2015/11/29

Legedia, hausnarketa

LEGEDIAren inguruan ikusitakoari buruzko HAUSNARKETA

Gaur egun legeen arabera, emakumeak eta gizonezkoak parekoak gara, baina errealetateak erakusten du emakumeak bigarren mailako pertsonak garela.

Emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna zein sexuen araberako bereizketa oro debakatzen dutue lege eta arau juridiko ugari ditugu. Europa, estatu eta udal mailan. Nazio Batuetako Erakundeak 1979an emakume eta gizinen berdintasun printzipopa aldarrikatu zuen, printzipio hori benetan betearazteko indarrean dauden lege eta arauetan jasota dago. Besteak beste:

  • Otsailaren 19ko 1/1993 Legeak ‐Euskal Eskola Publikoari buruzkoak
  • Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoak
  • 18ko 4/2005 Legeak
  • Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak
  • Martxoren 22ko 3/2007 Lege Organikoak

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Planaren marko teorikoa 4/2005 Legeak ezartzen du. Lege honen xede nagusia berdintasunezko gizartea lortzea da, non pertsona oro libre izango den, hala eremu publikoan nola pribatuan, bere gaitasun pertsonalak garatu eta erabakiak hartzeko, ohiko rolek sexuaren arabera ezartzen dituzten mugak izan gabe; jendarte bat non berdin aintzat hartu, baloratu eta bultzatuko diren emakumeek eta gizonek dituzten portaera, jomuga eta beharrizanak. Horretarako, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean herri-aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipioak ezartzen ditu legeak, eta zenbait neurri ere arautzen ditu. Neurrion xedea da emakumeek eta gizonek bizitzaren arlo guztietan aukera eta tratu berdinak izan ditzaten bultzatzea eta bermatzea, eta, bereziki, emakumeen autonomia sustatzea, eta hortik, bereizkeria jasaten duten talde direnez gero, jendarte, ekonomia zein politikan duten posizioa sendotzea




Emakumearen aurkako indarkeriari sistema jurisdikzionalak ematen dion erantzuna




http://www.euskonews.com/0493zbk/gaia49304eu.html



Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna printzipio juridiko unibertsala da, giza eskubideei buruzko nazioarteko hainbat testutan aitortu dena, emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko balio duena. Material hezkidetzaileak emakume eta gizonen berdintasun printzipioa bermatu behar dute. Eskolan ditugun material ugarik balore eta eduki sexistak transmititzen dute, beraz, hezitzaileak eskolan erabiltzen ditugun materialak aztertu behar ditugu hezkidetzaileak direnak erabiltzeko.

Legearen araberako berdintasun formala erabat aitortzea aurrerapauso handia izan da baina ez behar bestekoa. Genero-indarkeriak, norberaren bizitza, laneko bizitza eta familia-bizitza uztartzeko arazoek agertzen dira oraindik gaur egun. Honek eskatzen du tresna juridiko berriak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna erabateko eta eragingarria izateko.


HEKIDETZA HEZKUNTZAN eta ERRONKAK

  • Curriculumean genero ikuspegia txertatzea
  • Irakaslearen rola Hezkidetzailea dela bermatzea
  • Hezkuntza komunitatea emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan heztea eta prebentzio eta aktuazio protokoloak ezartzea eskoletan
  • Ikasleak sexismoari aurre egiteko, eta harreman
    afektibosexualak berdintasunean izan ditzaten heztea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina