Patriarkatuak emakumeen presentzia gutxiesteko androzentrismoa, apropiazioa eta
sexismoa moduko mekanismoak erabili eta
erabiltzen ditu, eta ikuspuntu honetatik sortu da curriculuma, horregatik, ikasmaterialetan
…zientzian, historian… emakumeak duen presentzia txikia edo askotan ikusezina
izaten da. Ingeleseko liburuek
eskeintzen dituzten irudi estereotipatuak
, famili eredu heteronormatiboak
eta sortu behar diren esaldiak eta egin behar diren ariketak irudien araberakoak …. Gaztelaniako liburuetan agertzen den
hizkuntza guztiz maskulinoa izaten da … idazleak, abeslariak … gehienetan gizonezkoak …
hauek adibide gutxi batzuk baino ez dira, ondo
behatzen baditugu adibidez betetako zerrenda amaigabea egin genezake
ikasgai guztiekin.
Protagonismoaren
arabera ,eratzen dira botere eta autoritate harremanak eta identitatearen
garapena ere. Beraz, dagoen curriculumean emakumearen presentzia, papera, balorea … txertatzea ezinbestekoa da ; emakume zientzialariak,
historian, existitu diren emakumeen ekarpenak islatu behar dira, emakume musika egileak azaleratu, hizkuntzetan erabiltzen den generoa eta irudiak aldatu behar dira … Horrela, ezberdintasunaren legitimazioarekin
apurtu arte.
Emakumeen presentzia eta ekarpenei beharrezko garrantzia eta
lekua emanez, honek, paradigma aldaketa ekarriko luke. Batetik, emakumeen
beharrak kontuan hartuko liratekeelako , bestetik,
ezagutzaren teorietan, arrazionaltasuna ez litzatekeelako ezagutza-iturri bakarra eta gainera, natura eta gizakiaren arteko
lotura argi utziko lukeelako.
Guzti hau kontuan izanik, curriculumean eta gure ikastetxeko arlo guztietako ikasmaterialetan historia, zientzietan, gaztelanian, hizkuntza,
ingeleran, musikan… emakume eta gizonen presentzia eta balorea orekatu behar da, irudiak,
kantak,idazleak,konpositoreak, zientzialariak, historia egin duten emakumeen
presentzia, hizkuntzaren trataera mistoa
… Momentuz gure esku dago parekatzearen
lan hau, material gehigarrien bidez eta genero ikuspegia hedatuz, baina
curriculumean txertatzen den momentutik, ikasmaterialak hezkidetzaileak izan
beharko dira. Horregatik, curriculumean txertatzearen premia eta beharra.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina