Ikastaroa bukatzen ari da...eta hurrengo arte esateko unea heldu da. “Hurrengo arte” seguru bainago, ikastaro honek piztu edota sendotu digun grina ez dela “amatatuko” , gure egunerokotasunean eragina sentitzen jarraituko dugula eta gure artean sortu duen konplizitateak, hezkidetzarekiko topaguneak... etorkizunean iraungo dutela eta lapiko inguruan behin baino gehiagotan elkartuko garela. Hala bedi !!!
Orain bukatzen ari garen ibilbideaz daukadan balorapena baikorra da. Nire aurkezpenean kontatu nizuenez, emakumeon eskubideen aldeko borroka betidanik izan dut helburu nire bizitzan; baina, egia da, barneko borroka izan dela, askoz jota, familian ala lagun batzuekin “gudukatu” dudana. Gaur egun, argi daukat bizitzaren iparretariko bat izango dela eta espazio guztietan aldarrikatuko ditudala. Baita lanaren esparruan ere.
Zentzu honetan, ezinbestekoa somatzen nuen oinarrizko prestakuntza eskaini dit eta une honetan, ikastetxeetatik Berritzegunera ailegatzen eta helduko zaizkigun beharrei, kezkei… egokiro erantzuteko gai sentitzen naiz; batez ere, guztion artean sortutako baliabide eta esku-hartzeei esker.
Aukeratu dudan abestiak ez du hezkidetzarekiko erlaziorik, baina pasatzen ari naizen hilabete hauetan, behin eta berriro entzun dut animatzeko asmoarekin eta sarritan, ikastaroarekin jarraitzea ezina egiten zitzaidanean, garrasi batean abestu egin dut. Mago de Oz taldeko “Hoy te toca ser feliz” kanta da. Niretzat oso abesti berezia da, duela urteak pasatu nuen beste garai “beltz” batean, nire seme txikiak “oparitutakoa”. Hau dela eta, zuekin konpartitu nahi dut, aukeratui dugun bide honetan, askotan txundituta edo ez gaituztela ulertzen sentituko baikara eta beste saltotxo bat emateko baliagarria iruditzen zait.
Bestalde, hilabete hauen zehar, borroka honetan bakarrik ez gaudelakoan, gero eta gizon gehiago dugula alde eta haien gudan ere lagundu behar ditugulako uste osoa dut. Honetaz ohartzeak gudari-multzo bat osatzen ari garela ekartzen dit gogora eta guztiok elkarrekin EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA lortuko dugula.
Eta bukatzeko….hezkidetzaren inguruan ditudan espektatibak… ba…. bizitza hezkidetzailea garatzea. Lehen adierazi dudanez, nire iparretariko bat izango da. Ba dakit, ezin izango dudala ezer begiratu betaurreko moreak jantzi gabe (hala nahi dut gainera) eta begirada more hori nire ingurukoei, maite ditudanei, ikastetxeetan... transmititzea saiatuko naiz, baina batez ere, hurbileko gizonekin batera lan egingo dut, haiek gabe gure helburua lortu ezin izango dugulakoan bainago.
BESARKADA HANDI- HANDIA GUZTI-GUZTIOI !
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina