2017/11/06

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egitea denon lana da!

emekumeen aurkako bilaketarekin bat datozen irudiakGai honetan zentratu aurretik zalantzan nituen nola izendatu emakumeen aurka egiten den indarkeria, zenbait terminologia desberdin entzuten eta irakurtzen baitira prentsan (emakumeen aurkako indarkeria, indarkeria sexista, indarkeria matxista zein genero indarkeria). Argi geratu zait sinonimoak direla, baina nagusiko emakumeen aurkako indarkeria hobesten dela


Indarkeria matxistoide kontzeptua ezagutzea ere interesgarria iruditzen zait, indarkeria guztiak zaku berean sartzea ez baita egokia. Termino berri horrekin, egungo dibertsitateari erantzuna ematen zaio, emakume ez izanagatik ere, zenbaitek indarkeria matxista pairatzen dute eta.

Bestalde, guztiok oso barneratuak ditugun mikromatxismoek ere zer pentsatua eragin didate, horren inguruan luze hausnartzen ibili naiz. Mikromatxismoen inguruko bideo bat topatu dut sarean eta bertan ekintza horiek oso ongi adierazten direnez, hemen jartzen dizuet linka.

Argi geratu naiz genero indarkeria ikasia dela, eta horren adierazle da hurrengo adibide dira jendartean sarri entzuten diren moduko esaldi sexistak:
  • “Gehiegi makilatzen da eta urdanga ematen du”
  • “Begira ze gona motza duen, haragi guztia bistan du”
  • ….

Iazko postei erreparatuta, arreta berezia piztu dut Maitane Ortiz de Martiodaren idatziak, eta bereziki bertan aipatzen diren erronkak, erabat ikastetxetara bideratuak:


Nire uste apalean ikastetxetan lantzen da genero-indarkeria, baina ez behar adina. Nik neure partetik horren inguruko gogoeta egin dut eta hurrengo Tutoretzan lantzeko ideia daukat. Ostegunean bertan egingo dut lehen saioa DBH4ko ikasleekin eta klase horretan “Egunon Printzesa” laburmetraia ikusteko asmoa dut nire ikasleekin. Gero hausnarketara eramaten dituzten zenbait galdera ere planteatuko dizkiet, eta hurrengo astean lortutako publikatuko dut.


Amaitzeko, duela urte batzuk Orioko Ikastolako ikasle batzuk Genero Indarkeriaren inguruan eginiko bideoa ere konpartitu nahiko nuke zuekin: 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina