2015/12/04

Emakumeen presentzia eta ekarpena

Historian zehar emakumea gizonaren atzean agertu izan da eremu guztietan, ekonomia, zientzia, artea, … emakumea ama izateko jaio eta zaintza eta etxeko lanetan ikusi izan zaio, nahiz eta bere lana hortik haratago joaten zen/den maiz. Hau horrela emakumeok gure eskubideen alde borrokatu behar izan dugu urte askotan zehar, gure duintasuna zapaldua izan ez dadin, eta oraindik ere borroka horretan dihardu.
Zientzian zentraturik asko dira emakumea gutxietsi diren kasuak, askotan bigarren plano batetan aurkezten zuten emakumea edota ez zuten beraien inguruan ezertxo ere aipatu.
Honen inguruan hitz egiten du Pedro Miguel Etxenike hurrengo artikuluan.


Emma Sallent, zientziaren historian doktorea, baita ere zientzia arloan emakumeak jasandako bazterkeriaren inguruan hitz egin du elkarrizketa batean. Elkarrizketa horretan aurrerapausuak eman direla aitortzen badu ere, oraindik emakumeei behar besteko garrantzia ez zaiela ematen esaten du “Egia da hasieran egiten ziren adierazpen horiek orain ez liratekeela egingo. Publikoki ez, bederen. Baina ikusten dira zenbait gauza. Esaterako, Lagunako Unibertsitateko Kimikako fakultatean egin dute mural bat kimikako pertsonaia nagusienekin. Eta ez da emakumerik agertzen. Adibide sinple bat da, baina oraindik zeregin handia dagoela adierazten du.
Emakumea historia hasieratik zientzia munduan eta eremu guztietan ekarpen garrantzitsuak egin dituztela frogatu daiteke. Iñaki Redinek (biologoa) emakumeak ikustarazi nahi izan ditu komiki baten bitartez.


Errealitate honetatik abiatuta, eskolan aurrera eraman beharreko erronkak honako hauek izan zitezkeen:
-          Eskolako liburuak informazio gehigarriaz konplementatu, emakumeen datuak gehituz.
-          Ikasleei emakumeen presentzia eta garrantzi erreala transmititu.
-          Emakume horiei emandako bazterkeriaz kontziente egin ikasleei.
-          Bazterkeria horren historia ondorioak azaldu.


Erronka hauekin nire ustez lortuko duguna, emakumearen gaineko irudi okerra modu batez aldatzea eta poliki poliki gure garrantzia historian aitortua izatea. Hori gertatuta errazagoa izango da aurrerapausuak ematea hezkuntza eta gizarte hezkideago bat eraikitzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina