Sexu genero sistema aipatzen denean irudi hauek datorzkit gogora.
Jaio aurreik hasten bada ere, sexu genero sistemak arnasa hartzen dugun une berean ematen digu zaplastekoa.
Medikuak sexua begiratu eta alua (sexua) = neska (generoa) eta zakila (sexua) = mutila (generoa), zailkatzen gaitu. Sexua oso argia ez bada, intersexualak gara eta askotan mediku eta gurasoek aukeratzen dute generoa, ebakuntza bat eginda, nahiz eta aurrerapausu txikiak dauden.
Hortaz, jaio ondoren, ezkerrera edo eskumara bultzatzen gaituzte, edo gora eta behera, edo barrura eta kanpora. Dikotomian bizi gara, eta bi horietako batean ez bagaude, ez gaude, ez gara.
Behin goian edo behean, gugatik hautatu duten taldean arauak daudela ohartzen gara. Onartuak izan nahi badugu arau hauek bete behar ditugu.
Nesken taldean jarri bagaituzte arrosaz jantzi eta papinekin jolastera behartuko gaituzte.
Mutilen taldera zuzentzan bagituzte urdinez jantzi eta pilotekin jolastera behartuko gaituzte.
Bi estereotipo hauei, egunero, beste mila gehituko zaizkie. Betetzen ez baditugu, ez gara sisteman onartuak izango, eta sistema diodanean familia, eskola, lagun taldeaz ari naiz.
Goitik behera apurtu behar dugu sexu genero sistema eta umeei beraien kabuz pentsatu eta erabakitzen irakatsi behar diegu. Adrien Brodyk oso ondo azaltzen du "EL PROFESOR" filmean.
Iazko post hau aukeratu dut, azalpen argiak ematen dituela uste dudalako.
Azkenik, Berriako iritzi artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizuet.
Nik gaur eta bihar tximeleta izan nahi, etzi batek daki...
#maï etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/10/30
2016/10/10
NIRE AURKEZPENA
Kaixo!
Maite naiz, durangarra, hezkuntza ez formalean 14 urtez lanean dabilen hezitzaile nekaezina.
Duela urte batzuk betaurreko moreak jarri nituen, gerora lentilla bihurtu eta gaur egun lotarako ere ez ditut kentzen. Honek askotan hazkurea sortzen dit, baina ez dit axola, ez ditut kenduko. Urtxintxako Hezkidetzan Aditua ikastaroan parte hartu nuen eta gehiago ikasi eta desikasteko gogoz nator.
Gaur, hemen eta orain astoratuta nago, lanean ezin heldu eta herriko jaiak, dena batera. Bi aste barru lasaiago eta ardaztuago egongo naiz, buruari eragiteko gogotsu.
Langilea, eskuzabala eta umoretsua naizela diote, baina baita burugogorra, despistatua eta epe laburreko memoria duena (Dori naiz). Hobetu beharreko beste mila arlo ditut, lanketa bidean denak.
Zinezale eta seriezale amorratua naiz, baita bertsozalea ere. Maite dut barre egitea, dutxa beroak hartzea eta egin berri diren bizkotxoak jatea. Iluntasunari beldurra diot, handia.
Morea da nire kolorea, politena bera da eta beste kolore guztiekin ondo dator.
Animalia banintz tximeleta izango nintzateke. Udan lagun baten esaldia nire egin nuen eta "aldaketarik gabe, tximeletarik ez" lelo berria dut bizitzan. Euskaraz, gainera, tximileta izendatzeko hitz eder pila ditugu: pinpilinpauxa, mitxeleta, zintzitoil, txiruliru, txiribiri, farfail, tximirrika, txilipitaina, sorgin-oilo, matxita, mitxirrika, jainkoilo, apex, kalapitxi... eta hiztegiak ezagutzen ez dituen beste mila.
Musika asko entzuten dut, baina azken aldian Iseo ezizena duen iruindarrari ematen diot play.
Zuekin hilabete oparoak konpartitzeko irrikitan.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)