Hezkuntza munduan duela gutxi ezagutu dugu Hezkidetzaren inguruko legedia. "Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko gida plana" argitaratu zen arte alegia.
Dena den, legeak, planak, oso urruti gelditzen dira geleetatik. Egunero jardueretatik. Irakaslegotik.
Legediak ez du bermatzen egunerokotasuna. Milaka adibide ahako genituzke jarri. Etxea izateko eskubidea, identitatea izateko eskubidea, zure hizkuntzan bizitzeko eskubidea....betetzen al dira?
Ostiralean, "Etxekoak" antzelana ikusi nuen Donostiako Gazteszenean . Bihotzen, legeen eta aurreiritzien talka isladatzen duen istorioa. Gaur legedirari buruzko hasnarketa egiten ari naizela, ostiraleko irudiak etortzen zaizkit burura.
Legeak erpin asko ditu, interpretazioak. Laguntztzeko sortzen da baina askotan harrapatuta sentitzen gara .
Pedagogo ospetsu batek esaten zuen: No pido permiso para innovar en el aula.
Nik ere halaxe pentsatzen dut. Legeak atzetik doaz. Aurretik joan behar da bideak irekitzen, arriskatzen .
Hezkuntza munduan, klaustroetan lan handia dago Hezkidetza gaiarekin. Sentzibilizazio lan handia dago egiteko.Ez badugu gure burua ( irakasleona) lantzen, ez ba dizkiogu gure buruei galderak egiten, ez badugu gure eguneroko praktikari buruzko hausnarketa egiten jai du legedi guztiak.
Eskolan eta egunerokotasuneko jardueretan erronkak:
- Erabiltzen diren testu, ipuin eta materialak hezkidetzaren puntutik aztertu.
- Hizkuntzaren erabilera zaindu.
- Dokumentuak, oharrak....hezkidetza kontuan harturik idatzi.
- Curriculuma aztertu.
- Patioa, komunak, genero ikuspuntutik landu.
- Komunitate osoari zabaldu hezkidetza.
- Aniztasun sexuala, familia mota ezberdinak kontuan izan.
- Genero indarkeriaren prebentzioa landu geletan.
- Eta nola ez umorea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina