiz nire militantzia feministaren ibilbidean, baina, batez ere, aukeratu egin dut nik ere esan nezakelako Feminismoak askatasuna, oreka, ikaskuntza eta pizten gaituen baina, aldi berean, borrokan jarraitzera bultzatzen gaituen gasolina eman dizkidala.



Bide zail honetan, ondoan asko irakatsi didaten emakume anitzak izan ditudalako zorte handia izan dut. Baina une honetan Andere Bidatzekoak diren emakumeekin gogoratu nahi dut.

Portugaleteko Mugimendu feminista martxan jarri zenean, lehendik zeuden taldeak eta beren kabuz gentozen jendea elkartu ginen. Talde horietako bat Andere Bidatz zen, feminismoan eta bizitzan ibilbide luzea daukan taldea. Hasieran, amultsuki, "Las viejis" esaten genien, harik eta "Las sabias" esaten hasi ginen arte. Ez dakit inoiz post hau irakurriko duten, baina hemendik eskertu nahi nuke haiekin batera ibiliz ikasi dudan guztia eta irakasten didaten guztia, eta zein aberasgarria den emakume hauek nire bizitzan izatea.



Nahiz eta bidea zaila izan, ibiltzen jarraitu behar dugula pentsatzen dut, batez ere nire ingurune hurbilean hainbeste dagoela egiteke ikusten dudanean.

Aste honetan jendearen prestakuntza akademikoan feminismoak curriculum eduki gisa izan duen presentziari buruz galdetzean, bai lanean, bai militantziaren inguruan, bai lagunen artean, egia esan, ez dut ezustekorik hartu.


Inork ez zekien feminismoa curriculumaren barruan agertu zenik. Askok esaten dute ikasketak aspaldi egin zituztela, baina, egia esan, gazteenak ere ez dira jabetzen. Beren prestakuntzaren barruan feminismoa egon dela esan didaten pertsona gutxik onartzen dute prestakuntza horiek esplizituak zirela gaiari buruz edo gizarte-esparruarekin zerikusia zutela. Eta pertsona horiek berariaz hautatu zituzten formakuntza horiek.


Argi dago, Irantzu Varelak  artikulu honetan esaten duen bezala, “Berdintasuna txertatzea beharrezkoa dela hezkuntza-curriculumean, haurtzarorik samurrenetik”

Zergatik?

Feminismoa munduan bizitzeko modu bat dela onartu eta ulertu behar dugulako, guztiok zoriontsuago egingo gaituen elkarbizitza-modu bat, askoz bidezkoagoa delako.





2020/11/08

Denok libre izan arte

        Lehen aldiz entzun nuen Europan hiru emakumetik batek indarkeria matxista jasan duela, halako indarkeriei aurre egiteko baliabide kutxa bat sortzeko egin genuen tailer batean izan zen.

Gogoan dut sei pertsonako taldeka jarri gintuztela, eta momenu hartan esaldi horrek esan nahi zuela talde horretako bi emakumek agian sufritu zutela pentsatu nuen, eta ikaragarria iruditu zitzaidan. Tailerraren amaiera iritsi zenean, ondorioztatu nuen tailerrean geunden emakume guzti-guztiek indarkeria-esperientziaren bat izan genuela gure bizitzan zehar.

Kontua da gizartearen zati handi batek ez dela jabetzen zein normalizatuta dauden biztanleriaren erdiarengan emakume izate hutsagatik sortzen diren indarkeria guztiak.

Bidegabea iruditzen zaidan eta ulertzea zaila egiten zaidan beste gauza bat da legearen aurrean bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindakoa soilik hartzen dela genero-indarkeriatzat. Artikulu honetan Graciela Antenciok esaten digun bezala, iragazki honek biktima asko kanpoan uzten ditu, eta feminizidio guztiak kontuan hartuz gero, kopurua bikoiztu egingo litzateke.

Horrek guztiak eta oraindik ere gaitz sozial handi honen fokua emakumeengan jartzen tematuta egoteak, gizonei gu bortxatu behar ez gaituztenak direla erakutsi beharrean, guztiak aske izan arte egin beharreko bide luzea geratzen dela berresten dit.



        Bukatzeko Amaia Zubeldiaren posta gomendatu nahi dizuet berak itxaropen puntu bat jarri ziolako arazo larri honi, eta niri, berriz, gaur egun kosta egiten zait.







2020/11/01

Nahiz eta zaila izan...bidean gaude

     Urteetan Mugimendu Feministako kide izan zarenean, hitzaldietara joaten, liburuak irakurtzen, une horretara arte ezezagunak zaizkizun kontzeptuen inguruko elkarrisketa luzeak izaten dituzunean ... dena edo ia dena dakizula ondorioztatu dezakezu. Sexua, generoa, genero identitatea, sexu-genero sistema bezalako kontzeptuak duela bi egun asmatu zirela pentsa dezakezu.


    Aste honetan, egindako hausnarketari esker, konturatu naiz gai horiek guztiak urteetan, hamarkadetan eztabaidatu direla.
   La “ideologĆ­a de gĆ©nero”. ¿Sólo una alusión despectiva?” artikuluari esker terminologia honen erabileraren jatorria 1995. urtekoa dela jakiteak harritu nau, Nazio Batuek antolatutako  IV. Emakumeen Munduko Konferentzia ospakizunaren ondorioz, non ondorioztatu zen "emakumeak eragiten dituzten arazoak ezin direla modu isolatuan landu, baizik eta egiturazko arazo bat, gizarteak antolatzeko modua eta hori guztia elkarri lotuta dagoela ”.
    Orain dela 9 urte ere Beldur Barik-en parte hartu zuen ikasle talde batek oso argi zeukan genero bakoitzari esleitutako eginkizunak, haien bideoan ikus daitekeen moduan.



Aurkikuntza horrek pena ematen dit zeren eta borroka feministan aurrerapauso handiak ematen ari diren ideia gero eta zabalduago dagoen, oraindik asko dago egiteko. Jende askok, batzuetan pribilegioak mantentzen jarraitzeagatik, beste batzuetan ezjakintasunean bizitzeagatik, pentsatzen dute emakumeok pairatzen dugun sexismoa,  iraganeko kontua dela edo ... ez dela hain txarra.


Nire ustez, gainditu behar ditugun oztopo asko daude. Horietako batzuk ondorengo irudian bildu ditut:



Bide luzea egin behar dugun arren ... argi dago ez dugula itxaropena galdu behar, borrokan jarraitu behar dugula sistema bitarra desagertu dadin eta genero ikuspegia nagusitu dadin.

    Amaitzeko,Andoniren post-a gomendatzen dizuet, batez ere  pairatu behar dugun bereizketa dikotomiko hierarkiko honek eragiten duen sufrimenduaz hitz egiten duelako.











2020/10/25

HEZ hezkuntza KIDE elkartasuna TZA taldea

    Aste honetan egiten zitzaigun proposamena jasota, erabaki nuen nire eguneroko bizitzako hiru eremutan (lana, guraso-koadrila eta militantzia) galdetzea ea hezkidetza terminoa ezagutzen zuten, haientzat zer den eta zein diren jarduteko ildoak.

    Laneko erantzunekin argi daukat eskoleetan gero eta kontzientziatuago gaudela. Beren erantzunetan, hezkuntza-komunitate osoaren lankidetzaz hitz egiten dute, baina baita banakako beharrezko hausnarketaz ere, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko hezkuntzaz, emakumeek historian egindako ekarpenak ikusarazteaz, gatazkak konpontzeaz, genero-identitateekiko errespetuaz...

    Aipagarria da eskolako gizonen parte-hartze handia galderei erantzuten. Horren harira, Jose Manuelen post-a gomendatzen dizuet, 5 gizoni egin baitzien inkesta.

    Gurasoen koadrilan deigarria da aita bat eta bi ama baino ez zirela ausartu erantzuten. Hezkidetza zer zen ideiarik ere ez zutela onartu zutela, nahiz eta haietako batek onartu zuen bazekiela bere alabaren ikastolan egiten zen proiektuetako bat zela. Gutxienez, haien jakin-mina piztu dudala uste dut.

    Militantzia feministaren esparruan, bi kideri eskatu nien beraientzat hezkidetza zer den esateko, eta biek teoria, metodologia eta praktika feminista gisa definitu zuten, matxismotik aske hazteko paradigma berri bat eraikitzeko.

    Beraz, irakurritakoarekin eta hausnartutakoarekin, hezkidetzari buruz ari garenean, ezin ditugu ahaztu hitz hauek:


    Horretan oinarrituta, zalantzarik gabe, aurrerapausoak ematen ari diren arren, borrokan jarraitu behar dugu hezkidetza gure bizitzaren parte izan dadin:

  • Hezkuntza-komunitate osoa proiektu honen partaide egin behar delako, Nagore Larrazabaletak esaten duen moduan artikulu artikulu honetan.

  • Iturria: naiz.eus

  • Gizarte honek botere-harreman osasungabeetatik, indarkerietatik eta desberdintasunetatik aldenduko gaituen eta aske bihurtuko gaituen aldaketa behar duelako.



  • Pertsona orok  askatasunez adieraziz hazi beharko lukeelako, gizarte heteropatriarkal batek ezarritako rolen agindupean egon gabe.

  • Emakumeok oraindik ez dugulako gure tokia gizarte honetan.

  • Bilgune Feministaren Hezkidetzaren gidan agertzen den moduan, Hezkuntzaren erdigunean pertsonen garapen integrala jartzeko garaia delako.








2020/10/17

Ezin badut dantza egin...baina... Tik Tok-en??

    Portugaleteko Mugimendu feministan militatzen hasi nintzenean, egoera zaila bizi izan genuen herrian, eta Facebook sare sozialean orri bat irekitzea erabaki genuen, gertatzen zena begi bistan jartzeko. Beste elkarte batean beste orri baten administratzaile izatetik nentorren, eta hemen ere hala izatea egokitu zitzaidan.  

       Banekien apurra akatsei esker ikasi nuen. Eta garai hartan gure aldarrikapenari ahotsa emateko baliabidea zena gure bozgorailu eta ikusgarri bihurtzeko modu bihurtu da. 

Facebooketik twitter ere izan genuen, eta gazteengana iristeko Instagram egin behar izan genuen.

Eta ezer jakin gabe, sare hauen administratzaile izaten jarraitzea egokitu zitzaidan.

Ane Larrinagak "Zientzia eta teknologia ez zaizkie gustatzen neskei" artikuluan dioen bezala:



    Honen ondorioz, gainerako kideei ezinezkoa iruditzen zitzaien haietakoren batek aurrera pauso bat eman eta sareen aurrean jartzea, ez garela gai sinetsarazten digutelako, ez dela guretzat.

Eta erremediorik jartzen ez badiogu, artikulu honetan azaltzen den bezala: 



    Sareetan zehar egindako bide honek erakutsi didana da oso tresna baliotsua direla, lehen esan dudan bezala, emakumeak* ikusgarri egiteko. Erreferenteak sortzeko eta ezagutarazteko modu bat dira (guri ez ezik, Lore More edo Emariko kideak sareetan jarraitzea gomendatzen dizuet), eta datorkigun etorkizuna eraiki ahal izateko eta gure artean sareak sortzeko, besteengan hurbil sentitzea eragiten baitigute.

    Sareetan aurki ditzakegun aukera guztien artean, nirengan eragina gehiago izan duena kalitatezko eduki egokia sortzeak sortzen duen ahalegina eta estresa da.
Eta... gutxi ez baliz, orain dantzan jarri nahi gaituzte... Tik Tok-en amaituko dugu?