#Alaitz etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Alaitz etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/04/26

IBILIZ EGITEN DA AURRERA!


 22 astez ibili gara hainbat  hezkidetza gora eta behera. Zenbat hausnarketa eta zenbat irakurketa.

Niretzat oso aberasgarria egin zait , guztion artean egin dugun elkartrukea. Ikaskideek egindako hausnarketak, eskeinitako baliabideak, sortutako Memeak, akrostikoak... IRUDIMENARI ekinez BERDINTASUNERANTZ  abiatu izan gara. Eta bide batez, teknika teknologiko berrietan murgiltzen.

Ikastaroa oso INTENTSOA , AKTIBOA  eta ABERATSA dela esangu nuke.

Astero astero guztiz elkar lotuta dauden gai ezberdinen inguruan  informazioa bilatzen, hausnarketa egiten, idatziz, sortzen...ibili gara. Guztiek ikuspuntu eta izaera ezberdinarekin, baina guztiei lotzen digun idea berdinarekin HEZKIDETZA.

Hezkidetza arloan lan asko eginda badago ere , askotan  lan hau ez ezaguna egiten zaigula ikusi dut. Emandako aurrera pausuak itzelak izan badira ere, oraindik lan pillo bat daukagu egiteko Hezkidetza, berdintasuna, feminismoa, aniztasuna... gure jendartean zabaltzeko. 

Zenbat hitz, termino, definizioa, irakurketa ikasi ditugun eta orain bakoitza bere esparrura   hegan bueltatzen garenean, guzti hauek zabaltzeko ardura hartu beharra daukagu. Ilusioz eta umorez, baina hain errotuta dagoen sistema hetereopatriarkal honi aurre eginez.

Saguzaharrek  bezala hezkidetza  polinizatzen hasiko gara,   eta haiek  intsektuen eta ornodun txikien izurrien kontrolatzaileak diren moduan guk matxismo eta zapalkuntzaren kontroilatzaileak izango gara, betaurreko moreak jarriz.Hezkidetzaren  hazien sakabanaketa egingo dugu.

 


 

Bukatzeko ondorengo abestia konportitu nahiko nuke "AURRERA GOAZ"


 
 Nork esan zuen errexa izango zela,
Korronte latzen aurka igerian ibiltzea
Noiz iritsiko ote zaigu gainbehera ordua?
Belarrondokoa jasotzeko prestatu masaila
"No hay problemas, todo va bien",
Esaldi hori ez dago salgai hemen
"Don't worry be happy" it's not like that,
Be happy so happy but take care about facts

Aurrera goaz, urtzen den izotz ura
Aurrera goaz, itsasorratza azaldu da
Aurrera goaz, ilunean argia
Aurrera goaz, berriz jaio egin gara

Zenbat denbora eskuko hatzak hozka etengabean
Gure barnean aurkitzen den deabru kabroi hura
Ideiekin nahasia ibiltzen zaigu dantzan
Okerrak hoberantz saiatuz bideratzea

Aurrera goaz

Urtzen den izotz ura
Aurrera goaz, itsasorratza azaldu da
Aurrera goaz, ilunean argia
Aurrera goaz, berriz jaio egin gara

Momentu beltzetan ikasgai latzenak dira gainditzear
Sua piztea ez zen erraza izan orduak sartu beharra
Aurkitu da laberintoan dagoen irtenbidea
Abesti bat gogoratzeko, biharra birsortzea
Aurrera goaz urtzen den izotz ura
Aurrera goaz, itsasorratza azaldu da
Aurrera goaz, ilunean argia
Aurrera goaz, berriz jaio egin gara
Aurrera goaz
Aurrera goaz
Aurrera goaz
 
Bidean aurrera eginez ziur berriro elkar ikusiko garela. Laster arte!! 



2021/03/29

EMOZIOAK KUDEATUZ TRATU ONAK BULTZATUZ





1.Autonomia. 2Garuna. 3Ekitatea. 4.Amatasuna. 5.Tratuonak.  6.Gizona. 7.Zaintzaileak. 8.Emakumeak.9 Erromantizismo. 10.Elkar-ardura.


"Tratu onak" lantzean berdintasunerako heztea eta indarkeriazko jokabideak prebenitzen laguntzea lortu behar dugu.

Hori gauzatzeko, garrantzitsua da garapen emozionalaren garrantziaz hausnartzea.
Pertsonek nortasunaren eraikuntza jaiotzen garen unetik garatzen goaz, izatez familia da,  haurrak pertsona izaten ikasiko duen "lehen eskola". Baina eskolek ere paper garrantzitsua daukate. Eta hezitzaileon lana ere, familiei tratu onen bidean diharduteko pautak ematea ere bada.
Eragina duten faktoreak asko diren arren, adierazgarrienak hauek aipatu nahi ditut:
Behar fisikoak, maitatua, onartua eta baloratua sentitzearen behar afektiboak eta harreman-beharrak, behar bezala bete behar dira:
· Identitatean eta garapenean. 
· Autonomiaren alde egitea, mugak txiki-txikitatik ezartzea, gehiegizko babesa saihestea.

Argi dago, zenbat eta gabezi emozional handiagoak izan, orduan eta gatazka emozional gehiago sortzen direla.
Haur Hezkuntzako eskolatzea hasten denean, haurrak bizipen eta esperientzia emozionalek , nortasunean, beren moduan, eragiten dituzte. Jarduteko moduan, harremanak izateko moduan eta baita ikaskuntzak eskuratzeko moduan ere, eragiten diete.

Beraz, emozioak lantzea garrantzi berezia dutela uste dut.
Horregatik  , funtsezkoa da hezitzaileek  gure ikasgeletan emozioak kudeatzen erakustea. 
 Gure ikasleen nahiak, bizipenak, gatazkak, beharrak, interesak... landu eta guzti hauek " Tratu onen bidean" jarri behar ditugu.
Tratu onetan oinarritutako  gizarte-harremanak izateko gaitasunak ematea da erronkarik handiena. 
Elkar bizitza positiboa lantzea oso garrantzitsua ikusten dut,norberarekin, besteekin eta inguruarekin.
Beraz, hauxe lortzeko ondorengo erronkak landuko nituzke:

  • Norberaren emozioen eta horien adierazpenaren kontzientzia.
  • Autoerregulazioa.
  • Baikortasuna eta motibazioa.
  • Enpatia eta besteenganako konfiantza.
  • Jendetasuna.
Emozioak lantzeko ondorengo bideoak gomendatzen ditut:





                                          KOLOREETAKO MUSTROA:




Era  berean, maitasun osasuntsuak bultzatu behar ditugu  eta horretarako maitasunaren inguruan hausnarketa egin behar da.  Sistema  hetereopatriarkalak ezartzen duen maitasun toxikoa agerian utzi eta tratu onen maitasuna mahai gainean jarri.


Beste alde batetik Elkar arduraren lanketa erronka garrantzitsua ikusten dut.



Elkar-ardura  guztion ardura dela bereganatzea  erronka oso handia da. 
Ez da laguntzea, elkar-erantzunkizuna da. Horretarako ondorengo bideoan klabe ezberdinak ematen dira, oso interesgarriak. Eta berriro ere zaintza erdigunean jartzen du.










Beste urteetako post bat aukeratzerakoan TRATU ONAK HARREMAN ONAK  aukeratu dut. Bertan aipatzen den dekalogoa oso interesgarria iruditzen zaidalako, baita bertan agertzen diren gidak maitasun osasuntsua izateko.











                    "Bizitzen jakitea ez da gertatzen zaiguna kontrolatzea,
                          gertatzen zaigun hori ondo gureganatzea baizik.”
 
                                                                Gloria Steinem




#ALAITZ#TRATU ONAK




















2021/03/22

EZ BELDURRIK EMAN EZ BELDURRIK JASAN

Gaiari buruz aste honetako hausnarketa egiterako orduan , konturatu naiz askotan indarkeri matxistaz hitz egiterakoan, fokoa emakumeengan jartzen dela. Aldaketak emateko foko hori gizonengan jartzea beharrezkoa da. Jarrera hau, fokoa emakumearengan jartzea, sistema hetereopatriarkalak berak ezartzen digu. 


 

Ez dut esan nahi, emakumea ez dela ahaldundu behar eta autodefentsan hezi behar, hau beharrezkoa delako. Esan nahi dudana , gizonezkoei erakutsi behar zaiela ez dela jo behar, ez dela inor txarto tratatu behar edo mesprezatu behar... ikasle mutil berdinzaleak hezi behar ditugu.

Mutilen desboteretzea oso garrantzitsua da, eta emakumeen ahalduntzea. Bide honetan , ez dugu bakarrik maskulinitatea landu behar neska eta mutilekin, feminitatea ere landu behar dugu. Horrela maskulinitate toxikoak detektatu, eta hauek mutilekin landu behar dira.



Beste alde batetik, jendartean MIKROMATXISMOEK duten eragina hain handia da, eta  hain oharkabean pasatzen dira hauek detektatu eta hauekin bukatzen joan behar garela. Bideo bi hauetan oso ondo azaltzen dira zer diren eta nola gure jendartean hain errotuta dauden.

" LOS MICROMACHISMOS"



"EL MACHISMO INVISIBLE Y LOS MICROMACHISMOS"

Kontutan hartu behar dugu ere , AUTODEFENTSA FEMINISTA  ren lanketa  oso garrantzitsua dela ere. 

Bide oso inportantea iruditzen zait, egiten den lanketa indarkeriarekin bukatzeko , egiten den lanketa politikoa, fisikoa, kolektiboa izan behar da. Emakumeari kendu diote bere burua babesteko duten instintua, gizonezkoa horretan hezten den bitartean. Horregatik emakumeen AUTODEFENTSA FEMINISTA oso garrantzitsua iruditzen zait.

Aurreko urteetako post bat aukeratzerako orduan  GIZON MATXISTA NAIZ aukeratu dut. https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/03/gizon-matxista-naiz_9.html 

Post ean gizonaren papera zalantzan jartzen du, eta gizonezkoek hain barneratuak  dituzten jarrera matxistak zalantzan jartzen ditu. Oso interesgarria iruditu zait egiten duen irakurketa.Nik maskulinitate toxikoetan gehiago sakonduko nuke eta ez hainbeste berrietan.

Ikasleekin landuko nuen leloa ondorengoa da. Nire ustez, geletan txikitatik landu beharreko leloa da. Bakoitzak nahi duen bidea hartzeko eskubidea duelako, eta ez dela besteen menpe egon behar. Inor ez dela besteen menperatzailea edo zapaltzailea izan behar. Pertsonak berdintasunean hezi eta hasi egin behar garelako. Indarkeriari aurre eginez.


Guzti hau lantzeko justifikazioa, hezkidetzan eta justizian oinarritzen den jendartea lortu behar dugulako. Edozein eremutan ematen den indarkeria matxistarekin  akabatu behar dugulako eta danok zoriontsuak izateko  eta nahi dugun moduan bizitzeko eskubidea dugulako. Bukatzeko ondorengo eztabaidarekin bukatu nahiko nuke.






#ALAITZ # INDARKERIA MATXISTA

2021/03/15

GATAZKEN BIDEZ HASI ETA HEZI

Gatazken inguruan hausnartzean, gatazkaren ikuspegi negatiboa aldatzea komenigarria da eta  ikuspegi natural, positibo eta pedagogiko batekin ikusi beharko genuke.




Gatazkek eskolan nahiz eskolatik kanpo  gure bizitzaren zati bat osatzen dute.

Oso garrantzitsua da gatazkak tratatzeko modu konstruktibistak, positiboak eta sortzaileak ikastea. Eta modu horietan oso garrantzitsua da pertsonak kontuan izatea.

Adriana Esquirozek oso ondo azaltzen du, gatazkak haurren bizi prozesu naturalaren parte direla, baina helduon elkarbizitzan zailtasunak dakartzatela




Gatazka bat sortzen denean banatu egiten gara, bestea etsaia dela pentsatzen dugu eta irabazi egin behar diogula. Orduan, gatazkak biko ikuspegitik fokatzen ditugun bakoitzean, mugak jartzen ditugu. 



Aldiz, ikuspegi naturalago batetik fokatzen ditugunean, gatazka horiek geure burua prestatzeko eta ikasteko aukera bihurtzen dugu. Gatazkak prozesu gisa ikustea eta lehenbailehen jardutea oso garrantzitsua da nire ustez, eta ez ez-ikusiarena egitea.

Askotan eremu hezitzailean gatazka bere egoera gordinean dagoenean parte-hartzen dugu, baina hauek prebenitzea oso garrantzitsua da.



Gatazkaren aurrean jarrera ezberdinak egon daitezke eta hauek ezagutzen ikastea garrantzitsua da. Batzuetan gatazka baten aurrean indarkeria  eta agresibitatea erabiltzen da, eta indarkeri mota ezberdinak daudela kontutan hartu behar dugu. Hauek ekiditeko hezkuntzan inplikazioak  eta esku hartzeak egin behar dira.


Bide honetan, hezkuntzan parte hartzeak gomendatzen dituen gida hau oso interesgarria iruditzen zait.

https://elearning3.hezkuntza.net/013159/pluginfile.php/10114/mod_resource/content/1/AIA_ETA_BIZIKIDETZA_PLANA/Guia_Convivencia_Garatu_EUS-1.pd


Gai honek hezkuntzan duen garrantzia erakusteko gidaz aparte ondorengo  baliabideak gomendatzen ditut:
 


CONFLICTOS 




Sarritan, gatazka batean sartzen garenean, gatazka pertsonala bihurtzen dugu, eta, ondorioz, lortu nahi genituen helburuen ikuspegia galtzen dugu. Horren aurrean, objektibotasunari beti eusteko borrokatu behar da.


CONFLICTO DE OVEJAS:



Eremu hezitzaileetan eta jendartearen erronka nagusiak, ondorengo funtsezko konpetentziak lantzea proposatzen dut. Konpetentziak inter-erazionatuta daude. 
Eta kontutan hartu behar dugu , ikasleek ikasitako estrategiak egoera zehatz batetik geroko egoera batzuetara zabaltzea errazten duela.

  •  Gatazken kudeaketa arloa: Negoziazio integratiboa eta bitartekaritza.
“Gatazken Kudeaketa” konpetentziaren garapenerako ezinbestekoa da  gatazka zer den ikastea, egoeraren parte bakoitzaren pertzepzioak ezagutzea, norberaren motibo eta beharrak kontuan hartzea eta aurre egiteko estrategiak ulertzea.



  •  Emozioen erabilera arloa: autoezagutza, erregulazioa eta emozioen espresioa.

 Gure emozioen autoezagutza,  erregulazio eta espresiorako konpetentzien garapenera zuzenduta agresibitate kontrolpean izateko asmoz eta, hortaz, frustrazio, mina eta beldurraren ondorioz sortutako  jarrera bortitzak saihesteko.

    •  Autoezagutza: Egoera ezberdinetan sentitzen ditugun emozioak ulertu eta identifikatzea. Jakin behar da emozio hauek geure pentsamenduen menpe daudela, errealitatea interpretatzeko erak eragina izango du, eta hau gure bizitzan lehengo esperientziekin lotuta dago. Emozioa identifika dezakegu aldaketa fisiologikoei esker. Aldaketa hauek ulertzen ikasiko dugu. Prozesu honetaz ohartzea oso garrantzitsua da egoera konkretu bat zein portaera orokorra azaltzea posible egiten duelako. Autoezagutzak emozioak erregulatzea erraztuko du. Honen ildoan, haserre emozioa hartuko dugu kontuan bereziki. Emozio hau frustrazio egoerei aurre egiteko doitze mekanismoa bezala funtzionatzen da eta mina, defentsa emozioak edo beldurra emozioekin lotura handia du.


    • Emozioen erregulazioa: Sentitzen ditugun emozioak ezagutzeko gai garenean, haserrea erregulatzeko erak abordatuko ditugu jarrera bortitzak baztertu ahal izateko. Emozioak maneiatzea posiblea da gure pentsamenduak aldatuz; emozio atseginak eragiten dizkiguten egoerak aukeratuz; emozioaren alde fisiologikoa landuz;  eta gure jokaera aldatuz .

    • Emozioen espresioa: Behin sentitzen dugun emozioa ezagututa eta erregulatuta, espresio asertiboari ekingo diogu. Hau da, emozioez arduratzen eta azaltzen ikasiko dugu besteei sentitzen dugunaren errua leporatu gabe. Modu honetan gure emozioak oxigenatzeaz aparte, besteak sentitzen dugun emozioa entzun eta ulertzeko prest egotea lortuko dugu.


  • Komunikazio arloa: Asertibitatea eta komunikaziorako gaitasunak.Elkarbizitzan eta Gatazken Kudeaketan asertibitatea oso konpetentzia inportantea da gure iritziak, intentzioak, sinesmenak eta sentimenduak defendatzen digulako besteei eraso barik. Aldi berean, teknika asertiboek gatazkei edo egoera batzuei aurre egiteko baliabideak eskaintzen dizkigute gure helburuak lortzeko indarkeria saihestuz. 

  • Autoestimu arloa: autoestimu errefortzua, automotibazioa eta pentsamendu positiboa
    •  Autoestimuaren errefortzua: Elkarbizitzarako ezinbesteko konpetentzia da autoestimua geure buruarekin gustura egoten laguntzen digulako eta honek besteekin harreman asertiboak izaten errazten digu. Horrela, gatazkak modu kooperatibo batean konpontzeko gai izango gara. Ondorioz, autoestimua sendotzeko erak ezagutzeak nerabeei euren buruarekin hobeto sentiaraziko die bizitzako garai horren krisiak gainditzen lagunduz

    • Automotibazioa: Autoestimuan maila ona izateak bizitzan lortzen ditugun arrakastekin erlazioa dauka. Arrakasta horiek gai garela erakusten digute eta horrela hobeto sentitzen gara geure buruarekin. Honen ildoan, nerabeen helburuak planteatzeko eta erronkak gainditzeko automotibazioak oso garrantzi handia dauka proiektu honetan.
    • Pentsamendu positiboa: Bizitzan agertzen diren erronken aurrean sortutako pentsamenduez ohartu behar dugu gure jokaerak gidatzen dituztelako. Zerbait egiteko gai ez garela pentsatuz gero, inoiz ez dugu lortuko, bizitzan muga handienak geuk ezartzen ditugu eta. Pentsamendu hauetako adibide batzuk hauek izan litezke: “Ez naiz gai!”; “Hau ezinezkoa da!”. Adibide hauek ohikoak dira nerabetasunean zailtasunak aurkitzen dituztenean, besteak beste, kurtso errepikatu behar dutenean, haserrea kontrolatzeko zailtasuna dutenean…

 

  • Enpatia arloa:

 Enpatiak funtsezko konpetentzia irudikatzen du bizikidetzan, eta gakoa da nortasun asertiboren garapenean.

Halaber, konpetentzia oso garrantzitsua da gatazkak kolaboratiboki konpontzeko, gainerakoen ikuspuntua eta emozioak ulertzea dakar eta.

Hau alderdi erabakigarria da hala nola negoziazio integratiboa eta bitartekaritzaren tekniketan.

Zentzu honetan, azken aurkikunde neurologikoen arabera, borondatez erabiltzen den biolentziari aurrea hartzeko enpatian heztea erarik aproposena da amorru emozioa baztertuz (emozio hau lan egingo dugu "Emozioen erabilera" Konpetentziaren bidez).



Ikasleen arteko gatazkak egunero ematen dira eskoletan, eta hortaz, irakasle moduan hauek ezagutzea eta hauen balio hezitzaileaz baliatzea ezinbestekoa da. Horretarako esku-hartzea diseinatu behar da.  Aurretiazko diagnostiko bat egin , ikasleek gatazkari aurre egiteko dituzten jokaera bortitzak detektatu... . Gatazken kudeaketarako estrategiak lantzea ikasleen garapen integralean oso garrantzitsua da.

Beste urteetako post bat aukeratzerako orduan ondorengoa aukeratu dut, Anabelenv rena. Humorez bideo batean oso ondo azaltzen duelako emakumeok ze nolako gatazkan bizi garen.

HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN talde-bloga: Gatazken trataera hezkidetzailea (hezkeh0506.blogspot.com) 

#ALAITZ#GATAZKAK


2021/03/08

KOLORE KOLORE ETA GUSTU GUZTIAK...DENONTZAT EZ DIRA BERDINAK

 



Argi dago txikitatik  izaki sexualak garela , eta sexualitatea haurren identitatearen dimentsio garrantzitsu eta ukaezin bat dela. Hortaz, hezkuntza sexuala eskolan lantzea beharrezkoa da, azken finean, hezkuntza sexuala eskaintzearen arduradun nagusienak, gizartea, familia eta eskola baitira. 

Hiruren arteko elkarrekintzan, haurrei haien sexualitatea era positiboan garatzen lagundu behar diete; sexualitateak eskaintzen dituen posibilitate guztiez askatasunez eta naturaltasunez goza ditzaten.

Sexu- hezkuntza oso baliagarria da bakoitzaren burua ezagutzeko, besteak ezagutzeko, bakoitzaren bizipenak ulertzeko eta gorputza onartzeko. Baita besteak onartzeko eta haiek gurekiko dituzten desberdintasunak ulertzeko ere. Horrela, ulertuz eta onartuz, bakoitzak erabaki aproposagoak hartzeko gai izango da eta zoriontsuago izateko aukera  gehiago izango du.

Beste urteetako post bat aukeratzerako orduan , HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN talde-bloga: Maitasunak ez du etiketarik (hezkeh0506.blogspot.com)  aukeratu dut. Pornografiaren inguruan ematen diren datuak eta egiten den irakurketa interesgarria  iruditu zait.


Aste honetan landutako gaiarekin lotuta IKASLEEKIN  sarreran jarri dudan KOLORE KOLORE bideoa erabiliko nuke. Abesti horretan oso ondo adierazten da gustu guztiak desberdinak izan daitezkela.

Era berean baliabide ezberdinak aurkeztu nahi  ditut. Alde batetik bi gida proposatzen dizkizuet.

Beste alde batetik, hainbat baliabide dauden orrialde ezberdinak konpartitu nahi ditut:

 SEXU HEZIKETARI BURUZKO GIDA LAB  Haur hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzarako.



 ACTITUDES SOBRE LA DIVERSIDAD SEXUAL EN LAS AULAS 






Irakurketa gida: Sexu-heziketa: kalitatezko harremanen alde

Eusko jaurlaritzak duena eta bertan irakurgaiak, gidak, bideoa....hainbat material dago oso interesgarria nire ustez.









Irakurketa gida: Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan


Nire ustez, hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak ondoko hauek izango lirateke: 

  • Eskola-komunitate osoaren formakuntza hezkidetzaren ikuspuntutik .
  • Heziketa afektibo-sexuala  hezitzaileak formatzea. Honen garrantzia ikus dezaten eta gero haiek heziketa afektibo-sexual bat egokia eman ahal izateko.
  • Sexualitate osasuntsu bat garatu. Adin guztietan eta adin  batetik aurrera, pornografiaren azterketa ere egitea.
  • Haur sexualitatearen, nerabe sexualitatea eta nagusien sexualitatean sor daitezkeen zalantzak eta arazoak argitu eta prebenitu.
  • Espazioa seguruak eta konpartitzekoak eraiki behar ditugu, esaten dena  ez ebaluatu eta ez kritikatu

  • Norberaren ezagutzarako bideak zabaltzea. Bakoitzaren aukeraketa errespetatzen erakustea.
  •  Mezu sexisteak identifikatzeko jarrera kritikoan hezitzea.
  • Material didaktikoa bermatua izateko edozein dela gaia, kasu honetan heziketa afektibo sexuala, baina ez bakarrik hori: identitateak, sexu -aniztasuna, emakumeen ekarpenak...
  • Sare sozialak erabiltzean errespetua aniztasunari irakastea.

  • #ALAITZ#HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALA


    2021/03/01

    ASKATU KORAPILOA ETA IZAN ZAITEZ ZU!

    Aste honetako gaiarekin lotuta bor-bor izan dudan kontzeptua da, ze zaila egiten dugun jendarteak, bakoitzak izan nahi duena izatea onartzea. Nolako presioa egiten dugun denek sistema honek markatzen dituen arauak bete arazteko , kontziente edo inkonzienteki. 

    Erraza den  gauza bat , besteak onartu eta errespetatu, trabak baino ez digu jartzen jendarte honek arauen barruan mantentzeko, sistema heteropatriarkala bizi irauteko. Heterosexuala eta bitarrarekin bat ez datorrena ez dago arauaren barruan.

    Gure barnean dugun korapiloa askatuz gure bihotzen taupadak entzunez zer sentitzen garen eta zer garen adierazteko eskubidea dugu: 

    Homo-gay-lesbiana-trans-bisexula-intersexuala-queer...

    NORK JARRI BEHAR DU MUGA?



    Sentsibilizaziorako baliagarriak izan daitezkeen ondorengo baliabideak aurkeztu nahi ditut:

    Interesgarria iruditu zait bigarren hezkuntzako " NESKA ETA MUTILAK"  aurkezten duen PROIEKTUA   eta  UNITATE DIDAKTIKOA.

    Unitate Didaktiko hau Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua dago. Diseinatua izan da edozein irakaslek erabili ahal izateko, nahiz eta sexologian formakuntza espezifikorik ez izan.

     

    "Proiektu honen helburua kalitatezko Sexu Heziketaren premiazko eta garrantzizko beharrari erantzutea da. Kalitatezko Sexu Heziketak Giza Sexu Izateari buruzko ezagutzak eta oinarrizko ideiak helarazi beharko lituzke eta sexu-aniztasuna ulertzen lagundu; ez soilik arriskuen prebentziora mugatuz, baizik eta baloreak landuz, sexuen elkarbizitzarako heziz eta sexua balio bat bezala jorratuz.
    Proiektu honek esku-hartze proposamen integrala eskaintzen du, heziketa-komunitatearen hiru zutabeak barne hartuz: ikasleak, irakasleak eta familiak.
    Adinaren araberako bi esku-hartze desberdin aurkezten dira:

    ·Haur Hezkuntza
    ·Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila"


    Era berean oso interesgarria  iruditu zait, webgune  osoa  www.niƱasyniƱos.com  eta  honetan eskaintzen den EPILOGOA Aingeru Mayor ek egiten duena. Oso baliagarria iruditzen zait oinarrizko ideiak ematen dituelako eta oso argia delako-

    Beste alde batetik, ondorengo pelikula ere, gomendatu nahiko nuke. "TRES GENERACIONES"



    Aurreko urteetako post bat aukeratzerako orduan,  ANIZTASUN SEXUALA GURE  ESKOLAN. aukeratu dut. Deigarria iruditu zait bertan adierazten den lana, non hainbat eta hainbat herrialdetan homosexualitatea ilegala den. 

    Era berean guztiz ados nago ikastetxeetan lantzeko planteatzen dituen  erronkekin, binarismoa apurtzearekin, eskubideen errespetuarekin, erreferenteak  erakutsi... eta jarrera homofoboen kontra egin behar dugula.

    Nire ustez jendartean eta eremu hezitzaileetan lantzeko erronka asko daude, lehen aipatu ditudanak,  baina erronketariko bat eskola komunitatea osatzen dugunok honen inguruan formatzea da. 

    Nik lehenengo eta behin sakonduko nuke identitate sexuala noiz garatzen den azaltzen. Hezitzaile asko daude oraindik ez dakitenak 3-4 urtetik 7 urtetara eman ahal dela  genero  identitatea. Transak diren umeak batzuk  adibidez txikitan hasten dira adierazten, eta beste batzuk nagusiagoak egiten direnean. Baina eremu hezitzaileetan , hauei komunitatea osoaren bitartez  laguntzea eman behar diegu. Eta haurrak entzun behar diegu.

    Hezitzaile askok, haurrek adierazten dutenari ez diote jaramon askorik egiten, txikiak direnez ez balukete jakingo NOR DIREN  edo ZER SENTITZEN DUTEN. Garrantzitsua da, identitatearen prozesua txikitatik hasten dela jakitea .


    Erronka honetan sakontzeko ume batek bere genero identitatea anitza badu,  nola jokatu oso garrantzitsua da. Hemen protokoloa. eta Familiantzako gida.

     

    #ALAITZ # ANIZTASUN SEXULA

    2021/02/19

    KUKU!! NOR NAIZ?





    Aurreko urteetako post bat aukeratzerako orduan Andoniren  Identitate anitzak ezagutzen, ikasteko aitortzen aukeratu dut.
    Post honetan oso ondo kokatzen delako Identitatearen gaia eta bideo eta baliabide oso interesgarriak planteatzen dituelako. Bi bideoen  bitartez identitatearen azalpena oso argi agertzen da. Bideo bat helduentzat eta bestea umeentzat.
    Beste alde batetik,edukia egokia ere duela eta esparru ezberdinak kontutan hartzen dituela iruditzen zait, eguneroko bizitza eta eskola esparrua.


    Identitatearen garapenean ezkutuko Curriculuma aztertzerakoan, alderdi ezberdinak  kontutan hartu behar ditugula uste dut.
    Alde batetik argitu behar da,  generoa jendarte  talde baten praktikak, sinesmenak, irudikapen eta agindu sozialen multzoa dela, emakumeak eta gizonak desberdintzen dituena eta prozesu sozial baten bidez ematen dela.
    Prozesuan pertsonak , jaiotzen direnetik, genero rol eta estereotipo batzuk barneratzen joaten dira zenbait faktore sozialen eraginpean.
    Faktore sozial horien artean eskola  dago, genero identitatearen sorkuntza eskolan garaian ematen da batez ere. 
    Jendarteaz eta gurasoez aparte  irakasleek berebiziko garrantzia dute prozesu guzti honetan. Askotan genero rolen eta estereotipoen birproduzitzen laguntzen dugularik.

    Horrenbestez, ezinbestekoa da irakasleek generoaren inguruko ezagutza eta formakuntza on bat izatea kontziente izateko, gelan landu ahal izateko eta ikasleen genero identitatean eragin negatiborik ez izateko.

    Irakasleen partetik formakuntza eta ezagutza ez badago, ageriko curriculumean zein ezkutukoan emango den  eredua ez da egokia izango.  Formakuntzan sakontzeko horrelako bideoak proposatzen ditut.

     Baliabide ezberdinak  daude formakuntzarako eta lanketarako. Ondorengo GIDA ere interesgarria iruditzen zait:



    Kontutan izan behar dugu ere, askotan Curriculum ezkutuak , Currriculum esplizituak baino eragin handiagoa duela. Izatez, ezkutuko  curriculumari, inkontzienteki transmititzen ditugun eduki multzoa, ez diogu erreparatzen berari begira ez bagara jartzen. 

     Baieztapen hauek aukeratu ditut ezkutuko curriculumaren ingurukoak:
    "Curriculum ezkutuaren barne dauden ezaugarriak planifikatzen diren irakaskuntza prozesu guztietan agertzen dira (Tinning, 1992). Eduki hauek ez daude inon idatzita eta gizarte harremanen bidez, irakasle-ikasle harremanaren bidez, transmititzen dira gehien bat (Acaso eta Neure, 2005)"

    Irakasleek itxaropen ezberdinak dituzte umeengan bere sexu biologikoaren arabera eta umeei horrela transmititzen zaie.
    Horrek azken finean umearen genero eraikuntzan ere eragina izaten  du. Eta ezkutuko Curriculumaren bitartez HETERONORMA eta BINARISMOA ren transmisioa  gailentzen da.
    Irakasleak  kontutan hartu behar dugu, ikasleei eskaintzen dizkiegun ereduak, materialak, hitz egiteko moduak ... aniztasuna agertu behar dela, sexu aniztasuna, familia anitzak... ohiko ereduei hegemonia kenduz.
    Irakasleak nire ustez, ikasleak elkarren artean maitatzen erakutsi behar diete. Maitatzeak , bestearen aniztasuna edo ezberdintasuna onartzea esan nahi du. Horrela , ondokoaren errespetua emango da eta norberak nahi duen identitate sexuala aukeratzeko kanpoko eragileak edo presioak txikitzen ditu.

    Azken finean  HETERONORMA  horretatik aldentzen denari ahalik eta biderik errazena egiten saiatu behar gara Hezkuntzan . 
    Jendarte honek, ez baitie erraz jartzen Identitate sexuala normaltasunez aukeratzen.



    Nire inguru hurbilean genero-identitateen inguruan behaturikoak oraindik ere Genero Identitatearen inguruan ez ezagutza handia dagoela.
    Egia da, LGTB mugimenduk aurrerapen handiak ekarri dituela jendartean. 
    Gero eta gehiago daude GAY eta LESBIANEN, transexualak, transgeneroak, Familia eredu anitzak... Baina hauek gutxiengoak dira  eta sistema hetereopatriarkatuak ezarritako irizpideak  eta zapalkuntzak ematen dira. 
    Bakarrik izan behar dugu kontutan aurreko asteetan entzundako berria . 11 urteko mutiko bat erasotua izan dela beste adin txikiko batzuengatik trans a izateagatik. Niretzat berri hau, oso adierazgarria da.
    Beste alde batetik, Naizen bezalako elkarteek lan handia ere egiten ari direla iruditzen zait. Eta pertsona askori ezagutzen ez zuten beste errealitateak erakusten laguntzen dutela.



    #ALAITZ#IDENTITATEAK