2015/12/03

EMAKUMEEN PRESENTZIA ETA EKARPENEI BURUZ HAUSNARTZEN


                  EMAKUMEEN EKARPENAK ETA PRESENTZIA. GAKOAK.








         “Defenda ezazu zure pentsatzeko eskubidea,
          oker pentsatzea hobe delako ez pentsatzea baino”


Hipatia (Alexandria, Egipto, 370-415) emakumezko zientzialari,
filososfo, neoplatiko eta maisua izan zen, bere jakinduria eta ikasketekin matematikaren eta astronomiaren garapenean lagundu zuena

Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala   


Aste honetako gaia  gure betiko arazoa da:                               
 “historian zehar, gure lana , gure protagonismoa, gure ekarpenak baztertuta geratu eta geratzen  dira ” emakume izateagatik besterik gabe.

Non daude emakumeak historian zehar?

Gizonak dira gaur egun ezagutzen diren zientzialari gehienak. Baina ezezagunak diren arren, emakumeak betidanik aritu izan dira zientzia eta teknologia arloan lanean. Ezkutuan dago egin duten lana, eta horrek eragina du gaur egun zientziarekiko dagoen ikuspegian.

Ez da erraza ikustea emakumeen aztarnak, Batez ere, emakumeen ekarpenak ikustezinak geratzen direlako  denbora lerro horretan.
Modu batean edo bestean, emakumeen presentzia eta protagonismoa  beti egon da ezkutatuta.
Erlijioa dela eta , politika dela eta ekonomia dela eta…"emakumeen presentzia  desagertuta". Aitzakiak beti  jartzen dira, baina kasu guztietan helburu batekin emakumeen presentzia murriztea eta gutxiestea.


Bilatzen baira errudunak,agertzen dira patriarkatuaren mekanismoak, hauek dira:
  • Androzentrismoa: gizona gauza guztien neurria, erreferente izatea da
  • Sexismoa:  emakume izateagatik jasotzen diskriminazioa

Azken finan, patriakatuak emakumeak baztertzeko eta bere presentzia gutxiesteko dituen mekanismoak dira, biak, bai sexismoa bai androzentrismoa.

Hauen ondorioz gizonek barneratzen duten eskubidea hau da:
"Emakumeena denaren jabe egitea"




Azken bolada honetan lortu dira aurrerapen batzuk feminismoa dela eta , horri esker hasi gara ikusten historia beste modu batean, eta emakumeen presentzia antzematen hasi da historian zehar, horretarako erabiltzen dira hurrengo estrategiak:

  • Historian zehar eta gaur egun emakumeek, gizartean egokitutako zereginetatik eta eremuetatik giza-garapenari eginiko ekarpenak ikusaraztea.
  • Historian zehar eta gaur egun emakumeek gizarteak egokitutako zereginetatik eta eremuetatik giza-garapenari eginiko ekarpenak baloratzea eta gaur egungo gizartea eraikitzeko erreferente bihurtzea.
  • Historian zehar eta gaur egun giza-garapenari emakumeek eginiko hainbat ekarpenen ezkutaketa lortzeko erabiltzen diren estrategiak identifikatzea eta desaktibatzeko moduak sortzea.

Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena egin.

Ikus dezakegunez, emakumeak egon bazeuden eta badaude zientzia eta teknikako arlo guztietan.
Orain aztertzekoa litzateke:  
“nola egon diren”, “zeri egin dioten uko hor egoteko edo egoteagatik”, “zer-nolako zientzia egin zuten”, “zer-nolako aukera izan duten” (garaia, jatorri soziala, familia, heziketa), eta abar, baina horrek guztiak beste lan batzuk izango lirakete.

Emakumeen presentzia aztertzen badugu , gai honekin lotuta hurrengo ekitaldi prestatu zen Gasteizen, 2015eko azaroaren 6an, hauxe da:

“Wikipedian Gasteizko emakumeen presentzia handitzeko "editatoi" bat antolatu dute”


"Honetan, Parte-hartzaileek Wikipedean Gasteizko emakumeei buruz txertatzen duten informazioa fidagarria dela bermatzeko, Udalak 2001ean argitaratu zuen Emakumeak Vitoria-Gasteizen mendeetan zehar liburutik ateratako informazioa emango die.

Euskaraz zein gaztelaniaz idatziko da informazioa, Wikipediako orriak bi hizkuntzetan sortzeko. Udalak proposatutakoez gain, herritarrek ere proposatu dituzte beste emakume talde batzuk.

Editatoiaren aurretik antolatu dira, batetik, eduki proposamen zehatzak lantzeko eta interesatuek edukiak Wikipedian nola sartu ikas dezaten lantegia eta, bestetik, Internet eta Wikipedia, berdintasunean? hitzaldia, azaroaren 6an, 19:00etan Montehermoson, Mentxu Ramilo, JosĆ© Aranberri, Virginia DĆ­ez (Wikimedia-Espainia) eta Cristina Sarasuak (Wikimedia-Deutschland, bideokonferentziaz) hizlariekin."

Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak

Gai honekin lotutako datuak eta ondororiak, hasieran batean ematen dira oso positiboak direlak, batez ere emakumeen presentzia eta garrantzia handitu direlako, baina beti bezala,
errealitatean gertatzen dena ziurtatu behar dugu eta errealitate honetan gaur egun emakumeen presentzian eremu batzuetan ez dago bermatuta esatebaerako:
 ikerketan, lanbide heziketan, politikan, goi mailako lanpostuetan……
Nahiz eta aurrerapenak izan, asko geratzen da egiteagatik.




Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?

Hauek izan daitezke:


  • Argi dago jarraitu behar dugula curriculuma aztertzen, emakumeen presentzia eta ekarpenak bermatzeko.
  • Emakumeen ekarpenak baloratzea, eremu guztietan.
  • Emakumeen presentzia eremu guztietan bermatzea.












1 iruzkin:

  1. Mila esker, Blanca #EditatĆ³nVG aipatzeko! Guk hasi baino lehen, gasteizko emakumeak WikipediaES 21 ziren eta 137 gizon. Editatoi eginez gero +31 emakume sartu dugu. 5 editatoi eginez gero lortuko dugu paritatea ;-)

    Euskarazko wikipedia lan gutxiago egin dugu. Ea animatzen zaizuen!!

    https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Topaketak/Gasteizko_emakumeen_ikusgaitasunaren_aldeko_editatoia#Artikuluak

    ErantzunEzabatu