2015/12/03

Emakumeak Protagonista


Historiaren eraikuntzan eta gizarteen garapenean emakumeek funtzio garrantzitsua bete arren, emakumeak eta beren ekarpenak baztertuak / ikusezinak bihurtu ditu patriarkatuak hiru mekanismo nagusien bitartez. Emakumeek eta gizonezkoek familia zein gizarte eremuan tratu bera ez izatearen arrazoiak hona hemen:

·      Androzentrismoa
Gizona gauza guztien neurria, erreferentea izateagatik, ikuspegi maskulino bakarra eta mugatu hori erabiltzeagatik historian zehar emakumeak ikusezinak izan dira.




·      Sexismoa
Emakume izateagtik jasotzen den diskriminazioa iraunkortzen duten jarrerak eta tratu hierarkikoan oinarritzen den sexismoak mendekotasuna natural bihurtu du.





·      Ezagutzaren jabetza kentzea
Gizonek emakumeena denaren jabe egitea barneratzen duten eskubidea edo sinesmen hau indarrean jarraitzen dela ziurta daiteke gizon batek emakume baten iritzia, pentsamendua edo ekintza berea dela balitz bezala hartzen duen bakoitzean.






Ezkerrak gaur egun begiak zabaltzen ari garela. Emakumeen protagonismoa berreskuratzeko eta  bazterturiko lana, pentsamendua, ekarpenak,…kontuan izanda historia berridaztean estrategi hauek erabiliz:
·      Egindako ekarpenak ikustarazi


·      Gizartea eraikitzeko ekarpen horik errefente bihurtu

·      Ezkutaketako estrategiak identifikatu eta deaktibatu




Desoreka-paradigma hori apurtzeko emakumeen presentzia eta protagonismoa ezinbestekoa da. “Pentazitatea”n Begoña Salasek esanda: “Protagonista izatea nork bere bizitzaren jabe izatea, jatorriz dituen ahalmenak ezagutuz eta bere buruarekin eta bere inguruarekin gustura izateko garatzen dituen gaitasunak ahalbideratuz, bere aukerak eta ingurukoenak hobetuz. Horrek behartzen du nork bere garapenean eta ikaskuntzan parte aktiboa izatera, gorputza, emozioak, adimena, harremanak, identitatea erregukatzeko aukera emanez norberari”  identitatearen garapenarekin, boterearen garapenarekin eta jabekuntza-prozesuarekin oso lotuta dago.


“Emakume protagonista” izan direnak eta aportazioak nire errealitate hurbilean aipatu nahiko nituzke:
 
·      Familiako emakumeak: amama, ama, ahizpak, izekoak, lehengusinak,… Hauei guzti hauei eskerrik asko errefente zuzenak eta egokiak izateagatik. Naizena naiz eredu bikainak izan ditudalako.
Zuengandik heldutako eta jasotako atxikimendua, babesa, zaintza, hazkundea, heziketa, formazioa, laguntza, … errealitatearen eraikuntzan oinarriak izan diren aspektu hauek identitatearen garapenean presente egon dira.

·      Inguruko emakumeak:

o   Manuela “La Partera
Etxean jaio ginen biztanle guztiak mundura heltzeko garai luze batean ondoan izan genuen emakume hau.



Herriko jaietan protagonista nagusia dugu emakume erraldoi hau aintzinean emakumeek ikatzaren bila egindako lan handia ezagutarazteko irudia.



Herriko emakumeen memoria kolektiboa berreskuratzeko eta agerikoa egitea ahalbideratzen dituen erreferenteak dira.




o   Ikertzaileak – idazleak
Ezagutzen dudan herriko emakume ikertzaile baten lana aipatu nahiko nuke emaitza oso garrantzi handikoa izan baita gure familian. Eskerrik asko eta zorionak Arantza!






o   Eta (…)


Berdintasunaren alde aritzeko orain arte gertatutakoa ahaztu ezina da gizarte justuagoa eraikitzeko. Emakumeen presentzia bermatu eta goraipatuz desoreka zuzenduko da ekarpen bikainekoak ditugulako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina