2015/12/03

Emakumeak non daude?




“La invisibilidad historica de las mujeres se debe a menudo al hecho de que las busquemos en los mismos lugares donde se mueven los varones y por ello no podemos encontrarlas” . Gisela  Bock 1983.

Historian zehar emakumeek izan duten funtzioa gutxietsia izan da. Historiatik datorkigun kontakizuna, gehienetan, gizakiaren  bizitza publikoarena izan da.Gizakiak  egin dituen gerrak, erabaki dituen legeak, jaso dituen zergak, konkistatu dituen lurrak…Ekintza guzti horien egilea, gehienetan, gizonezkoa izanik ezer gutxi agertu zaigu  iturri horietan emakumeak egindakoari buruz. Zoritxarrez, gaur eguneko  ikerketek  diotenez, historian zehar zientziek, erlijioek eta ideologiek emakumeen zokoratze hori babestu izan dute.
Garai historiko gehienetan emakume gutxi batzuk nabarmendu baziren arlo ezberdinetan ( Miletoko Aspasia, Olympia Morata, Mary Wortley Montagu…)  XVIII. mendean,eta ilustrazioaren testuinguruan, euren eskubideen defentsan elkartu egin ziren.Hori dela eta, emakume aktibistek  elkarrizketarako saloiak antolatu zituzten: Marie-Thérèse Rodet  Geoffrin eta Madame Roland adibidez...
Beraien protagonismoa  eta presentzia garrantzitsua da  oso lotuta dagoelako emakume guztien  identitate, botere eta garapenarekin edo gure jabekuntza-prozesuarekin.



Hala ere, esan behar da, patriarkatua saiatu dela emakumeen ekarpenak ikusiezin bihurtzen. Horretarako hiru mekanismo jarri ditu martxan:
  • Androzentrismoa: Gizona gauza guztien neurria  bihurtzen duen mekanismoa.
  • Sexismoa: Emakume izateagatik jasotzen den diskriminazioa  iraunarazten duen mekanismoa.
  • Ezagutzaren jabetza kentzea: Emakumeek eginiko hainbat ekarpenen ezkutaketa eta larriago dena emakumeen egiletzaz jabetzea.
Emakumearen presentzia ziurtatzeko paradigma aldaketa behar da.Non emakumeen ekarpenak ikusarazi, baloratu eta bere ekarpenen ezkutaketa lortzeko erabiltzen diren estrategiak identifikatu behar dira.Horrekin batera era guztietako ikerketak sustatu beharko dira.

Gaur arte historiatik egindako ikerketen artean hauek nabarmenduko nituzke:

  • Feminismo militantetik zetozenak.
  • Emakume  “esanguratsuei”  buruzko ikerketa bakanak.
  • 70. hamarkadatik aurrera gizakien “eguneroko bizitza” aztertzen zuen historia mota bat indartu zen. Historia egiteko modu honetan Georges Duby  eta Michelle Perrot  frantziarrak  nabarmendu ziren eragin handia izan zuen mendebaldeko  emakumeen historia mardula idatziz.


Gaia aztertu ondoren,  bururatzen zaizkidan  galderak hauek dira: emakumeen gaineko ikerketak egin badira eta informazioa batua badago, zerk oztopatzen du curriculumnean emakumeak bere toki propioa izatea? Hezkuntza sistemak "curriculum hezkidetzaile" bat diseinatzeko eta ikasleei behar den bezalako transmisioa bermatzeko ordua da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina