Bestalde, leku bat izendatzea, momentu bat diseinatzea edo oroitzapeneko plaka batekin seinalatzea oroimenaren sozialaren parte da, jendeartean garrantzitsutzat jotzen duguna ahazturatik berreskuratzen dena.
Zaida Fernandez soziologak dioen bezala, "urbanismoa historiaren materialtasuna da" aipatzen ez dena, ez da existitzen eta ez da errekonozitzen.
Hala eta guztiz ere, hamaika txokotan, emakumeak bistaratzeko saiakerak egiten ari dira.
Teresa Vallesek ere holako hau esaten du: "Hiri sexista da ekoizpen ugalketa binomiaren arabera diseinatzen den heinean". Honekin lotuta, Koldo Telleriak eta Oihana Ruiz arkitektoak, hausnarketa interesgarri egiten dute, espazio irekiei buruz hitzegiten dute, umeen autonomia kontutan izateko espazioak diseinatzen direnean kontutan hartu beahrrekoei buruz, espazioen erabilpen anitzei buruz, kaleen bizitza herri batean dagoen bizitza den isaldari buruz,...Horregaitik, mugimendurik, bizitzarik ez dituzten tokiak, espazio ilunak bezala ezagutzen ditugu.
http://www.elcorreo.com/alava/v/20110327/vizcaya/seis-desempleadas-vigilaran-puntos-20110327.html
Hezkuntza eremuetara erreparatuz ere ikus dezakegu zer gertatzen den hezkunzta komunitatekideen artean. Ikasgelan, nola kokatzen diren neska eta mutilak, zein gune ezin dituzten erabili neska edo mutilek, patioak nola diseinatuta dauden, nork okupatzen dituen erdiko espazioak, zein jolas egiten dituzten,...
Gure eskolan gune ezberdinak ditugu jolasteko:
Frontoia da gunerik arriskutsuena batez ere, baloia tartean sartzen denean. Horregaitik, gure eskolan, egun bakoitzean frontoiaren erabilera nolakoa izan behar den klaustroan eta ikasleekin, adostu dugu.
Ikastetxean lantzeko erronkak honako hauek izan beharko lirateke:
- Espazioen erabilera berdina izan dadila bermatzea, inposaketarik ez egotea, aukerak eskaintzea, beharrezkoa bada, espazioak bermoldatzea.
- Irakasle taldea sensibilizatzea eta daukan garrantziaz jabetzea.
- Kale berriak edo espazio berriei izena jarri behar bazaie, emakumeen biografia kontutan hartzea.
- Neskeei eta mutilei komunera joaterako orduan berdin hezitu, txisa egiterako orduan,
- Espazio birtualetan errepresentazioaren garrantziaz jabetzea,
-..,
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina