Esan dezakegu betidanik, emakumeen presentzia, partaidetza eta protagonismoa ez da kontuan izan gizakiaren
garapenean, politika- ekonomia- mugimenduetan, historian, zientzian,
erlijioetan et abar luze batean. Presentzia, partaidetza eta protagonismoa
esaterakoan esan nahi dut ikusezinak
izan direla duela gutxi arte, zeinetan esfortzu handiak egiten ari garela
errealitate hori aldatzeko.
Eta guzti hau gertatu da patriarkatuaren eraginarengatik eta patriarkatua eragina duen gizarte guztietan.
Honekin guztiarekin emakumeen lana,
pentsamendua eta gustuak ikusezinak izan dira baita ere.
Modu asko daude emakumearen presentzia
gutxiesteko hizkuntza sexista, androzentrismoa, ...
Zergatik da garrantzitsua kontuan izatea emakumeen
presentzia eta protagonismoa?
Oso lotuta dagoelako identitatearen garapenarekin (-nork bere buruaren
baieztapenarekin- Begoña Salas) eta ondorioz boterearen eta jabekuntza prozesuekin.
Boterea eta
autoritatearen arteko lotura zuzena da. Boterea ez da zerbait estatikoa,
harremanetako sarean oinarritzen den zerbait da Autoritatea harremanetan ere
oinarritzen da eta da besteek ematen dizuten zerbait.
Boterea garatzeko ahalduntze
prozesuak sortu
behar dira, hau da objektu izatetik subjektu eraginkorra izatera pasatzeko.
Beraz, emakumeen kasuetan eremu
ezberdinak kontuan izan behar ditugu presentzia areagotzeko eta boterea
garatzen joateko (pertsonala, gizartea, kultura, ekonomia, politika, zientzia,
...)
Patriarkatuaren
mekanismoak emakumeak eta beren ekarpenak ikusezin bihurtzeko.
- Androzentrismoa. Gauza guztien neurria gizona izatea da. Emakumeak eta bere inguruko guztiak baztertu eta desagerrarazi. Gizonen ikuspegia esparru guztietan: historia, zientzia, kultura, literatura, politika, bizi modua, gustuak, ...
- Sexismoa. Emakume izateagatik jasotzen den diskriminazioa, iraunkortzen duten jarrerak eta tratu hierarkikoa. Hauek aurkitzen ditugu gizonek emakumezkoak menperatzen dituzten gizarte sistemetan. https://www.youtube.com/watch?v=F1uSuOI_HJA
- Ezagutzaren jabetza kentzea. Sexismoaren eta androzentrismoaren ondorioz gizonek barneratzen duten eskubidea da: emakumearen jabe egitea. Hau da, zerbaiten egilea emakume bat izanda ere gizon bat azaltzea, adibidez Marie Curie. Hau historikoki gertatu da eta gaur egun mantentzen den fenomenoa da baina beste modu batean azaltzen dena: gizon batek emakume baten pentsamendu, iritzia edo ekintza bere balitz bezala hartzen duela.
Emakumeen
presentzia berreskuratzen edota bermatzen. Paradigma aldaketa.
- Estrategiak. Genero begiradak zientzian, historian eta abarretan emakumeak ikustaraztea izango da estrategia nagusia.
Garbi dago emakumeak ama eta zaindariak
bezala etxeko arduraz izateaz gain, lan politiko, sozial eta ekonomiko izugarria
egin dute baina gizonezkoek egindako historian (eremu guztietan) ez dira
agertzen. Eta egin beharreko errebisio honetan desager arazi beharrekoak dira:
androzentrismoa, sexismoa eta apropiazioa.
Oso modu laburrean esanda historian
zehar gizartean eta giza garapenari emakumeek egindako ekarpenak identifikatu
eta ikusarazi egin behar dira gizarterako erreferenteak ere izan dadin.
Marcela Lagarderen
hitzetan: Hay
que nombrar y pagar el trabajo. Las mujeres
somos convocadas constantemente a trabajar de forma voluntaria, hacemos horas
extra, cuidamos familiares, regalamos parte de nuestro tiempo a la sociedad.
¿Quién sabría decirme diez nombres de escritoras latinoamericanas? ¿Y cinco
fotógrafas premiadas a nivel mundial? ¿Los últimos Nobel de mujeres en la
medicina? ¿Una mujer premio Príncipe de Asturias a la ciencia? ¿Cinco mujeres
científicas en la Universidad de Panamá? ¿Quiénes son las mujeres populares que
hacen el mejor bordado? ¿Cómo se llama la que hace la mejor medicina
tradicional? ¿Y el mejor mole del pueblo? Hay que nombrar a esas mujeres que
hacen trabajos invisibles y sus recetas se las llevan los chefs y reciben estrellas
Michelin.
- Emakume zientzialariak historian. Garbi dago historiaurretik hona emakume asko eta asko aritu direla zientzia munduko eremu desberdinetan eta garbi dago ere zein zaila izan den beraientzat beren lanekin aurrera egitea.
Zorionez gaur egun
informazio handia lor daiteke on-line emakume guzti hauek ikus arazteko:
- http://mujeresconciencia.com/
- http://www.museocienciavalladolid.es/export/sites/default/mcva/Documentos/Educacion/Unidad_Didxtica_Rosalind_Curie4.pdf
- http://www.batanga.com/curiosidades/2009/07/05/las-10-mujeres-cientificas-mas-importantes-de-la-historia
- http://www.bbc.com/mundo/noticias/2015/06/150622_mujeres_ciencia_olvidadas_lp
- http://hipertextual.com/2014/03/mujeres-cientificas-historia
Este libro nos descubre también a tres personalidades
femeninas brillantes e independientes
ligadas por
un cariño intenso e indefectible.
Ondorioak: oso garrantzitsua da emakumeen presentzia bermatzea eta paradigma aldaketa non
emakumeen pentsamenduak eta mundua interpretatzeko gakoak gizonezkoenak bezain
garrantzitsuak diren.
Guzti honetatik
erronka desberdinak sortzen dira Hezkuntza sistemarako:
- Irakasleria eta ikas komunitate osoa sentsibilizatzea emakumeak ikus araztea beharrezkoa dela eta guztion lana dela ulertzeko.
- Curriculum ofiziala eta ezkutuaren errebisio sendoa, irizpide garbiekin egitea.
- Aztertzea zeintzuk diren orekatu beharreko eremuak.
- Helburu bezala jasotzea ikastetxeetako dokumentu ofizialetan.
- Ikasleak protagonistak egitea ere lan honetan
Hona hemen erabili daitezken bestelako errekurtso
batzuk:
- http://www.mujeresenlahistoria.com/
- http://www.mujeresenlahistoria.com/p/pintoras.html
- http://www.mujeresenlahistoria.com/p/politicas.html
- http://www.mujeresenlahistoria.com/p/escritoras.html
- http://www.historiasiglo20.org/sufragismo/revfran.htm
- http://losojosdehipatia.com.es/cultura/historia/mujer-y-revolucion-francesa/
- http://www.rtve.es/alacarta/videos/mujeres-en-la-historia/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina