2017/11/11

Feminismoei buruz hausnartzen

...erre zenituzten sorginen, oinordeak gara gu...”

Feminismoa, emakumeek eta gizonek eskubide eta aukera berdinak ditugun pertsonak garela sinestea bezain gauza sinplea da. Feminismoak, patriarkatuarekin suntsitzea eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzea izan du helburu. Baina hori lortzeko izan duen ibilbidea urteetakoa izan da. Historiari begiratzen badiogu, ikusi izan dugu Frantziako Iraultzan sortu zela mugimendu hau, eta orduztik hona fase ezberdinak izan dituela:


- Feminismo Ilustratua: emakumeon  hiritartasuna eta hezkuntzaren beharra, formatzen jarraitu ahal izateko eskubidea, aldarrikatzen zuena.
- Feminismo Liberal Sufragista: emakumeon bozka eskubidearen alde borrokatu zuena.
- 60-70. hamarkadan ezkerreko mugimenduak sortu zuen “pertsonala dena, politikoa da”: lege-aldaketaz gain, ordura arte pribatutzat jotako gaiak arlo juridikoan sartzea lortu zuen.

Rosario Carrasco eta Ana Cubilloren hitzetan, “feminismoa gaur egun oraindik agintzen duen gizarte sistema, patriarkatua, salatu eta hautsi nahi duen mugimendu sozial, politiko, ekonomiko eta kulturala da”. Bere bilakaera ez da batere estatikoa izan, gizartean ematen diren aldaketekin bilakatuz joan da. Izan ere, planetako kokapenaren arabera, feminismoak egin duen ibilbidea desberdina izan baita. Adibidez, ez da berdina izan hemengoa eta latino ameriketakoa. 

Gaur egun, feminismoaren beste bilakaera bat aurki daiteke. Intersekzionalitatea, feminismotik haratago doa eta Transfeminismoa indarra hartzen ari dela dela Josebe Iturriozek. R. Lucas Platerok honela dio: “Intersekzionalitatea feminismoaren emaitza da. Ideia feminista bat da, feminismoa ohartu delako emakume guztiak ez direla berdinak”. Feminismo berriak, gaur egun dagoen aniztasunaren isla dira eta aniztasun honetan, 3 faktorek nolabaiteko eragina izan dutela azpimarratu beharra dago:
- Belaunaldi-aldaketak. Ziberfeminismoa.
- Emakume etorkinak. Kultur-aniztasuna.
- Trans-errealitatea. Heteronormatibetatik haratago dauden existentziak.

Hori dela eta, FEMINISMOAK hitzak bera ere anitza dela ikusarazi beharra dago. Akrostika honen bidez, feminismo hitzarekin lotzen ditudan hitzen zerrenda aipatu nahiko nuke:


Feminismoa entzuten dudanean, sorginekin lotzen dut maiz: feminismoa=sorginak. Izan ere, niri sorginak taldeak. erakutsi zidan zer zen feminismoa eta berari esker dakit nik gaur egun dakidana. Sorginek bere garaian izan zuten indarra, kemena eta ausardia brutala izan zela ez dago aipatu beharrik. Niretzat abesti honek dioen moduan... erre zenituzten sorginen, oinordeak gara gu(Xabier Solanoren abestia).


Aurreko urtetako postetan saltzeatzen aritu naiz, eta Ane Leniz asko gustatu zait. Feminismoaz hausnartzeaz gain, eraldaketarako erabili duela azaltzen du eta hori da guk geuk hezkuntzan egin nahi duguna. Feminismoaren inguruan hausnartzeaz gain, praktikara eramatea. 

Horretarako, guztiok batera betaurreko moreak janzteaz gain, honako hezkuntza esparru hauek berrikusi, eraldatu eta konkistatu behar ditugu, hezkidetza feministako lehenengo topaketan aipatu zen moduan: 

- Ikastetxeetan hizkuntza inklusiboa eta ez sexista erabiltzea, bai ahoz baita idatziz ere.
- Gelan interakzio orekatua lortzea neska eta mutilei ahots bera emateko.
- Sororitatea ikastetxe barruan dauden pertsona guztien artean zabaltzea.
- Ez dadila ezer gelditu bitan pentsatu gabe: parte hartzeko metodologiak erabiltzea ikasle guztiak, neskak eta mutilak, indartuko dituztenak.
- Ikastetxeetako gune klasikoak, patioa gehienbat, diseinatzeko eta kudeatzeko begirada kritikoa eta irudimenez beteriko bestelako aukerak edukitzea, neskek eta mutilek baldintza berberak izan ditzaten.
- Emozioei eta gorputzei arreta berezia eskaintzea, oso ahaztuak baitaude biak hezkuntza formalean.



FEMINISMOA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN


         Aste honetan, feminismoaren gaiarekin aritu gara lanean buru belarri eta, askok, kontzeptu berri xamarra dela pentsatzen duten arren, duela hainbat urte sortua izan zela azpimarratzea ezinbestekoa iruditzen zait. Historian zehar hainbat izan dira feminismoak eginiko ekarpenak eta lorturiko helburuak; hala nola, boto, hezkuntza eta lan eskubideak.

         Honen inguruko arazoa, ordea, jendeak feminismoaren kontzeptuaren inguruan duen ideia okerra da. Askok, feminismoa matxismoaren ildo beretik doala uste dute, hau da, gizonezkoen gainetiko emakumeen nagusitasuna lortu nahi duen jarrera multzoa dela. Baina, honako ideia hau guztiz okerra da. Feminismoaren helburua, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzea baita.


         Ildo berean, blogeko lehengo urteetako sarrerak irakurtzen jardun dut eta Isabel Casaresen hau gomendatuko nizueke. Lehenengo lerroetan kontatzen duen bizipen pertsonala oso aberasgarria iruditu zait, bere amaren alderdi feminista eta borrokalari hori agerian utzi duelarik. Gainera, aldarrikatzen jarraitu beharreko ideien zerrenda ere oso interesgarria iruditu zait.

         Bestalde, berak aipatzen duen moduan, hezkuntzan feminismoa lantzeko jarduera feminista batzuk aurrera eraman beharko lirateke. Hauetako garrantzitsuena, nire ustez, aurrez aipatu dudan feminismoaren kontzeptua argi uztea izango litzateke. Izan ere, hitz honen definizioaren inguruko hainbat pentsamendu oker daude zabalduta. Horretaz gain, feminismoak historian zehar eginiko lorpenak aipatzea ere aberasgarria litzateke, guztiok indarrak batuz eta geure eskubideak aldarrikatuz, irabazteko asko dugunaren ideia zabaldu ahal izateko.

         Gizonak emakumeak baino gehiago ez direnaren ideia helaraztea ezinbestekoa dela deritzot, berdintasunezko mundu bat sortzeko beharrezkoa baita ideia hau barneratuta izatea. Honekin batera, emakumeak errespetatuak izatearen eta aurreko astean aipatzen genuen genero-indarkeria ekiditearen garrantziaren inguruan mintzatu beharko litzateke ikasleekin. Azken hau ekiditeko eta detektatu eta aurre egiteko beharrezko baliabideak eskainiz. 


         Bestalde, emakume feministen gaiari eusteko asmoz, honen inguruan pentsatzen hasi eta Onintza Enbeitaren "en mi coño y en mi moño mando yo!" esapidea etorri zait burura. Hainbat aldiz ikusi izan dut emakume hau telebista kate eta programa ezberdinetan emakumeen eskubideen aldeko hitzaldiak ematen eta, egia esan, bere ikuspuntu feminista hori asko miresten dut. Hemen uzten dizuet abortu legearen kontra egin zituen adierazpenak biltzen dituen bideoa:


         Horretaz gain, Uxue Alberdi eta Ane Labakarekin batera eginiko bertso saio bateko bideoa ere eskuragarri uzten dizuet hemen. Bertan, hiru gizon feministen papera harturik, umore puntu batekin sorturiko koplak ikus ditzakezue.


2017/11/09

FEMINISMOA, BERDINTASUNAREN BILA


Gaur egun sarri entzuten den hitza da feminismoa. Baina, gizarteko kide guztiek ezagutzen al dute feminismo hitzaren esanahia? Ba al dakite zein diren bere helburuak? Argi dago ezetz. Asko dira (emakumeak barne) oraindik, feminismoaren inguruan hitz egitean, honen alde agertzen ez direnak. Horren arrazoia, honen inguruko ezjakintasuna da. Izan ere, feminismoa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko borroka, pentsaera da. Nork ez du nahi berdintasunez beteriko gizarte batean bizi?

Gizartean nagusitzen den ezjakintasun hori ikusi eta zenbait hiztegik ematen dituzten definizio okerrak behatu ostean, feminismoaren inguruko mezu argiak zabaltzea garrantzitsua izango da; honen helburuak ere garbi adieraziz.


Gai, honekin lotuta, aurreko urtean Maite A.S.-k eginiko sarrera gomendatu nahiko nuke. Asko gustatu zait, bertan honen inguruan eginiko hausnarketa pertsonala; nolabait ere, bere esperientzian oinarriturikoa. Horretaz gain, interesgarria iruditu zait, Miren Amuriza bertsolaria emakume feminista eredu bezala aipatzea. Izan ere, bertsolariek, bertsoen bidez gizarteari gauza asko transmititzeko aukera dutela uste dut.

Hori honela izanik, neuk ere, emakume feminista esanguratsu moduan, Uxue Alberdi bertsolaria goraipatzea pentsatu dut. Bera, bertsolari izatez gain, euskal idazlea ere bada eta Ainhoa Agirreazaldegirekin batera "Bertso Eskola Feminista" delakoa jarri zuen abian. Beti egin izan du feminismoaren alde, honela esan zuen Argian eginiko elkarrizketa batean: “Ezin dut bertsolari izan emakume feministaren kontzientziarik gabe”.

Azken batean, bertsolaritza gizartearen errepresentazioa izan daiteke oholtzaren gainean. Horregatik, esan bezala, bide ezin hobea izan daiteke, gizarteari inguruan gertatzen denaz ohartaraztera bultzatzeko.

Hona hemen bertsolaritza feministaren inguruan berak emandako hitzaldiaren bideoa, amaieran "Maite ditut denak" izenpean, bertso sorta ederra abesten duelarik.



Aipatzekoa da, baita ere, Uxueren ondorengo bertsoa. Bertan, emakumeen alde egin duten feminista ugariren izenak irakur ditzakegu. Asko sor diegu pertsona horiei, izan ere, horiei esker hainbat gauza lortu ditugu emakumeok.


Nire inguru hurbilari begira jarriz, gai honen inguruan egiteko asko dago oraindik. Horregatik, feminismoa osotasunean landu beharko litzatekeela uste dut. Baina, oraingo honetan, hezitzaile modura, honen barneko bi gai aukeratzea pentsatu dut; genero indarkeria eta genero estereotipoak, hain zuzen ere.

Ikusi dugun bezala, gaur egun oraindik oso altuak dira ematen diren genero indarkeria kopuruak. Hori honela izanik, gure ingurune hurbila honen inguruan kontzientziatu behar dugu, honen inguruko jarduerak proposatuz. Gainera, honekin batera, mikromatxismoaren gaia lantzea ere ezinbestekoa delakoan nago. Egunerokoan, emakumeen aurka hainbat gauza egin edo esaten direla ikus daiteke eta aintzat hartu behar dugu, hauek emakumeen aurkako indarkeria mota guztien oinarriak direla.

Horretaz gain, genero estereotipoen gaiaren inguruan oraindik asko dira egunerokotasunean transmititzen diren estereotipoak. Horregatik, honen inguruan kontzientziatzea ere garrantzitsua izango da, hezkuntzan egunerokotasunean erabiltzen diren material eta baliabideetan arreta jarriz; estereotipo horiekin amaitu ahal izateko eta gizartean berdintasunean hezteko aukera izateko.


IZAN ZIRENEI ESKER, GU ERE BAGERA!





PLAZA GUREA ERE BADELAKO!

     Feminismoar gora eta behera, asko egin da, baina asko dago oraindik egiteko. Sarritan eta toki ugaritan entzuten dugun kontzeptua da berau, dena den kontzeptuaren esanai okerra dute askok barneratuta. Eta horrek mugimendu honekiko nolabaiteko aurkaritza jarrera azaleratu duela uste dut. Nire aburuz, hitzaren beraren esanai zuzena zabaldu behar dugu lehendabizi. Eta ondoren ekin behar diogu lanari. Norbanako orok egin beharreko hausnarketa da feminismoarena, inguruko errealitatea behatu eta bizi duen egoera eta inguruak bizi duen egoera ikerturik hainbat gogoeta egitea komeni da. Nork bere buruarekin egin duen hausnarketaren ondoren hasiko gara gizartean eragiten.


      Hona  hemen nire olerkia, ea gogoko duzuen!





F
e
m
i
n
i
s
m
o
a
k














E
m
a
k
u
m
e
o
i

g
u
r
e

b
u
r
u
a





M
a
i
t
a
t
z
e
n
















I
r
a
k
a
t
s
i

z
i
g
u
n
.










N
o
r
t
a
s
u
n
a
,















I
n
d
a
r
r
a
,













a
h
o
t
S
a

e
m
a
n

d
i
z
k
i
g
u
.









M
i
l
e
s
k
e
r

f
e
m
i
n
i
s
t
a
k






O
i
h
u
k
a

j
a
r
r
a
i

d
e
z
a
g
u
n




A
u
r
r
e
r
a

b
a
g
o
a
z

e
t
a
¡















Aste honetan zehar ikusi, ikasi eta ahusnartutakoaren ondoren, nire inguruan landuko nituzkeen bi gai feministak ondorengoak lirateke. Alde batetik emakumea eta makillajea. Eta bestetik maskulinitate eredu berriak .
Nire aburuz, feminismoaren erronketariko bat emakumeak ahalduntzea da. Eta oraindik orain emakumeen estereotipoarekin bat eginik emakumeen ehuneko handia makilajerik gabe etxetik irteten ez da ausartzen. Euren burua ederrago ikusten dute margotuta, eta noski ingurukoek ere ederrago ikusten dutenez, bada makilatzeko autua egiten dute. Baina zergatik ez dugu onartzen geure azala, gure aurpegia den bezalakoa?   Gure burua den bezalakoa onartu eta maitatzen ikasi behar dugu, eta horren barnean sartuko nuke makillatu gabe kalera irteteko ausardia izatea. Ongi deritzot, egun puntualetan makilatzeari, baina egunerokotasuneko behar gisa ulertzearekin ez nator bat. Ideia hori hainbat emakumeek buruetatik desartzeko lanketaren beharra dagoela uste dut. Beraz hau da landuko nukeen aurrenengo gaia.

Hona hemen “Cambiame”  saioan aurkezleek zuzenean  aurpegiak garbitu zituzteneko bideoa.  Euren artean nabari daiteke aurpegia margotu gabe erakusteko duten ausardia ezberdina dela.  Emakume guztiok gai izan behar genuke,  lotsarik gabe,  dugun aurpegia erakusteko.

Horrez gain, “Vitiligo” azaleko pigmentazio arazoa duen emakume batek ematen digun mezua. Adierazkorra! Entzun ezazue! https://www.youtube.com/watch?v=WTdFHdMhacM


Maskulinitate eredu berrien lanketa egitea proposatuko nuke bigarrenik. Hau gizonezkoei zuzendua izango litzateke. Gizon askok ere sistema patriarkatuaren ondorioz, hainbat une gogor igaro behar izaten dizute, negar egitea debekatzen zaie, sentimenduak askatzea debekatzen zaie, dituzten arazoetan laguntza eskatzea debekatzen zaie, eta horien guztien ondorioan jasan behar izaten dituzte. Sarritan diogu gizonezkoek ez dakitela sentimenduez hitz egiten, ez dakitela barkamena eskatzen, etab.  Ikasi egiten diren ezaugarriak dira horiek, baina sistena honek ez die gizonezkoei ezaugarri horiek ikastea ahalbidetu. Emakumezkoei bai, baina gizonezkoei ez. Hori horrela maskulinitate eredu berriak lantzean, euren nortasun propioak eraikitzen ikasiko lukete, sentimenduak kanporatu ditzaketela ikasiko dute, negar egitea ez  emakumezkoen kontua soilik ikasiko dute, etab. Gizarte honetan behar beharrezkoa den lanketa dela deritzot eredu berrien kontua.

Nik aipatu nahi dudan emakume feminista, euskalduna dugu, Ines Osinaga.  Musikan oholtza gainean emakumeak ikusten hasi ginela ez dira hamarkada asko. Euskal rokanrolean sartu zen aurrenetariko emakumea da bera (aurrena esatera ez bainaiz ausartzen). Orduz geroztik, emakumeak oholtzara igotzera gonbidatu ditu, oholtza gurea ere badela adierazi digu; eta borroka hori gure esku dagoela dio: “Ez dugu ez baimenik ez barkamenik eskatuko. Plaza gurea ere bada.
Noski baietz! Kamaradak, aitor dezagun: Bai. Euskadin rokanrrola matxiruloa da!” Inesek argi du gaur egun rokanrrola matxista dela Euskal herrian, dena den ez du zalantzarik etorkizunean euskal rokanrrola feminista izango dela.
Gainera, bat dator feminismoa ikasi egiten dela esaten duten teoriekin. “Zeren, kamaradak, feminismoa ikasi egiten da, matematikak bezala. Eta larrutan bezala, hobe konpainia onean”. Beraz entzun ditzagun ematen dizkiguten mezuak, sinestu dezagun, eta altxa gaitezen, plaza gurea ere badata!



 Iazko post bat autatzekotan, hauxe hartu dut. Artikulu osoa dela deritzot; dena den Ane Labaka bertsolariaren bertsoa dela eta aukeratu dut.


Honela hasten da bertsoa:

“Norma-ri “L” bat gehituz
eraikitzen da normala;
gizartearen eredu
heteropatriarkala.
Nahiz ta esaten diguten
dena dela naturala
deseraikigarria da
eraikuntza kulturala…”


Hasiera potentea benetan, espero dut sarean harrapatu zaituztedala eta  Amaiaren sarreran iada bertso osoa irakurtzen ariko zaretela! Gozatu!

Ongi segi!