2015/12/03

EMAKUMEEN PRESENTZIA URRIA, ZERGATIK OTE?





- "Emakumeen presentzia eta ekarpenak" gai honetan hausnarketa sakona egiten da emakumeek historian zehar eta esparru desberdinetan izan duen eragin eskasaren arrazoiak aztertuz. Horietakoen artean honako hauek ditugu: 
  • - Kultura eta gizarte androzentrikoen mekanismoek eragindako ondorioa da
  • - Gizarte sexistaren eragin zuzena da
  • - Patriarkatuak emakumeei ezagutzaren jabetza kentzeko joera nabarmena du.

Egoera hau izanik, paradigmaz aldatzea proposatzen da eta horretarako, emakumeen presentzia berreskuratu eta bermatu. 

- Egindako ikerketek konfirmatu dute emakume zientzilariek ez dutela gizon heineko errekonozimendua inoiz jaso. Izan ere, maskulinotzat jotzen dena goraipatu egiten da erraz baina femeninitzat jotzen dena, berriz, gutxiestera ematen da.
Oso bitxia da historian zehar egondako ikertzaile eta asmatzaileen artetik emakume batzuk aitzindariak izanda, Marie Curie, Rosalind Franklinden,...esate baterako, saria eta errekonozimendua irabazi dutenak gizonezkoek eramatea. 



- Boterea indarkeriarekin lotuta egon da, emozio munduei ez zaie jaramonik egin eta aspektu hau izan ohi da gehien bat emakumeei helarazi zaiena. Emozioek gizonezkoek erabili izan balituzte, gaur egun mundua beste oreka batekin biziko litzateke.- Egindako ikertetatik ondorioztatzen da gizartearen botere androzentrikoak ezarritako indarra emakumearen presentzia gutxitu edo are gehiago, desagertarazi nahi izan duela printzipio sexista barnean dituelako. Emakumeak gizartean egin duen ekarpena ez zaio errekonozitu. Gudako irabazleak gizonezkoak eta erregeak izan dira beti baina horien atzean egon diren emakumeen papera inoiz ez da kontatu. Horiek izan baitira, gizartea aurrera atera dutenak. 


- Honek guztiak ikastetxeetan erronka politak dakartza. Alde batetik, emakumearen errola nabarmentzea ikasgai guztietan gutxienez gizonen pare. Bestetik, historian eta gizarte honetan behar dugun errekonozimendua goraipatzea eta gune guztietan aldarrikatzea. Nabarmentzea eta gure kutsu eta arrastoa goazen tokietatik uzten joatea. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina