Gizakiok jaio bezain pronto sozializazio prozesuan hazi eta hezi
egiten ari gara. Gizartea aldakorra da eta etengabeko moldaketak suertatu
beharko dira. Luzaroan errepikatzen diren injustiziak, desorekak, ahuleziak, …
ekiditzeko legeria dugu euskarri nagusi. Hori dela eta “Ignorantia juris non excusat”.
Berdintasun aldekoa eta indarkeria aurkako legedia indarrean ipini
bezain pronto Hezkidetzaren marko legalaren ibilbidea argitu da.
“Legeak, babesle eta arautzaile” berdintasuna sustatezko eta
bermatzeko hainbat lege eskuragarri dugu gatazketatik irtetzeko eta giza
eskubideak errespetarazteko.
Pertsona guztion berezitasuna, errepikaezintasuna baloratu eta
harremanetarako forma berri eta positiboak sortzeko gunea dugu eskola. Prestakuntza eta gizarteratze
espacio pribilegiatu honetan balioen
aldaketa sustatzea ezinbestekoa da. Aldaketa prozesuan legeak ardatz eta argi nagusiak izango dira.
“Emakume eta gizonen arteko
berdintasuna”
Giza
eskubideen aldarrikapen unibertsaleko 1.atala: “Gizon-emakume
guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta
ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu
beharra dute” kontuan harturik, gizarteratze prozesuan agertzen diren
diskriminazioak, estereotipoak, indarkeria, … gainditzeko neurriak ezarri
beharko dira.
Hezkuntza eremuan legediarekin eta eragile
guztiak inplikatuta egonda, konpromisoa harturik izanda, eskola hezkidetzaileak
berdintasuna sustatu eta bermatuko duela ziurra da.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_conviven/adjuntos/coeducacion/920006e_Pub_EJ_hezkidetza_plana_e.pdf
Material didaktikoa
Ikastetxetan erabiltzen dugun material hezkidetzailea eta sortzeko
gomendioak pertsonen arteko berdintasuna indarrean jartzeko motakoa da.
Horrez gain erabiltzen den materialarekin ikuspegi kritikoa landu beharra dago
balorazioak egiten: diskriminazioa, indarkeria, desegokitasuna, desberdintasuna,
… agertzekotan bidezko erantzuna ematen. Hots, ahuleziak eta indarguneak
zerrendatu ondoren hobekuntzak eta zuzenketak gauzatzeko gaitasuna garatu
beharra dago.
Ikastetxeko erronkak
Etapa desberdinetan lortu nahi diren
helburuak ondoko hauetan laburbildu daitezke:
o
Estereotipo sexistak, aurreiritziak eta indarkeria
baztertzea eta gatazken trataera baketsua ikastea (gatazka pertsonalak eta
harremanetan gertatzen direnak: eskolan, familian eta bizitza sozialean)
o Aniztasun-funtzionala duten pertsonen benetako
berdintasuna eta diskriminaziorik eza bultzatzea
o Kultura desberdin eta pertsona desberdinekiko errespetua
bermatzea
o Gaitasun afektiboak eremu pertsonalean eta besteekiko
harremanetan garatzea
o
Emakumeen eta gizonen arteko eskubide-berdintasun eta
aukera-berdintasun
eraginkorra sustatzea, dauden desberdintasunak kritikoki
aztertzea eta balioestea
o Ikasketa eta lanbide aukera guztiak gauzatzeko
estereotiporik gabeko orientazioa
izatea
Esku-hartzaile metodologia, baliabide
anitzak, erreferente egokiak eta eskola komunitate kide guztien ardura eta
konpromisoarekin lortzeko pausoz pauso gabiltza errealitatea eraikitzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina