Gaur egun sarri entzuten den hitza da feminismoa. Baina, gizarteko kide
guztiek ezagutzen al dute feminismo hitzaren esanahia? Ba al dakite zein diren bere
helburuak? Argi dago ezetz. Asko dira (emakumeak barne) oraindik, feminismoaren
inguruan hitz egitean, honen alde agertzen ez direnak. Horren arrazoia, honen
inguruko ezjakintasuna da. Izan ere, feminismoa, emakumeen eta gizonen arteko
berdintasuna lortzeko borroka, pentsaera da. Nork ez du nahi berdintasunez beteriko
gizarte batean bizi?
Gizartean nagusitzen den ezjakintasun hori ikusi eta zenbait hiztegik
ematen dituzten definizio okerrak behatu ostean, feminismoaren inguruko mezu
argiak zabaltzea garrantzitsua izango da; honen helburuak ere garbi adieraziz.
Gai, honekin lotuta, aurreko urtean Maite A.S.-k eginiko sarrera gomendatu
nahiko nuke. Asko gustatu zait, bertan honen inguruan eginiko hausnarketa
pertsonala; nolabait ere, bere esperientzian oinarriturikoa. Horretaz gain, interesgarria
iruditu zait, Miren Amuriza bertsolaria emakume feminista eredu bezala aipatzea.
Izan ere, bertsolariek, bertsoen bidez gizarteari gauza asko transmititzeko
aukera dutela uste dut.
Hori honela izanik, neuk ere, emakume feminista esanguratsu moduan, Uxue
Alberdi bertsolaria goraipatzea pentsatu dut. Bera, bertsolari izatez gain, euskal
idazlea ere bada eta Ainhoa
Agirreazaldegirekin batera "Bertso Eskola Feminista" delakoa jarri zuen abian. Beti
egin izan du feminismoaren alde, honela esan zuen Argian eginiko
elkarrizketa batean: “Ezin dut bertsolari izan emakume feministaren
kontzientziarik gabe”.
Azken batean, bertsolaritza gizartearen
errepresentazioa izan daiteke oholtzaren gainean. Horregatik, esan bezala, bide
ezin hobea izan daiteke, gizarteari inguruan gertatzen denaz
ohartaraztera bultzatzeko.
Hona hemen bertsolaritza feministaren inguruan
berak emandako hitzaldiaren bideoa, amaieran "Maite ditut denak" izenpean, bertso sorta ederra abesten duelarik.
Aipatzekoa da, baita ere, Uxueren ondorengo bertsoa. Bertan, emakumeen alde egin duten feminista ugariren izenak irakur
ditzakegu. Asko sor diegu pertsona horiei, izan ere, horiei esker hainbat gauza lortu ditugu emakumeok.
Nire inguru hurbilari begira jarriz,
gai honen inguruan egiteko asko dago oraindik. Horregatik, feminismoa osotasunean
landu beharko litzatekeela uste dut. Baina, oraingo honetan, hezitzaile modura,
honen barneko bi gai aukeratzea pentsatu dut; genero indarkeria eta genero
estereotipoak, hain zuzen ere.
Ikusi dugun bezala, gaur egun
oraindik oso altuak dira ematen diren genero
indarkeria kopuruak. Hori honela izanik, gure ingurune hurbila honen
inguruan kontzientziatu behar dugu, honen inguruko jarduerak proposatuz.
Gainera, honekin batera, mikromatxismoaren
gaia lantzea ere ezinbestekoa delakoan nago. Egunerokoan, emakumeen aurka hainbat
gauza egin edo esaten direla ikus daiteke eta aintzat hartu behar dugu, hauek
emakumeen aurkako indarkeria mota guztien oinarriak direla.
Horretaz gain, genero
estereotipoen gaiaren inguruan oraindik asko dira egunerokotasunean
transmititzen diren estereotipoak. Horregatik, honen inguruan
kontzientziatzea ere garrantzitsua izango da, hezkuntzan egunerokotasunean
erabiltzen diren material eta baliabideetan arreta jarriz; estereotipo horiekin
amaitu ahal izateko eta gizartean berdintasunean hezteko aukera izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina