2015/12/03

EMAKUMEEN PRESENTZIAZ ETA EKARPENETAZ HAUSNARTUZ



Historian zehar,  eremu publikoetan zein pribatuetan emakumeen lorpenak, ekarpenak, jakintzak, pentsamenduak, beharrak, nahiak… sistema patriarkalak izkutuak izan dira. Honetarako, hiru mekanizmoz baliatu eta gaur egun ere baliatzen da:


  • Androzentrismoa: gizonen ikuspuntua esparru guztietako erreferentea izatea,  emakumeena alde batera utziz. Honek suposatzen du emakumeek egiten dutena desagerraraztea, kontuan ez izatea, garrantzirik gabe agertzea… Horren ondorioz, jakintzaren arlo batzuk ukatu zaizkie emakumezkoei: zientzia, adibidez, betidanik gizonezkoena kontsideratua izan da, historian egon diren emakume zientzialarien ekarpenak ostenduz, gutxiestuz.

  • Sexismoa: emakumeok, emakume jaiotzeagatik sufritzen dugun bereizkeria, sortzetik, gizonak baino “ahulagoak”, gaitasun eta balio gutxiegikoak garela adierazten duena. 
  • Apropiazioa: aurreko bien ondorioz, gizonak, emakumezkoen lorpenen,  iritzien, pentsamenduen… jabe egitea; are gehiago, bere burua, emakume beraren jabe sentitzea… Hori dela eta, emakumeek lortutako arrakasta asko (zientzietan, bizitza militarrean, literaturan…) gizonek lortuta aurkeztu dira eta batzuetan, emakume beraiek gizon- ezizen batean ezkutatuak eman dituzte ezagutzera.


Emakumeen ekarpenei protagonismoa ukatzearen bidez, beren identitatearen garapena oztopatu egin da, eta hortaz, emakumeen botereak, autoritateak…, historian zehar, ez dute aurrera egin.
   


rosa parks euskaraz bilaketarekin bat datozen irudiak
Rosa Parks
Oraindik, emakumeen arrakastak, merezi duten neurrian, balioetsiak izateko ahalegin handiak egin beharko ditugu, baina gure aurretiko emakume askori esker, aurrepausu nabariak eman eta lorpen garrantzitsuak eskuratu ditugu, bai emakumeontzat, bai gizonentzat ere, hainbat kasutan: Rosa Parks-ek, jostun afroamerikarra, Estatu Batuetako Eskubide Zibilen Aldeko Mugimendua piztu zuen.  1955eko abenduaren 1ean, gizonezko zuri bati uko egin zizkion bere eserlekua uztea eta autobusaren atzekaldera joatea, orduko AEBetako hegoaldeko legeak zioenaren aurka. Honen ondorioz, atxilotua eta epaitua izan zen. Baina bere ekimenak sortu zituen kaleko matxinadei esker, beltzak autobusetan aske esertzea lortu zen. 
Era berean, gaur egun, duela urte gutxi gizonenak konsideratzen ziren eremuetan, emakumeak “onartuak” izaten hasi dira eta honek, metodologietan, ikuspuntuetan, harremanetan...aldaketak sorti ditu; feminismoaren “begiradak”, “esku hartzeak” bultzatuta, arlo askotan emakumeen eragina gero eta handiagoa da eta mugimendu berriak agerzen ari dira, haien artean ekofeminismoa.


Elizabeth Garret
Historiaren berridazketa ezinbestekoa da, historiaurretik hasita ahaztuta izan diren emakume zientzialariak, idazleak, eremu ezberdinetako ikerleak, medikuak, filosofoak, kirolariak...eta abar...birsor daitezen.


Dena den, lehen aipatu dudanez, bai ikastetxeetan, bai  jendartean, erronka handi bati eutsi behar diogu, egungo emakume anitz, haien eremuetan goraipatuak izan daitezen beren arloko gizonak handizkatzen dituzten neurri berean:  
                                                                                             

  
  1. La participación de las mujeres en Actualidad Médica en su primer centenario: La Revista Actualidad Médica ha contado, a lo largo de su historia, con la colaboración de más de ciento cincuenta mujeres, hecho digno de mencionar por la situación social de la mujer en los inicios del siglo XIX. En los últimos años se ha multiplicado el número de artículos con participación femenina, en comparación con el de los hombres, hecho coherente con la feminización de la medicina y la asistencia sanitaria en los últimos veinte años.


                                                                      









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina