2015/11/29

LEGEAK GORA ETA BEHERA!


Aste honetako gaia primeran etorri zait ideiak hobeto antolatzeko. Alde batetik legedi guztietan adierazten diren printzipioak ildo beretik doazela konturatu naiz eta amaieran egiten den laburpena benetan lagungarria izan dela. Izan ere, pasaden ikasturtean eskema bat sortu nuen ideiak antolatzeko. Izenburua, NOLA HEZKIDETU BEHAR GENUEN ESKOLA" zen. Hala ere orain hobeto elikatuko dut irakurgaian sakondutako ideia berriekin. 


Beste aldetik ikusita ibilbidea zein izan den, aipatu behar dut,  lan asko aurretik egin dela. Egia da tarte bat egon dela gai honen inguruan ez dela ezer egin eta horri esker ondorioak izan ditugu, lorpen askok atzera joan direla, adibidez.

Beraz ezinbestekoa da, legeaz gain, eskolan genero ikuspegia egunerokotasunean txertatzea, normalizatua eta ez noizbehinka lantzen dugun ospakizun bezala. Horretarako irakurketan aipaturiko printzipio eta ildo guztiak kontuan hartuko ditugu, baina ahaztu gabe ibilbide handia egin dela eta hor badagoela zerbait, jadanik 0tik ez hasteko.



Emakume eta gizonen arteko berdintasuna eskubide eta erantzukizun berdinak izatean oinarritzen da, legalki adierazten badugu. Baina gehiago sakonduz, berdintasuna aukeraketetan ta askatasunean oinarritzen da. Aukera berdinak hainbat eremutan, lanean, osasunean, hezkuntzan, gizarte segurantzan,...baita askatasuna ere, benetako askatasuna, bikotea aukeratzeko, nahi dugun familia eraikitzeko, sozialki partaide aktiboa izateko, gure inguruko elkarteetan, politikan, ....

Noski, guzti hau soilik lortzen da momentu honetan dugun Gizon eredua eta patriarkatua deseraikiz eta eredu berriak sortuz. Horretan emakumeen ahalduntzea ezinbestekoa da eta honekin batera Feminismoaren aldarrikapenak eta mugimenduak ere.

Hurrengo kontzeptua "material hezkidetzailea" nire ustez ez zen existitu behar, hots, dagoen material guztia hezkidetzailea izan beharko lirateke. Bestela, dagoen materiala,  sexista eta estereotipatua dela esan beharko genuke. Hala ere, errealitatea ikusita, derrigorrez erabili behar dugu kontzeptua, izan ere, momentu honetan, eskolan, adibidez, dauden material askok sexistak eta estereotipatuak dira.

Beraz, esan dezakegu MATERIAL HEZKIDETZAILEA, sexismo eta genero estereotiporik transmititzen ez duen materiala dela.

Jardueren inguruan, gehiegi sakondu gabe(2. jardueran azaltzen delako), aipagarria izan da pasaden ikasturtetik sortu diren harremanak eta sareak: udaletxeetako berdintasun teknikariekin, batzorde eta guraso batzuekin, hezkidetza lantzen duten bestelako herri-taldeekin, ... . Ezinbestekoa ikusten ditut sareak egotea Eskola-komunitate osoan, herri mailan egiten diren ekintzetan parte hartzeko, beste eskolekin batera proiektuak garatzeko, esfortzuak hobeto planifikatzeko eta eskola mistoaren eraldaketa guztion ardurapean egoteko. Hezkidetza ez dugu bakarrik utzi behar eskolako arduradunaren eskuan; eraldaketa prozesua benetakoa izateko komunitatera zabaldu behar da eta sareen bidez lan egin.

Eta amaitzeko, aurreko ideiarekin batera, argi dago zein den eskolako Erronka nagusia, hezkidetza beste "modako programa" ez izatea. Badirudi 70.hamarkadatik nahikotxo landu egin den gaia izan dela baina bapatean lasaitu ginen eta lorpen asko atzera joan ziren. Hori ez gertatzeko Hezkidetza eta Genero indarikeriaren prebentzioa gure egunerokotasunean txertatuta egon beharko lituzkete gaiak dira eta horretarako ezinbesteko da GUZTIOK tren berdinean joatea; herria, familiak, irakasleak, ikasleak,...gizartea,...Eskola Mistoa elkarrekin eraikiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina