#Isa_Casares etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Isa_Casares etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/04/05

AGURRIK EZ !... ELKARREKIN SAREAN



Ikastaroa bukatzen ari da...eta hurrengo arte esateko unea heldu da.  “Hurrengo arte” seguru bainago, ikastaro honek piztu edota sendotu digun grina ez dela “amatatuko” , gure egunerokotasunean eragina sentitzen jarraituko dugula eta gure artean sortu duen konplizitateak, hezkidetzarekiko topaguneak... etorkizunean iraungo dutela eta lapiko inguruan behin baino gehiagotan elkartuko garela. Hala bedi !!!

Ggx3YT30hidF_GumhV1pbDl72eJkfbmt4t8yenImKBVvK0kTmF0xjctABnaLJIm9

Orain bukatzen ari garen ibilbideaz daukadan balorapena baikorra da. Nire aurkezpenean kontatu nizuenez, emakumeon eskubideen aldeko borroka betidanik izan dut helburu nire bizitzan; baina, egia da, barneko borroka izan dela, askoz jota, familian ala lagun batzuekin “gudukatu” dudana. Gaur egun, argi daukat bizitzaren iparretariko bat izango dela eta espazio guztietan aldarrikatuko ditudala. Baita lanaren esparruan ere.
Zentzu honetan, ezinbestekoa somatzen nuen oinarrizko prestakuntza eskaini dit eta une honetan, ikastetxeetatik Berritzegunera ailegatzen eta helduko zaizkigun beharrei, kezkei… egokiro erantzuteko gai sentitzen naiz; batez ere, guztion artean sortutako baliabide eta esku-hartzeei esker.
mujer-luchadora.jpg Egia da, garai hau nire bizitzan izan dudan gogorrenetariko bat izaten ari dela, behin baino gehiagotan sentitu dudala bertan behera uzteko nahia eta beharra, eta honek, nahi nuen etekin guztia ateratzea eragotzi dit, baita nire ekarpenak aberatsagoak egitea ere. Baina bestaldetik, nire buruarengan nuen konfiantza eta nire autoestimua indartzeko baliagarria izan da eta gauza batzuk baztertuta utzi arren, nik uste baino askoz indartsuagoa naizela ikasi dut.
Aukeratu dudan abestiak ez du hezkidetzarekiko erlaziorik, baina pasatzen ari naizen hilabete hauetan, behin eta berriro entzun dut animatzeko asmoarekin eta sarritan, ikastaroarekin jarraitzea ezina egiten zitzaidanean, garrasi batean abestu egin dut. Mago de Oz taldeko “Hoy te toca ser feliz” kanta da. Niretzat oso abesti berezia da, duela urteak pasatu nuen beste  garai “beltz” batean, nire seme txikiak “oparitutakoa”. Hau dela eta, zuekin konpartitu nahi dut, aukeratui dugun bide honetan, askotan txundituta edo ez gaituztela ulertzen sentituko baikara eta beste saltotxo bat emateko baliagarria iruditzen zait.




LOMCE.JPGHEZKIDETZAN ESKU HARTZEN ikastaroak nigan sortzen dituen sentimenduak  hauexek izango ziren: gure arteko elkartasuna, batasunaren beharra, inplikazioa... Bihotzez diot, nahiz eta fisikoki ia ezagutu ez,  lotura betiko izango dela, emakumeon aldeko helburu bera, honekiko sentimendua, hezkuntzaren kontzepzio antzeko bat konpartitzen baitugu.
Bestalde, hilabete hauen zehar, borroka honetan bakarrik ez gaudelakoan, gero eta gizon gehiago dugula alde eta haien gudan ere lagundu behar ditugulako uste osoa dut. Honetaz ohartzeak gudari-multzo bat osatzen ari garela ekartzen dit gogora eta guztiok elkarrekin EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA lortuko dugula.

Grupal-003.redimensionado-630x360.jpgEspero dut dena ez dela bukatuko ikastaroaren amaierarekin, baizik eta erabiltzen ari garen sareak bizirik mantenduko ditugula, ideiak, baliabideak, kezkak, beharrak, artikuluak, iritziak... parteka ditzagun. Beraz, nik ez dizuet agur esaten, zuekin harremanetan jarraitzea espero baitut eta aldi berean, baita  mundu honetan sare sozialen bitartez edo blogeko ekarpenak irakurriz edota hedatuz gurekin murgildu diren guztiokin ere. Haiei amore ez ematea eskatzen diet, ikasitakoa, hausnartutakoa... lagunen, senideen, seme-alaben, ikasleen artean zabaltzea, etorkizun hurbilean emakume askok sufritzen ditugun  mespretxu, harropuzkeria, gutxiespen, indarkeria...  matxistak ezaba ditzagun.



Eta bukatzeko….hezkidetzaren inguruan ditudan espektatibak… ba…. bizitza hezkidetzailea garatzea. Lehen adierazi dudanez, nire iparretariko bat izango da. Ba dakit, ezin izango dudala ezer begiratu betaurreko moreak jantzi gabe (hala nahi dut gainera) eta begirada more hori nire ingurukoei, maite ditudanei, ikastetxeetan... transmititzea saiatuko naiz, baina batez ere, hurbileko gizonekin batera lan egingo dut, haiek gabe gure helburua lortu ezin izango dugulakoan bainago.  


BESARKADA HANDI- HANDIA GUZTI-GUZTIOI !

2016/03/11

TRATU ONA, DENONTZAT ONA!!

tratu%2Bona%2Bdenontzat%2Bona.JPG
Aste honetan, tratu onak harreman osasuntsuak ezartzeko dituzten garrantziaz aritu gara eta nire ustetan, hurrengo ahalmenetan oinarritzen da:

  • Enpatia: Maite Garaigordobil-ek azaltzen duenez: “se define la empatía desde un enfoque multidimensional, haciendo énfasis en la capacidad de la persona para dar respuesta a los demás teniendo en cuenta tanto los aspectos cognitivos como afectivos, y destacando la importancia de la capacidad de la persona para discriminar entre el propio yo y el de los demás. La empatía incluye tanto respuestas emocionales como experiencias vicarias o, lo que es lo mismo, capacidad para diferenciar entre los estados afectivos de los demás y la habilidad para tomar una perspectiva tanto cognitiva como afectiva respecto a los demás”

  • Errespetua: Norberarekiko eta besteekiko. Guztiok eta haien iritziak errespetatuko direlaren segurtasunak autoestimua sendotzen du.

  • dsc042349.jpgEntzute aktiboa: hitza kendu gabe entzutea, arreta eta errespetua adieraziko dituzten distantzia eta gorputz jarrera izatea, hitz egiteko baino entzuteko interes handiagoa izatea, solaskidearen hitzezko mezuak nahiz hitzezkoak ez direnak arretaz jasotzea.

  • Lankidetza: Aurrez pentsaturiko helburu jakin bat lortzeko bi pertsona baino gehiago elkartu eta elkarren artean lan egitean datza. Kide guztiek erantzukizun bat dute, bakoitzak egindakoak eragina izango du besteengan, bai positiboki eta baita negatiboki ere. Hori horrela izanik, garrantzitsua da partaide guztien gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatzea. Helburura iristeko, ezinbestekoa da taldekideen iritziak errespetatzea eta asertiboak izatea.

  • Berdintasuna: emakume eta gizonak maila berean egonda, iritzi, pentsamendu, jarrera... denek garrantzi berbera, hitz egiteko aukera berbera izango dutela... jakiteak segurtasuna sustatuko du, autoestimua sendotuko du.

Hezkuntzan arreta eskasa ematen diogu adimen emozionalari eta emakume eta gizon orekatuak hezteko inportantzia handia du, bai “barrukoarena” adierazteko gaitasuna garatzeko, bai besteen lekuan jartzekoa, beren sentimenduak, interesak, motibazioak ulertzekoa garatzeko ere. Aldi berean, mutilek sentimendu horiek, maitasuna, ahuleziak adierazten, gozoak izaten ikasteko aukera izango dute.
Adimen emozionalak elkarbizitza positiboa ere sustatzen du eta honek eragina du ikasleen ikasteko motibazioan eta zoriontsu sentitzeko ahalmenean, haien ongizatean. Gaian aipatzen denez: eskolakide guztiak ongi sentitzea, nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak eratzea, elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak ezartzea, bake eta indarkeria-eza kultura hedatzea...lortuko dugu. Beraz, hona hemen hezkidetzaren ikuspuntutik, ikastetxeetan ditugun erronkak.

page_1.jpg Oso interesgarria iruditu zait ikasleekin lantzeko, Nafarroako Gazte Kontseiluaren “Amodio zintzoen gida” eta aurkezten dituen amodio osasuntsua baloratzeko ezaugarriak. 






Egungo gazteek nola bizi duten maitasuna lantzea ezinbestekoa da, baina horretarako, haiek inspiratzen dituzten ereduak kolokan jarri eta ezabatu behar ditugu. Horretarako oso erabilgarriak dira Marcos Castro irakasleak eredu horiek deseraikitzeko ematen dituen hitzaldiak.







Gizona izatea beste era batean bizi dutenak, erantzunkidetasunaz eta elkar arduraz ikasten ahaleginak dira eta   Iñaki Kasaresek adierazten duenez aitatasunaz aritzen denean:
“Erabateko aita izateko aldaketa pertsonala ezinbestekoa dut, beraz. Maiz izugarri urrun gaudela eta sekula ez garela erdira ere iritsiko begitantzen zaigu; beste batzuetan, gero eta gertuago nagoela ere eta, ahalik eta hoberen saiatzen garela. Bidea luzea da, amaierarik bakoa ere, askotan neketsua, latza eta deserosoa, baina mugarri txiki gozagarriz betea ere bai. Gizatasunaren bidea da, nire aburuz. Erronka itzela, baina merezi duen erronka.”


2016/03/06

INDARKERIA MATXISTEI BURUZ HAUSNARTZEN.

Aste honetako gaia, oso gustura landu dut, batez ere maskulinitate berriekin erlazionatutakoa, nire ustez, emakumeon eta gizonen elkarren ondoko borrokan baitatza indarkeria matxistarekin akabatzeko gakoa.


erakusketaArgazkia1-150x150.jpgGizon batzuk ikasi behar dituzten gaitasunaz gero eta kontzienteagoak dira, eta horretan dabiltza: maskulinitateak inposatzen dizkien rolak gainditzen eta inoiz utzi ez dieten gaitasunak garatzen (sentimendu eta emozioak adieraztea, ahuleziak agertzea, umezalea, zaintzailea…). Pentsaera hori gizonen artean hedatzea ezinbestekoa da; beraz “arreta gizonengan” ipin dezagun, gure kasuan, mutil-ikasleengan.


Interesgarriak haien ikuspuntua ezagutzeko:




12797933_544955985673615_1556796000_n.jpg
Guztiz bat nator mugimendu feministaren ideiarekin: “Indarkeria matxista jendarte osoaren arazoa da, arazo politikoa” , baina alderdi politikoek ahalegin eskasa egiten ari dira berdintasuna eta genero-indarkeria desagerraraztea lortu behar dela aldarrikatzen dutenean, lege berriak onartzen dituztenean, baina ez dute gizonengan ardura jartzen. Are gehiago, guk emakumeok barneratu behar ditugu gure burua babesteko estrategiak , neurriak. Adibidez, Autodefentsa Feministaren tailerrak eta “etxera bakarrik bueltatzen zarenean zure lagunek zurekin joateko app-a”



zu-gabe-neu-naiz.jpgIrakasten diguten maitasun erromantikoak dakartzan menpekotasun afektiboak eta sarritan ekonomikoak, bazterkeriak (heteronormatibitatetik kanpo daudenena), botere maskulinoak, familia eta bikotearen zaintzak… maitasuna birdefinitzeko beharra erakusten digu, maitasuna eta maitatzea zer den hausnartzea.



Garrantzitsua da emakumeok egunero jasaten ditugun mikromatxismoak (normaltzat hartzen diren jarrera matxistak) errekonozitzea eta esku-hartzea, jarrera feminista agertuz, mikroiraultzen bidez “nire esku dago ni, emakume, ahal dudan libreen bizitzea; gizarte sexistaren arauak pixkanaka apurtzea...”.



Mikromatxismoak, mikrohomofobiak eta mikrolesbofobiak ikastetxeetan agertzen dira; beraz, denontzako espazio segurua bihurtu behar ditugu, familia, ikasle, irakasle anitzak erakutsi, onartu eta baikor baloratu.
Carlos Javier Herrero Canencia irakasleak honela dio Reflexiones de un profesor gay fuera del armario artikuluan: “.En los colegios e institutos, los veamos o no, lo sepan ellos mismos o no, tenemos un alumnado LGTB que lo tiene más difícil que sus compañeros a la hora de ir creándose una identidad...Para crearnos una identidad tenemos que tener referentes, personas con las que compararnos, admirar, rechazar, etc...En la vida real, lo normal es que no conozcan a mucha gente que esté fuera del armario. Por ello me parece importante que los profesores salgamos del armario para poder proporcionar referentes a nuestros alumnos. Con esto no estoy diciendo que seamos su modelo a seguir, sino que seamos un modelo real con el que se puedan medir, que puedan aceptar o rechazar, que les ayude a construirse su propia identidad”.


Gaia landu ostean, Xabier Odriozolaren hitzak nireak egiten ditut: “ ...pertsonen arteko antzekotasunez ohartzea. Azken honetan arreta jarriko bagenu konturatuko ginateke zeinen antzeko garen gizakiok kulturaren betaurrekorik gabe elkar begiratzen dugunean eta denok ditugula gaitasun eta ezaugarri gizatiar oso antzekoak”


Bukatzeko, ditugun erronkak hauek dira niretzat:

.- Neskekin lantzea ez direla printzesak printze baten zain. Familiei erakutsi beldurrik gabe hezteko beharra, beren gaitasunez kontziente izatea eta harro sentitzea,
“ez” irmotasunez esateko ahalmena bultzatzea.


0004351587.jpg


.- Mutilekin: emozioen eta sentimenduen garrantziaz ohartzea, estereotipo matxistak errekonozitzen laguntzea eta ezabatzea.


2016/02/28

GATAZKEI BURUZ HAUSNARTZEN




2137735924_9b92311363.jpgGatazkak, modu intrapersonalean ulertuta, giza-harremanen parte izaten dira, eguneroko bizitzan eta ikastetxeetan ematen diren harremanetan presente. Modu horretan onartu behar dira beraz, hezkuntza-komunitatearen beste ardura gisa; hau da, gatazkatik abiatuz, eskaintzen diguten hobetzeko aukera aprobetxatu eta ikasleei aurpegia ematen irakatsi: besteen interesak ezagutzea, errespetatzea eta kontuan izatea, elkarren arteko harremanaren eta komunikazioaren garrantzia, hartutako konpromisoak betetzea, ez-adostasuna gainditzeko ahalegina…; hau da, gatazken trataera lantzeko lankidetza beharrezkoa da.


Gatazkak, egoera  positibotzat hartua, irtenbidea bilatzearen protagonista, kudeaketaren subjektu aktiboa izateko posibilitatea ematen du. Honetarako ezinbestekoa da gatazkak konpontzeko abilezia, trebetasuna... garatzea eta  gatazkei aurre egiteko  pertsonaren baliabide positibo bihurtzea.


Gatazken trataera eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak bakea eragingo du. Ideia honetatik bake positiboaren kontzeptua eratortzen da, hau da, Manuela Mesa Peinado-k “Bakea eta segurtasuna” artikuluan azaltzen duenez, “...Gatazka gizartearen osagaitzat hartzen da, eta pertsonek edo gizarte-taldeek kontrako helburuak bilatzen edo sumatzen dituztenean, aurkako balioak defendatzen dituztenean edota elkarrekiko urrun dauden interesak dituztenean sortzen da. Gatazka, berez, ez da ez positiboa ez negatiboa, garrantzia bateraezintasun horiek bideratzeko edo aldatzeko moduak dauka, modu suntsitzailean edo eraikitzailean egiten den ikusi behar. Historian, gizarte-aldaketaren bultzatzaile eta giza harremanetako funtsezko elementu sortzaile izan dira gatazkak. Gatazkei irtenbidea aurkitzeko modu eraikitzaileak sustatzera bideratutako prozesu bat baino ez da bakea.”


Honen aurrean, indarkeria agertzen da gatazkei aurre egiteko beste era bat bezala, ingurune gertuan ikasitakoa eta fisikoa, emozionala, egiturazkoa ala kulturala izan daitekeena..


escuela.jpgGatazkak modu egokian kudeatzeko, are gehiago hezkuntzan, genero ikuspegia nahitaez kontuan izan behar da, horien zergatiak eta ondorioak ezagutzeko, ulertzeko, jendartean eta pertsonengan duen eragina agertzeko eta horren ondorio kaltegarriekin bukatzeko, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna identifikatzeko, emakumeek gatazkak konpontzeko erabiltzen dituzten estrategiak balioesteko, kultura maskulinoaren eta femeninoaren ikuspuntuaz jabetzeko eta gainditzeko..


Feminismoak ere, gatazken kudeaketarako ekarpenak egin ditu. Haien artean: pertsonak aintzakotzat hartzea, subjektu gisa ikustea, naturarekin eta gorputzarekin errespetu-harremana garatzea, indarkeria erabiltzearen kontra agertzea, feminitate eta maskulinitate anitzat aberasgarri baloratzea, emozioei garrantzia ematea, guztiok ondo tratatzearen inportantzia goraipatzea.



LuciaGorbena17_20120206.jpgGatazken kudeaketa positiboa lantzeko oso interesgarriak iruditzen zaizkit GEUZeko Lucia Gorbeñak burutzen dituen tailerrak eta haien gida “Ikastetxeetan gatazkak ebazteko estrategiak” gida: “...haurrek eurek euren arazoak konpontzen saiatzeko tresnak lantzen dira: Lehen Hezkuntzako adostokia adibidez, txoko batean belarri-aulkia eta aho-aulkia jartzen dira, funtzionatzeko arau batzuek, eta espazio horretan egoten dira haurrak eurak, hitz eginez edota elkarri galderak eginez akordio batera iritsi arte.
Ikastetxeen gatazkak konpontzeko bitartekotza praktikak daude, eta ikasgelatan prebentzio programa batzuek ere garatzen dira…”


Lehia-eskema gainditzea beharrezkoa iruditzen zait, hots, komunikazioa aktiboa, eraginkorra lortu behar da, irabazle-galtzaile agertu beharrean, bi pertsonek irabazten dutela sentitzea. Hau da beraz, ikastetxeetan dugun erronka handiena.
Bestaldetik, gatazken trataera hezkidetzailea izan dadin, derrigorrezkoa da:


  • Kontzientzia hartzea: irakasleen prestakuntza, Bizikidetza Behatokiak genero-ikuspegia izatea, Bizikidetza Planaren helburuak ebaluatzeko genero adierazleak definitzea…


  • Curriculumean, gatazkak tratatzeko garatu behar diren gaitasunak txertatzea, irabazle-galtzaile eredua ezabatzea, konponbide positiboak irakastea, ikasleen aniztasuna ahalduntzea, sentimenduei eta afektibitateari garrantzia ematea, bitartekaritza beharrezkoak diren abilezien artean ezartzea.


  • Gatazkak tratatzeko banakako tutoretza.


  • Neska eta mutilen partaidetza sustatzea haien behar, interes eta proposamenetatik abiatuz.

  • Antolakuntza aztertzea, egokia ala ez egokia den, genero estereotipoetatik aldentzen diren arauak ezarriz, ikasleen parte-hartze aktiboa bultzatuz.

2016/02/21

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA? ZEIN BELDUR!!!


“Con la Iglesia hemos topao” esaten dena.

Heziketa afektibo-sexualarekin, heriotzarekin bezalaxe… ikastetxeetan baztertuta dauden gaiak dira “uuy ni horretan ez naiz sartuko”, “ia gurasoak kexatzen diren”, “hori irakastea ez dagokit niri”.
sexualidad[1].png

Esaldi hauek ez ditut asmatu ez. Nire lankide batzuei entzunak dira, bai heziketa afektibo-sexualari buruz, bai ikastetxean ikasturte berean ikasle bat eta beste baten neba hil zirenean eta bi ikasleren amari aitak sua eman zionean (eskerrak! ez zuen hiltzen lortu).

sexy-barbie-doll-collar-skirt-lingerie-nightwear-l1050-larrisaintimate-1312-03-LarrisaIntimate@2.jpgGarai hartan, ikastetxearen zuzendari bezala, ezinbestekoa iruditzen zitzaidan ikasle guztiekin gai hauek lantzea eta sortzen dituzten emozioak, sentimenduak, beldurrak, kexak, kezkak... kudeatzen laguntzea, estrategiak eskaintzea. Eta zoritxarrez, esperientziatik abiatuta egin genezakeen bi kasuetan, baina nahiago izaten dugu “adituen bat ekartzea edo kanpo-eragile batek egitea.

Irakurgaian azaldu denez, sexualitatea eraikuntza soziokulturala da. Jaiotzen garenetik garatzen hasten dena, gurasoengandik entzuten ditugun mezuekin, jendarteratze- prozesuan ikusten eta entzuten ditugunekin… komunikabideek josten gaituzten irudi eta ereduekin. Honek guztiak, batez ere neskengan/emakumeengan, sexuaren ideia okerra zabaltzen du, non mutil/gizonentzako erakargarriak izan behar ditugun, desioaren pizgarria, haien gustuko sexua praktikatzeko beti prest… Hau da, neskak txikitatik hipersexualizatuak agertzen eta sexu-negozioaren jatorri bihurtzen dira, guraso askoren poztasun eta harrotasunerako (pertsonalki, ezin dut ulertu).


Heziberri 2020 marko pedagogikoak islatzen duenez, “Hezkuntza‐jarduera  orotan,  aniztasunari  aurre  egiteko  bi  modu  hartu  behar  dira  aintzakotzat:  erantzun  positiboa,  batetik,  gizaki  guztiok  garen  bezalakoak  izateko  dugun eskubidearekin lotua; eta negatiboa, bestetik, bazterketa‐ eta desberdintasun egoera ugariren kausa dena….”
Eta beste batzuen artean, bi hauek aipatzen ditu:
“Sexu‐joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak  nahi  bezalako  sexu‐harremanak  izateari  dagokionez,  pertsonok  orientabide  desberdinak  ditugu,  jakina.  Historikoki,  baina,  mota  horretako  aniztasunari  bizkarra  emanda  bizi  izan  gara,  eta,  horren  ondorioz,  zenbait  ikaslek  aparte  sentitu dute beren burua.
Genero‐aniztasuna. Gizarte‐konstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta  geroa  baldintzatzen  dituzten  desberdintasun  bidegabe  askoren  berri  ematen  diguna. “

Baina aniztasun hau, benetan izaten dugu kontuan ikastetxeetan? Egia esateko EZ! Ikastetxeetan ez da lantzen norbera pertsona sexudun gisa bere burua bizitzeko gaitasunik. Sexualitateak osasun eta ongizaterako, pertsona bezala garatzeko duen garrantzia baztertzen du. Ez da kontuan izaten sexualitateak beste pertsona batzuekin berdintasunean plazera konpartitzeko ematen duen aukera, elkar errespetatzetik, sentimenduak kudeatzeko, afektibitatea adierazteko, fustrazioak gainditzen ikasteko...  Hots, heziketa afektibo-sexuala hezkuntza sisteman errealitatea bihurtu behar dugu eragile guztion inplikazioa sustatuz (ikasleria, irakasleria eta gurasoak). Honetarako, premiazkoa da irakasle-ikasketetan formakuntza egokia jasotzea eta ikastetxeetan familia-eskolak antolatzea.

Curriculum esplizituak eta ezkutuak transmititzen dituzten eredu heterosexista ugalkorra, botere-harremanak...baztertu behar ditugu, genero rolak biztarazi eta deseairiki, erabiltzen ditugun hizkera, keinuak, irudiak, baliabideak (testu-liburuak bereziki)… aztertu eta zaindu, mota guztietako aniztasuna islatu (sexu-, gorputz-, jatorri-, familia-...), afektibitate eta emozioen adierazpena  sustatu. Lortzeko, irakurgaian proposatzen den dekalogoa funtzezkoa dirudit.  

Heziketa afektibo-sexualean ditugun erronkak hauek dira niretzat:

  • Lehen aipatu dudan bezala, eskola-komunitate osoaren sentzibilizazioa eta prestakunza.
  • Heziketa eragile guztiek, heziketa afektibo-sexuala nahitaez egiten dugula onartzea eta seme-alaben/ikasleen formakuntzarako konpromisoa hartzea.
  • Sexualitatearen inguruan dauden mitoak deseraikitzea.
  • Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea, heteroaraua gaindituz, aniztasuna orokorrean onartzea (sexuala, familia mota, kulturala, gorputzekoa…)
  • Norberaren eta besteen gorputzen edertasuna, erakargarritasuna... baloratzea. Gorputza dela eta, ugariak dira ikasleen artean sortzen diren gatazkak.
  • Sare sozialak askatasunez, segurtasunez, errespetuz... erabiltzen laguntzea.