2021/03/13

AUKERA EZIN HOBEA

 Aste honetako gatazkei buruz irakurritako guztia birpentsatuz, batez ere bi gauzarekin geratuko naiz.

Lehenengoa, gatazkak konpontzeari genero-analisia ematearen garrantzia. Nahiz eta urte batzuetan gaiari buruzko prestakuntza jaso, ez nuen inoiz ikuspegi hori aipatzen entzun, eta hori eremu hezitzaileetan gainditzea dagokigun erronketako bat dela esan daiteke

Eta bigarrena, gatazkak erronka gisa hartzea da, gure existentziari zentzua ematen dion zerbait bezala (Galtung). Gatazkak gure sozializazioaren garapenean eta gure nortasunaren garapenean ezinbestekoak direla onartu behra dugu.




Gatazkak konpontzea prozesu aberasgarritzat, ikasteko aukeratzat hartzearen garrantzia ere azpimarratuko nuke.


Eiderren post-a aukeratu dut, gomendatzen digun materiala irakasle gisa laguntza handia eman diezagukeen materiala iruditu zaidalako. Irakasleak bizikidetzan trebatzeko materialak biltzen dituen gidaliburu bat izango da, eta, zehazki, unitate didaktiko ugari eskainiko dira, horien bidez gatzakak konpontzeko estrategiak landu ahal izateko.


Nire aldetik, bideo hau gomendatzen dizuet. Gatazka batean bitartekari lanak egiteko ematen dituen aholkuak jaso nahi badituzue, amaiera arte ikusi behar duzue…

Bertan esaten da gatazka bizitzaren, existentziaren eta bizikidetzaren parte dela. Ebazpenaren sei faseak ere aipatzen dira:

  1. Orientazio positiboa.

  2. Arazoaren definizioa.

  3. Alternatibak formulatzea.

  4. Alternatibak baloratzea.

  5. Erabakiak hartzea aplikatzea.

  6. Emaitzak baloratzea.





Genero-analisia falta zaiola da jarriko niokeen traba bakarra.


Gatazken konponbidearen tratamenduari dagokionez eskoletako egungo egoeraz hitz egin behar badut, ezin naiz oso baikorra izan. Egia esan, baliabideak jarri badira ere, batzordeak sortzen dira... Nire sentsazioa da dena azalean geratzen dela, papergintzan, eta ez dela sakontzen benetan garrantzitsua den horretan, gatazkak positibotzat jotzean, prozesuan, ikuspegi feminista ematea...

Baina ez dezagun itxaropena galdu eta has gaitezen gatazka aukera ezin hobetzat hartzen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina