#Blanca etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Blanca etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/04/14

LEHEN ETA ORAIN



                                                                 AGURRA

Hezkidetza ikastaroa atzo hasi nintzela ematen du  baina hilabeteak  pasa dira eta oraingo honetan bukatzear dago.
Denetatik egon da: batzuetan oso momento onak eta beste batzuetan  denbora falta izan dut.
Ikastarotik eta parte hartu dugun pertsonengandik gauza asko eta asko ikasi ditut eremu profesionalean  zein  pertsonalean.
Lehen, mundutik betaurreko morerik gabe ibiltzen nintzen, orain ezberdina da, orain bai betaurreko moreak eramaten ditut leku guztietara eta horrek pozten nau.
Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiet persona batzuei  asko lagundu didatelako ibilbide honetan, besteak beste, ikastaro honen irakasle guztiei zein ikastaro honetan ibili direnei ekarpenak eta ideia onak emateagatik.
Hemendik aurrera mundutik ibiliko naiz behaketa praktikan jartzen eta jendartean betaurreko moreekin.
Eskerrik, eskerrik asko aukera hau emateagatik.

Hasiera-hasieratik nire helburua hezkidetzari buruzko gauza asko ikastea izan da eta hori bete eta lortu dut zuei esker.Mila esker berriro.




2016/03/12

TRATU ONAK HEZKUNTZA-KOMUNITATEAN HARREMANETARAKO ARDATZ

                                              

     TRATU ONEI BURUZ HAUSNARTZEN

“Ez dut esango intentzio gaiztoz egiten denik, baina tratu txarrek izaten duten kazetaritza tratamenduak lehenago kritikaturiko irudiak indartzen ditu: biktima gaixoaren irudia eta gizon gaizto erasotzailearen irudia. Eta bakoitza bere rolean betikotzen du: erasotzailea betiko izango da erasotzaile, eta biktima betirako biktima. Ez dio inori onik egiten. Tratu txarrei buruzko albiste gehienak hilketa bat gertatu denean baino ez dira irteten azalera, normalean ez zaie ahotsik ematen subjektu gisa hitz egiteko gai diren emakumeei. Tratu txarrekin lotuta hedabideetan emakumeren bat azaltzen den bakoitzean edo hilda dago edo biktima gajo gisa azaltzen da. Ekin diezaiogun arazoari errotik: heziketatik eta prebentziotik. Bai neskak eta bai mutilak tratu oneko harremanetan hezi behar ditugu”.



 

 Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala



Aste honetako gaia “Tratu onak”.
“Gatazkak” eta “Indarkeria matxista” ikusi ondoren aztertu behar dira bestelako harremanak, azken finean tratu txarrak ekiditzeko tratu onen bidean lan egin behar dugulako.Beraz, tratu txarrei aurre egiteko bide bakarra tratu onak garatzea da, guztion inplikazioarekin.
Ez dugu ahaztu behar, hezkidetzaren helburua genero berdintasunean heztea dela, diskriminazioa sortzen duten desberdintasunak errotik ateratzeko; diskriminazio hauen erarik larriena genero indarkeria izanik. Beraz, tratu txarren praktikak (indarkeria, oldarkortasuna, diskriminazioa, bortizkeria...) tratu onen praktikengatik (bizikidetza, elkarlana, lankidetza...) trukatzean datza gakoa.
Ildo horretan:






Printzipioz, “harreman” kontzeptuari buruz hausnartzen bada, ondorio bat izan daiteke:
“Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da persona barrukoarena”: norberak bere buruarekin bizitza  osoko une bakoitza biziko duelako. Elkarbizitza honen kalitate mailak erakutsiko du bizipenen ondoriozko emozio, sentimendu eta ideiek osaturiko oinarria; hauek, hain zuzen ere, pertsonen arteko eta inguruarekiko ditugun harremanen kalitatean eragin zuzena izango dute.

Bestalde, Neurozienziak egindako ikerketetan, ikerlariek oso garbi azaltzen dute gure garunek ez dutela generorik, ez dago garun maskulino edo femeninorik.  





Hori dela eta faktore sozio-kulturalak dira, pertsonalaz gain erabakiko dutenak gure harremanen nondik norakoa.

Hezkuntza-eremuan ,elkarbitza hobetzeko hurrengo irizpideak kontuan izan behar  dira:





Hezkuntza-eremuan elkarbizitza positiboa lortzeko:
  • Eskolako komunitate-kide bakoitza (ikasleak, irakasleak, familiak eta AZP) bere identitatearekin gustura egotea, beste batzuk gutxiesteko beharrik gabe, diren bezalakoak onartuak sentitzea, gainerakoak baloratzea, gaitasunak eta konpetentziak garatzea eta, bazterkeria mota oro gaindituz, harreman positibo eta autonomoak eskola barruan zein kanpoan eratzea.
  • Neska zein mutil-ikasleen konpetentziak pertsona osoak bezala garatzea, eremu pribatu zein publikoan erraztasunez moldatzen direnak, hauen garapen pertsonal eta soziala paraleloan sustatuz, bizi-proiektu propiodun pertsonak izatea, hartu-emanetan berdintasunez, elkartasunez eta askatasunez aritzen direnak, gure munduaren hobekuntzaren aldeko konpromisoa erakutsi eta esku hartzeko prest agertzen diren



Modu berezi batean aipatu nahi izan ditugu maitasunezko harremanak eta tratu onak.
Maitasunezko tratu onak eraikitzeko “maitasun erromantikoa” aztertu eta desikasi beharra dago eta.
                                            




Bukatzeko Tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko elkar ardura, korresponsabilitatea edo erantzunkidetasuna izan daiteke gure gaur egungo erronka, eremu honetan lan egiten jarraitu behar dugu berdintasun eta askatasun bidea eraikitzeko.


Aipaturiko gaien inguruko ikerketa, baliabide edo proposamen baten aipamena egin

 Aipatzekoa :


Emozioen ikerketan erreferentzia da Mari Luz Esteban EHUko antropologoa. Bost urteko lana bildu berri du Crítica del pensamiento amoroso (Maitasun pentsamenduaren kritika) liburuan, eta feminismoak alboratuta edukitako gai bat mahai gainean jarri du: nola eragiten die maitasunak gizakiei eta gizarteari? Estebanek berak dio maitasuna «oso garrantzitsua» dela bere bizitzan, «baina ez garrantzitsuena, beste gauza batzuk ere badaude».

Artikulu honetan azpimarratzan dut: 

             Gizonek eta emakumeek desberdin maitatzen dugu?

Seguru asko emakumeen artean desberdintasun handiak daude, eta gizonen artean ere bai. Egia da emakumeok erdigunean jartzen dugula maitasuna, dena okupatzen duela, eta aditu bihurtzen garela; gizonek, aldiz, oso ondo ikasten dute euren proiektuak baloratzen, eta hori oso ondo dago; gero maiteminduta egon daitezke, baina dena batera doa.




Emakundek martxan jarriko duen kanpainaren leloa "Ordu asko eta denbora gutxi" da.
Emakundeko zuzendariak, Maria Silvestrek, azpimarratu du gizarte osoaren elkarlana beharrezkoa dela eta lanerako dugun denboraren arteko oreka lortzeko, eta emakume eta gizonek egiten duten denboraren erabilera ezberdinak berdintasunean "ondorio zuzenak "dituela. 



Ekofeminismoa proposamen feministak eta ekologistak uztartzetik sortu da. Gizakia eta hari iraunarazten dion inguru naturala defendatzea helburutzat duten emakumeen hausnarketa filosofikoak eta borroka politikoak hartzen ditu barne, ordena patriarkalarekiko mendekotasuna ukatzeko jarrerak oinarri hartuta. Ordena kultural bat (patriarkatua) eta ordena ekonomiko bat (kapitalismoa) salatzen dituzte ekofeminismoek; kapitalismoak, izan ere, giza bizitza zaintzeko eginkizuna, gehienetan emakumeek betea, eta bizirauten laguntzen diguten naturako lanak ezkutatu, gutxietsi, bortxatu eta berenganatu egiten ditu.



Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.



Genero identitatea etengabe eraikitzen eta deseraikitzen den zerbait da; pertsonen arteko harreman moduekin, jarrerekin eta jokaerekin. Genero-rolen sustraiak oso luzeak eta sendoak dira, gure baitara sendo lotuak daudelako. Eguneroko jardunean denbora banatzeko eta erabiltzeko moduetan ere igartzen da hori, Eustatek oraintsu mahai gainean jarri duen ikerketa batek datu zehatzekin kontatzen duenez.

“Eustat Euskal Estatistika Erakundeak duela aste batzuk egin du publiko “Bi hamarkadako gizarte-aldaketa Euskal AEn denboraren erabileraren bitartez. Denbora Aurrekontuen Inkesta, 1993-2013” izeneko ikerketa. Bertan datuen gainean jasotzen du azken hogei urteotan nola aldatu den denboraren erabilera egunerokoan. Ikerketaren baitan kapitulu propioa eman diote “Generoa eta denboraren erabilera” gaiari, hain zuzen ere Marina Sagastizabal eta Marta Luxan soziologoen gidaritzapean. Izan ere, gizonezkoek eta emakumezkoek desberdin banatzen eta erabiltzen dute denbora, horretan ere genero rolen garroak uste baino sakonago sartuta baitaude.”

Hemen azpimarratzen da
"Laburbilduz, 1993tik 2013ra Euskal Autonomia Erkidegoan, beste toki askotan bezala, emakumeek nabarmen handitu dute euren parte hartzea lan merkatuan eta gizonek, nahiz eta etxeko eremuan gehiago inplikatu, esan genezake ez dutela neurri berdinean egin»."


Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?


Hezkuntza-sistema hezkidetzailearen ardatz bat izango da ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak gara ditzaten laguntzea, honako hau sustatzeko:
  • Indarkerian eta dominazio-mendetasun parametroetan oinarrituriko pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten ereduen analisi kritikoa.
  • Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza.   

Hezkuntza-zentroetan kalitatezko elkarbizitzak ondoko hau eraikitzea sustatzen du:

  • Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura.
  • Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan, komunikazioan, dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura, honek estereotipoen etengabeko sustapena bultzatzen baitu.
  • Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.
  • Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
  • Bake eta indarkeria-eza kultura.



2016/03/05

INDARKERIA MATXISTAK GAINDITZEN.



                                     INDARKERIA MATXISTEI BURUZ HAUSNARTZEN 







“EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA legitimatzen duen gizarte batean bizi gara, gizarteak legitimatzen duelako emakumeen doan zaintzea. Garrantzitsuena da konturatzeasolik jo eta hiltzen gaituztela. INDARKERIA SEXISTA da ere sinestarazi nahi digutela emakumeek pairatzen dugun zapalkuntza, gure naturan dagoela”
 IRANTZU VARELA








Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.






Aste honetan “Idarkeria matxita”, gaia puri-purian dago, eta egunero, komunikabideetan gai honekin lotutako berriak ateratzen dira. Egunero hamaika emakume erasoren batekin esnatzen dira.
Hau konpontzeko, ematen du bideak zabaltzen direla, baina hau besterik ez zabaldu….
Ildo honetatik, mugimendu feminista izan da eta izaten da arazoa bistarazi eta salatu duena, eta modu berean konpontzeko bideak bilatzen dabilena, proposamenak eta ekintzak aurrera eramaten dituena, modu batean edo bestean geldiarazteko eta konpontzeko bideak eraikiz.
Argi dago, egunero, bai egunkarietan bai teleberrietan, eraso sexistak ateratzen direla. Hori dela eta, gaia gure eskoletan presente egon behar da eta landu behar da. Horretarako, hezkidetzaren barruan, gure erronka nagusi izan behar da: “indarkeria matxista deseraikitzeko jarduerak lantzea”, bidea ez da erraza, ez da lortuko egun batetik bestera eta guztion inplikazioa beharrezkoa da.

Argi eta garbi  izan behar dugu zertan datzan indarkeria matxista.



Indarkeria matxista honako hau da: emakumeen, nesken eta arautegitik kanpoko genero-identitatea eta/edo sexualitatea duten pertsonen duintasunari, estimuari eta osotasun fisiko eta mentalari kaltea eragiteko laguntzen duten ekintzak. Egiturazko indarkeria mota bat da, gizarte guztietan eta gizartearen eremu guztietan azaltzen delako, nahiz eta maila desberdinetan gertatzen den eta mekanismo desberdinak erabiliz, hainbat gairen arabera, hala nola arraza, maila eta talde etniko jakin baten partaide izatea.

Indarkeria hori patriarkatuak ezartzen duen desberdintasunaren adierazpena da, eta, era berean, patriarkatuaren jarraipena bermatuko duen tresna da. Hiru eremuren bitartez antolatzen da:
  • Indarkeria sinbolikoa, aurreiritziak eta idearioa sortzen duena
  • Egiturazko indarkeria, diskriminazioa bermatzen duten erakunde guztiekin
  • Indarkeria materiala, zuzeneko indarkeriaren adierazpen zehatz guztietan.

Halaber, “maskulinoa dena” “femeninoa denaren” gainetik eta bi kategoria horietan sartuta ez dauden genero-identitate guztien gainetik gailentzea indartzen, legitimatzen eta errepikatzen laguntzen duen bitartekoa da.

Eremu pribatuan ematen den indarkeria matxista gehien hedatuta eta gutxien ikusten dena da, nahiz eta azken urte hauetan hainbat ahalegin egin diren hura identifikatzeko eta hari aurre egiteko. Familian edo afektuzko harremanean gertatu ohi da; egilea zeregin maskulino menderatzailea hartzen duena izaten da eta gauzatzen dituen indarkeriazko ekintza horiek zeregin horretan oinarritzen ditu. Indarkeria fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa, lan-arlokoa eta/edo sexuala izan daiteke.

Era berean, esan behar dugu LGTTBIen aurka gauzatutako indarkeria matxista indar handiz sartzen dela eremu sozialetan eta onarpen-maila handia duela, eta, askotan, estatuko erakundeek eta gizarteak orokorrean ez dutela kontuan hartzen edo modu irekian sustatzen dutela.




Mugimendu feminista izan da arazoa bistarazi eta salatu duena, baita geldiarazteko eta konpontzeko bideak ikertzen dabilena ere, pentsatu eta teorizatu, proposamenak egin eta ekintzak aurrera eramaten dituena, “pertsonala politikoa da” bezalako leloak plazaratu dituena.


Indarkeria matxistaz hitz egiten badugu arreta ipintzen da emakumeengan, indarkeria matxista gainditzeko.
Kontuan izan behar dugu, indarkeria matxista arazo politikoa dela; hortaz, guztion ardura dela kolektibo zein pertsonal mailan.
Beraz, arreta gizonengan ere ipini behar da. Errotik desagerrarazi nahi badugu ezinbestekoa da gizonek duten erantzukizuna onartzea.
Hori dela eta, indarkeria matxistarik gabeko jendartea sustatzeko proposatzen dira bi estrategia , beti ere mugimendu feministaren eskutik:
  • Maskulinitate berriak:gizonen inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa interpelatuz eta berriak eraikiz.



Maskulinitate berriak eraikitze-prozesua konplexua da,  eskolan zein  jendartean termino hau landu behar da, Horretarako baliabide edo estrategi desbedinak erabiliz, esatebaterako, Gizonduz blogean dagoen materiala erabiliz. Egia esan, bidea konplexua dela, patriarkatuak mutil/gizonei emandako pribilegioei uko egin behar dietelako, eta hori ez da erraza.
  • Autodefentsa feminista: emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa autodefentsa feministaren bidez. Autodefensa fisiko soila baino zerbait gehiago, bertan jarrerak, emozioak eta autoestimua lantzen direlako.

                Emakumeekin lotuta beti agertzen dira hurrengo hitzak:

                                                          BELDURRA,   ZAPALKUNTZA



Une honetan, XXI.garren mendean emakumeekin lotutako hitzak izan behar dira:

    AHALDUNTZEA, KONFIANTZA, AUTOESTIMA, AUTONOMIA, PROTAGONISMOA




Dena den, ez dugu ahaztu behar indarkeria matxistaren desikasketarako , funtsezkoak eta lagungarri diren hiru lan-ildo: 


1. Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikuntza. 

2. Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea. 

3. LGTBQ+fobiak bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea 





Aipaturiko gaien inguruko baliabide, ikerketa edo proposamen baten aipamena egin

Aipatzekoa da Emakundeakegindako lana





Horrez gain aipatzekoa ere da hurrengo berdingunea :        Gizonduz











Beste bat aipatzekoa:

                          KOMUNIKABIDEETARAGERTURATZEA




"Orain dela gutxi arte, gizonak zeuden komunikabide guztietan. XX. mendearen erdialdean, emaku- meak egunkarietako erredaktore lanak egiten hasi ziren. Irratian eta telebistan emakumeen pre- sentzia pixka bat handiagoa izaten zen ziren garai hartan, ezinbesteko baitzituzten komunikabi- deek emakumeen ahotsak eta aurpegiak. Oraindik ere, ohikoa da albistegietako aurkezle bat emakume izatea eta bestea gizona.
Mende amaierarako emakumeek komunikabideak bereganatuak zituzten. Hau da, emakume profesionalek argi ikusi zuten ongi egin zezaketen lana zela eta lanean hastea erabaki zuten. Gaur egungo kazetaritza fakultateei erreparatzen badiegu, joera hori etorkizunean indartzen joango dela pentsa dezakegu. Hala ere, zuzendaritza organoetan emakumeek duten presentzia ez da inondik ere erredakzioetan dutenaren parekoa. Kazetaritzan, beste lanbide askotan bezala, emakumeak zailtasunak ditu aginte postuetara heltzeko."


Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.


Indarkeria matxistarekin lotutako datuak oso garrantziatsuak dira eta azken bolada honetan, indarkeria matxistaren biktima kopurua  handitu da, horrelako datuak konpontzeko nahian hurrengo berria

INDARKERIA SEXISTA ERROTIK KENTZEA
"Emakumeen kontrako indarkeria da emakumeen diskriminazioaren paradigma, egiturazko fenomeno gisa. Patriarkal edo matxista deritzogun mundu-ikuskera horren adierazpenik ikaragarriena da. Mundu-ikuskera horretan, emakumeek gizonaren botere handiagoari men egin behar diotela ulertzen da, gizona hartzen baita gizarte-bilakaeraren protagonistatzat. Emakumeen kontrako indarkeria da emakumeen eskubideen urratzerik larriena, eta lehenbailehen erauzi beharreko gizarteko gaitza.

Indarkeria matxistaren biktima izandako emakumeei laguntzeko sortu diren mekanismo publikoak eraginkorrak diren ala ez begiratzen du Ararteko erakundeak. Horrela, Arartekoaren eginkizuna da euskal administrazioek emakumeen kontrako indarkeriari ematen dioten erantzuna egokia izan dadin zaintzea, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako 4/2005 euskal Legeak VII. kapituluaren III. idazpuruan ezarritako moduan.

Ikuspegi horretatik, indarkeria jasaten edo jasan duten emakumeek (edo haien izenean dihardutenek) egindako kexak aztertzen ditugu, euskal herri-administrazioen jarduerei dagokienez. Kexa horiek bideratu ahal izateko, arlo honetan eskumenak dituzten euskal herri-administrazioei galdetzen diegu ea zein neurri hartzen dituzten eta zein jarduera publiko hasten dituzten indarkeria sexistari aurre egiteko eta hori pairatzen duten emakumeei laguntzeko; eta, beharrezkoa izanez gero, emakume horiek artatzeko baldintzak hobetzeko eskatzen diegu."




Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?





Indarkeria matxista , beti landu behar da ikastetxeetan, beti egon behar da presente. 
Horretarako eta hezkidetzarekin lotuta, maskulinitate berriak eta autodefensa feminista lantzeko erronkak izan daitezke:

Mutilek bere izateko era aukeratzeko bidean benetako askatasunetik egitea sustatzeko estereotipo maskulinoak mugatzeko eremu edo konpetziak lantzea:
  • Mutilek emozioekin kontaktuan jarri, onartu, bizi eta era positiboan kudeatzen ikasteko jarduerak.
  • Maskulinitatea eta biolentzaren arteko elkarketa desegiteko jarduerak.
  • Zaintza esparruan, espazio pribatu-domestikorakorako autonomia izateko estrategiak garatzea.
  • Indarkeria matxistak, hauen aurkako jarrera aktibo sustatzea.

Bestalde eta autodefensa feministarekin lotuta eta beldurrik gabe bizitzeko eta indarkeriarik gabeko estrategiak lantzeko puntuak, hauxe da:

Hezitzaleei begira:

  • Arazoaren dimentsioaz kontzientzia hartzea, esku-hartzearen eraginkortasunaz jabetzea, modu transbertsalean lantzea eta autodefentsa feminista tailerren eskaintza orokortzea.

Neskei begira

  • Beldurrik gabe zein beldurretik aske heztea, nahi duten bizitza eraiki eta askatasunez bizi eta gozatzeko. Horretarako, autodefentsa feminista tailerren eskaintza orokortzea sustatuko du eta nesken esku jarriko ditu hainbat garapen eremu eta konpetentzia:
Autoestimaren esparrua:
Bere buruaren ezagutza garatu, dituen gaitasunez eta hobetu daitekeenaz kontziente izan eta baloratu. Bere paregabetasunaz harro sentitu, baita nahi duena espresatzeko eta egiteko gai izan ere. Autokonfiantza eta segurtasuna eraiki.

Burujabetasuna:

  • Zenbait trebetasun eta eskubide landu: “Ez” irmotasunez esateko ahalmena, hitza hartzekoa, espazioa betetzekoa, gustuko duen eran janztekoa, nahi duen moduan ibiltzekoa, pribatutasuna izatekoa, sexu harremanak izateko edo ez izatekoa, nahi duten eran eta nahi duenekin …
  • Emakumeen arteko elkartasunaren garapena landu: ahizpatasuna bultzatu, neska/emakumeen arteko desberdintasunak baloratuz, elkarri entzunez eta komuneko esparruak plazaratuz ahalduntze kolektiboa sustatu eta iruditeri berria indartzeko.
Indarkeria matxista:

  • Erasoen identifikazioa landu, emozio eta sentipenei garrantzia eman
  • Erasoei aurre egiteko tresnak bereganatu eta martxan jarri: ez isildu, salatzeko eta defentsarako eskubideak aurrera eraman.
  • Fisikoki defendatzeko erremintak eskuratu: bestelako estrategiak nahikoak ez direnean, defentsa fisikoa martxan jartzea beharrezkoa da.
Genero indarkeria lantzeko baliabideak: