- Hezkidetza planifikatuarekiko mugimendu feministak egindako lehenengo aldarrikapenak 1976. urtekoak dira, ikasle guztientzako ikasgaiak orekatu eta materiala ez-sexista izan zedin eskatuz. 90. hamarkadan, erakundeak interesa adierazten hasi ziren, batez ere, emakunden hezkidetzaren inguruan hausnartzen hasi zirelako eta baita udal eta unibertsitateetan ere. Bide honetatik, hainbat ekimen sustatu dituzte instituzioek: eskola materiala, mintegiak, esku-hartzeak... Laburbilduz, urteetan zehar hezkidetzan egindako jarduna oparoa izan da, baina lan asko daukagu oraindik egiteko.
- "Emakume eta gizonen arteko berdintasuna"k sexu eta genero sailkapenetik at, pertsona orori izan nahi duena erabakitzeko askatasuna ematen dio. Berdintasuna, jendartearen egitura eta funtzionamenduan sakoneko aldaketan oinarritu behar da. Material hezkidetzaileak EZ du estereotipo sexistarik birproduzitu eta iraunarazten. Heziketarako tresna garrantzitsua dira, haurrari aukera ezberdinak frogatzeko baldintzak eskaintzen dizkio.
Jostailu (material) on baten ezaugarriak:
- Dibertigarria eta umearen interesa iraunarazten du.
- Buru-argitasuna eragiten du, fantasia, irudimena eta sormena.
- Bere garapen mailara egokitzen da.
- Erabilpen aukera ezberdinak ditu.
- Ez da toxikoa ezta arriskutsua ere.
- Funtzionamendu arauak ditu.
- Talde jolasa sustatzen du.
- Errez konpontzen da.
- Salneurria eskaintzen dituen baloreekiko proportzionala da.
- Ez da sexista.
Baliabide sorta:
- KaleKantoi
- Olentzero, mari Domingi, begira nola jolastu nahi dugu. Hemen.
- Sortzen-ikasbatuaz elkartea. Hemen.
Gaur egun, hezkidetzari buruzko irakurgaiak, argitalpenak eta materialak ugariak dira, eta batzuetan ahaztu egin da Mugimendu Feministak heldu ziola lehenik gai horri. 1994an, Euskal herriko III. Jardunaldi Feministetan, Lanbroako emakumeek horrela zioten.
Pentsatu eta adierazi izan da “Hezkidetza sortu zela gobernu europarrek Aukera-berdintasunaren inguruko Planak onartzean”, edo, “joera pedagogiko progresista garaikideen emaitza dela”, edo “unibertsitateen altzoan garaituriko ikerketa dela”, edo “Emakumeen Institutuek sorturiko politika”, edo “Hezkuntza Sailaren kezken ondorio direla”. Nahaste-borraste horrek hezkidetzaren egiazko iturria ezabatzen du, feminismoan historian zehar eginiko ikerketa eta borroka isilarazten du, eta azaleko ikuspegiak hedatzen ditu, moldeetan aldaketak dakartza, eskolaren egitura sexista edertzen du, azaleko aldaketak bultzatzen ditu, baina ez du auzitan jartzen hezkuntza-sisteman birsorturiko botere-harreman sexistak eta abar (Euskadiko Emakume Feministen Koordinakundea, 1996:303).
- Ikastetxean lantzeko erronkak: Hezkuntzaren helburu orokorra "irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzea"da.
Esku-hartze esparru bakoitzean azaldutakoa horrela zerrendatu daiteke:
1- Curriculumaren transformazioa.
2- Materialari dagozkionak.
3- egiturak eta pertsonak.
4- Prestakuntza
5- Ikuskaritza.
6- koordinazioa.
7- Genero indarkeriaren aurkako politikak.
(Zehatzago I.blokea 6. astea 10. orrialdean)
UEUk antolatutako Hezkidetza hezkuntzan ikastaroaren bideoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina