#Amaiaa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Amaiaa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/05/03

Betirarte!



Zenbait emakume zain egoten dira,

zerbait noiz aldatuko
eta deus ez da aldatzen, beraz,
beren burua aldatzen dute.”

AUDRE LORDE

(Itzulpena: Danele Sarriugarte-Poesia Kaierak-SUSA)


Ikastaroa bukatzen ari da, ez da ibilbide motza izan, eta beste ikastaro kideek iada esan duten bezela, ez da ibilbidearen hasiera besterik. Zuei denoi eskerrak ematea besterik ez da geratzen, eskerrik asko bakoitzari zuen experientziak, iritziak, gertakizunak, bakoitzaren jakinduria konpartitzeagatik.

Ibilbide hontan berriro topo egingo dugulakoan nago, eta seguru orduan ez garela orain garenak izango: ikastaroan zehar berplanteatzen, desikasten eta ikasten, eraldatzen etengabe aritu gara eta espero dut, hala jarraitzea!

ahalduntzea

aliantzak

jakintza kolektiboa

Hauek dira denon artean eraiki dugun ikastaroarentzako aukeratu ditudan hitzak, uste dut, beraien kabuz hitz egiten dutela.


Ikastaroko jarduerak egiterakoan maiz lagun izan dudan abesti bat da hurrengoa, jarduerak egiterakoan askotan entzun dudana. Hor doa!




Ikastaroan zehar, ikasi dut norberaren lotsak, beldurrak tresna bikaina izan daitezkela bertatik ikasteko. Izan ere, bakoitzaren lotsek asko esaten dute bizi garen gizarteaz, Mari Luz Estebanek Argiako Hezkuntza da gorputzarekin eta gorputzetik egiten den zerbait artikuluan azaltzen duen bezala.

Lotsa sentitzen dugunean, gure ni-a oso gutxitua sentitzen dugu eta oso esperientzia garrantzitsua da, ez bakarrik modu negatiboan. Josune Irigoienek dio lotsa kontrol mekanismo bat dela, genero ikuspegitik eta emakumeen kasuan gorputzari oso lotua; lotsak ondo erakusten digu patriarkatuaren gune beltzak non dauden. Eve Sedwick-ek dio zerbait transgreditu izanaren sentsazioa dela lotsa, nahiz eta batzuetan zer transgreditu dugun oso ongi jakin ez. Horren bidez eratzen dugu gure identitatea. Lotsatzen diren umeek erakusten digute non dauden arazoak, eta ez da euren arazoa, gizartean ditugun problemak identifikatzeko da baliagarria. Gorputzak lotsatzen baditu, erakusten digute gorputzari lotuta zein arazo ditugun gizarte honetan. Horregatik, lotsa mekanismo interesgarria izan daiteke ikasgelan lantzeko.

Guk ikastaroan zehar, gure gertakizun, lotsa eta beldurrak konpartitu ditugu, eta bertatik ikasi dugu, hauek zergatik pasatzen zaizkigun konpartitu eta ulertzeak hauek indargune bilakatzen lagundu digu. Garrantzitsua dena da lotsa eta beldur horiek kolektibizatu egin ditugula, eta hori ariketa ausarta da.


Aipu ezagun bati jarraiki, hau esango nioke hezkidetza esku hartzen ikastaroa egitera hurbildu daitekeen norbaiti:

Hezkidetzen ez duenak, ez daki zer den hau! Beraz, animatu!



Ondo segi sorgintxook eta betirarte! 

2017/03/27

Maitatzen sehaskatik erakutsiz



Tratu onak hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz gaiaren inguruan ikusitakoari buruzko hausnarketa: 


Mari Luz Estebanen hitzetan, zeharkatzen gaituen 'maitasun-pentsamendua' 'gizakia ikusteko modu bat da, baina horretaz gain, orden ekonomiko, politiko eta sozial bat ere bada, gizartea antolatzeko modu bat: elkarbizitza, taldeak, gizon eta emakumeen arteko harremanak, helduen eta umeen arteko harremanak, hezkuntza, sozializazioa... Hau da, bizitzeko modu bat da, eta hor erdian daude emozioak eta maitasuna. Beraz, ez da bakarrik amodio erromantikoa eta bikotea, hori baina gehiago da'. 

Aste hontan ikusi dugun bezala, harremanak ez dira gure ingurukoekin ditugun elkarrekintzak bakarrik: gure buruarekin duguna ere harremana da. Harreman hauek etengabe eragiten dute gure izaeran, egoteko moduan, harremantzeko eran... 

Hildo beretik, gizarte kapitalista eta patriarkalean proposatzen, ematen zaigun, maitasun eredua gu 'kondenatzeko' beste modu bat da. Maitasuna (heteroa, monogamoa, erromantikoa...) beste edozerren gainetik kokatzen duena eta emakumeok, maitasunaren izenean, lan erreproduktibora - etxeko lanak, zaintza...- behartzen gaituena. 

Ikus dezagun gehiago gai honen inguruan, maitasun era osasuntsuagoak eta tratu onak praktikatzeko hartu behar diren neurrien inguruan... 



 

Astean zehar jorraturiko ideia garrantzitsuenekin AKROSTIKOA osatu:


eran
t
zunkidetasuna
e
r
rekonozimendua
Zaintza → b
a
besa
au
t
onomia
barr
u
a



amodi
o
osasuntsuak
ka
n
poa
Lan erreproduktiboan ban
a
Keta parekidea
berrerai
k
i
Iazko ikastarokideek egindako postetatik Blancarenak deitu dit atentzioa.  

Bertan, tratu onetarako hain ezinbestekoa den, etxeko lanak eta zaintza era parekidean banatzeko baliabide batzuk proposatzen ditu:

Etxeko lanak eta zaintza, parekidetasuna neurtzeko termometroa

Ekofeminismoa 


Baliabide hauek osatzeko hurrengoak gehituko ditut


Ikasleekin lantzeko aproposak izan daitekeen baliabide batzuk hauek dira:

Ondo maite zaitut artikulua

Sentir(se) ridícula  

Por cuatro esquinitas de nada




El tornillo – El amor - Irantzu Varela



Analogía entre abuso sexual y taza de té


Amaia Pérez Orozco, El decrecionismo ecofeminista: una alternativa política desde el feminismo




Zein dira zure ustez hau guztia hezkuntzan/jendartean lantzeko erronkak? 


  • Maitasun erromantikoaren mitoari aurre egingo dioten erreferentziak erabiltzea eta ikustaraztea. Maitasun erromantikoak bultzatzen dituen ideiak deuseztu eta bestelako maitasun eta laguntasun ereduak eraikitzeko.

  • Neskekikin feminitate eredu anitzak eta libreak landu, autodefentsa feministaren bitartez. Mutilekin, maskulinitate hegemonikoaz aratago, maskulinitate eredu berriak eraikitzeko hezkuntza bat eskaini. Maitasunaren eta indarkeriaren arteko lotura hausteko harreman ereduak ikustarazi eta bultzatu.

  • Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura. Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan, komunikazioan, dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura, honek estereotipoen etengabeko sustapena bultzatzen baitu. 
      
  • Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak. 

  • Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
     
  • Bake eta indarkeria-eza kulturaren sustapena. 
 

2017/03/20

Erantzunkizuna 'bandoz' aldatzeko garaia da

  • Gaiari buruzko gogoeta pertsonala:

    Hona hemen astean zehar indarkeria matxistari buruz landutako ideia nagusi bi: 
"Begirada zabaldu behar dugu arreta gizonengan jarriz". Silvia Federiciren hitzetan “beharrezkoa dugu emakumeen kontrako bortizkeriaren kontra, misoginiaren kontra, estatuek emakumeen gorputzei eragindako erasoen kontra… gizonezkoek ere borrokatzea. Gizonek zergatik ez dute emakumeen kontrako bortizkeriaren aurka fronte guztietan borrokatzen? Haiek dira beste gizon batzuk hezi behar dituztenak.” 

Hori dela eta, indarkeria matxistarik gabeko jendartea sustatzeko egun bi estrategia nagusi proposatuko ditugu, beti ere mugimendu feministaren eskutik: gizonen inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa interpelatuz eta berriak eraikiz eta emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa autodefentsa feministaren bidez.

Eta berdintasun konpromisoa duten gizonen jokabidea izan liteke “‘matxirulo’ jarrerak alde batera uztea, txalorik espero gabe maskulinitatearen pribilegioei uko egitea”. 

Gizonak eta Feminismoa: botereari uko egiteko ordua
Oso erraz jartzen den medaila bat da feminismoarena 

  •   Eta zure inguruan indarkeria matxistarekin ikusi dituzun 2 egoera erreal? 
Jokaera matxistaz inguratuta gaude. Denok gara matxistak izatez, kultura honen baitan murgilduta baikaude,'klik'a egin eta indarkeria estruktural hontaz jabetzen hasi arte. Indarkeria matxista egunerokoan daukagu, hainbat eta hainbat komentario, epai, ekintzetan...

Behin, lagunok juergan geundela, gutako bati bati ipurdia ikutu zioten. Agian, indarkeria mota hau agerikoenen artean kokatu genezake (hau da, detektatzen errezak direnen artean – beste batzuk sutilagoak baitira...-). Honen aurrean, laguna, oso haserre, ipurdia ikutu zionarengana (kasualitatez, mutila zen...) itzuli zen eta gertatua aurpegiratu zion oihuka, esanez ez zuela eskubiderik egin zuena egiteko, ea nork ematen zion baimena bere gorputza modu horretan erasotzeko. Okerrena ez da hori, okerrena da, mutil kuadrila osoak neskari oihu batez eta ofenditu moduan erantzun ziola ea 'eroa ote zegoen'. Isterika hutsa zela ere esan zioten, ez dagoela horrela jartzeko arrazoirik, eta, mesedez, lasaitzeko, horrela ez direla gauzak konpontzen... Beraz, ikus dezakegun moduan, eraso bikotza jaso zuen gau hartan lagunak: batetik, haren gorputza inbaditu zuen mutilaren erasoa, eta hori gutxi balitz, bere defentsan esandakoagatik bigarren agresio bat jasan zuen. Agresio bat jasan ondoren, gure defentsan jarduteko legitimitate osoa daukagu, baina badirudi, hori ere erauzi zaigula. Gainera gugandik espero da pedagogikoak izatea. Indarkeria matxista baten aurrean haserre eta amorratuta sentitzeko eskubidea ere ukatu digute. Honen aurrean, autodefentsa feminista lantzea beharrezkoa dugu. 

  • Indarkeria matxisten aurkako aipu, abesti eta bideo batzuk aurkituko dituzu jarraian,  ikasleekin erabiltzeko aproposak izan daitezkeenak:
AIPUAK ETA ARTIKULUAK
Begoña Zabalak Pikara Aldizkarian idatzitako artikulua, 2014ko San Ferminetan ¡Pasa la capucha Hermana' lelopean antolatu zen manifestazioari buruz. 
 

No queremos generar miedo al género masculino, pero sí al agresor: queremos que tenga suficiente miedo para que no nos agreda.
FARRUKAS
[Feministas Autónomas Revolucionarias y Ruidosas Unidas en contra de las Agresiones Sexistas].

ABESTIAK
No mient(r)as – A Flor de Piel

Se quemó – La Otra
El Blues de la Violencia – La Otra
               
                   BIDIOAK
'Arrunta Naiz' bikore barruan ematen den agresio isilarei buruzko laburmetraia.  

Wanda Skyles - I'ma be me: gay vs black


Erasorik ez, erantzunik gabe: Erasoez nazkatuta, jasan berri zuen erasoari bere kabuz erantzutea erabaki zuen neskak


                      → Irantzu Varela - 'Él nunca me pegó' dokumentala

→ Kaperuzitas Lobas

→ No solo dueles los golpes 

'Gizonen eguna' – La Tuerca
  • Hauek dira eremu hezitzailean/ jendartean lantzeko zenbait erronka:
  • Arazoaren dimentsioaz jabetzea.
  • Emakumeak ahul eta biktima bezala hautematearen ideia deseraikitzea.
  • Autodefentsa Feministaren bitartez, indarkeria egoerak nola ekidin edo nola aurre egin irakastea, nexken eta emakumeen ahalduntzea sustatzea.
  • Indarkeria matxistarekin amaitzeko mutilek duten ardura ikustaraztea, eta maskulinitate hegemonikoa interpelatu eta markulinitate eredu berriak sortuz.
  • Maitasun erromantikoaren mitoaren eta ideologiaren deseraikuntza.
  • Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu eta gainditzeko esku hartzea sustatzea.
  • LGTBIQ+fobiak bistaratu eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.



2017/03/13

Gatazkak eta hauen trataera hezkidetzailea

  • Gatazken ingurukogogoeta pertsonala

Aste hasieran banekien gatazkek, orohar, zentzu negatiboarekin hautematen genituela. Zerbait inkomodoa eta ekiditeko bezala ulertzen ditugula. Denborarekin gatazketatik ere ikasteko balio digutela ulertu dut.
Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz bakearen ustean bizi garela. Hau da,bakea gerrarik eza edo edozein indarkeriarik eza bezala ulertzen dugula. Astean zehar egindakoibilbidearen ondorioz konturatu naiz hortan oso oker gaudela: indarkeriak forma ezberdinak hartzen dituen gizarte batean bizi gara, eta indarkeria forma horietako batzuk iada hain ditugu normalizatuta, beldurgarria da baina hala da.
Zuzeneko eta ageriko indarkeriaz gain (fisikoa), ezkutuko bi indarkeria ere badaudela ikasi dut: batetik, egiturazkoa indarkeria- pobrezia, errepresioa, alienazioa, hau da gizakiei ahalmenak garatzen uzten ez dien oro-; bestetik, indarkeria kulturala -zuzeneko indarkeria erabiltzea edo biztanle batzuei oinarrizko eskubideak denbora luzean mugatzea justifikatzen duena-.
Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, esango nuke bakea ez dela egoera estatikoa, prozesu dinamikoa dela baizik. Eta gatazka, ezinbestekoa dela pertsonen eta jendartearen garapenerako. Egoera gatazkatsuei irtenbidea topatzeko moduek definitzen dute bake egoera dugun ala ez. Gatazken trataera eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak eragingo du bakea.


  • Gatazkei buruzko izko ikastarokideek egindako post hau oso interesgarria iruditu zait:

ARAUTIK ATERATZEN DEN ORO GATAZKATSUA BADA, ZER DAKAR EMAKUMEEN SUMISIO EZAK?


  • Gai honen garrantziaz jabetzeko hezitzaileei ikerketa, baliabide
edo proposamen adierazgarriren batzuk jarraian: 

1. Golden 5 programa

2. Harremanitz taldeak eskoletan 6 orduko esku hartzeak egiten ditu, 'Hezkidetza eta Tratu onak' programa aurrera eramanez.

3. 'Bakeari buruz ari gara denok, baina ez du inork bakerako hezten. Lehiakortasuna erakusten du gehiengoak, eta hau da guda ororen abiapuntua. Lankidetza eta elkarri laguntzeko hezten dugunean hasiko gara bakea erakusten'. [Maria Montessori]




4. Ikaskuntza kooperatiboa

5. Educa para la paz: Jolasaren Alternatiba

5. Educapaz – La construción de las identidades de género. Actividades para trabajar con jóvenes y adolescentes. 


  • Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzailean/ jendartean lantzeko erronkak?

-Gatazkak egun duen konotazio negatiboa iraultzea.
-Errealitatea aztertu eta berregiterakoan,jakintza sortzearen 'generizazioa' eragitea; errealitatea aztertu eta eraldatzerakoan emakumeon egoera kontutan edukitzeko neurriak hartzea. Gatazkaren analisiaren generizazioa.
-Agresibitatea pertsonok (emakume zein gizonek) dugun ezaugarria dela kontutan hartzea eta ez reprimitzea, baina indarkeriazko jarrerak ekiditea. Tratu onetan eta indarkeria ezan heztea.
-Gatazkak ekidin gabe mahai gainean jarri eta hauek modu egokian tratatzea, hontarako baliabideak eskainiz.
-Pertsona ororen iritziak, pentsamenduak... errespetatzea, ados egon ez arren.
-Elkar entzuketa aktiboa sustatzea.
-Zaintzen etika praktikatzea.
-Hezkuntza emozionala eta elkarri entzuteko espazioak lantzea.
-Indarkeriaren erabileraren deslegitimazioa praktikatzea.
-Maskulinitate hegemonikoaren baitan dagoen gizakion independentzia ulertzeko modua aldatzea: pertsonok elkarrekiko dependienteak garela ulertzea eta ideia hau sendotzea. 



2017/03/06

Ezer ez egitea, egitea da!


Astean zehar gaiari buruz agertu diren 2 ideiarik garrantzitsuenak aipatu eta
zergatia azaldu.

Denok galdetu beharko genioke gure buruari ea heteresexualak garen. Sistema heterozentrista eta patriarkalak aurresuposatu egiten baitu hala garela. Horrela behar gaitu, eta hainbat eta hainbat mekanismo ditu sinesmen horri itsu itsuan obedi diezaiogun. Ulertu behar dugu desira ere, eraikuntza sozio-kulturala dela, eta ikasi dugun era berean, desikasi egin dezakegula, beste gorputz eredu eta erreferenteak -askeagoak eta anitzagoak- maitatzeko. 
 
Ez obeditu! Heteroaraua plazerrez lehertu!” [Bilgune Feminista]



Etengabe egiten ari gara heziketa afektibo-sexuala. Gorputz sexuatuak gara eta gure sexualitatea beti dago presente. Eguneroko ekintzetan neska eta mutilen sexualitatea hezten ari gara honen guztiaren bitartez: batetik, ikasleen eskutan jartzen ditugun materialak eta kultura ekoizpenak erakusten dituzten istorio, irudi eta fantasiak (curriculum esplizitua) eta, bestetik, hezitzaileok zeri ematen diogun garrantzia eta zeri ez, aipatzen ez duguna, gure gorputzak transmititzen duena eta gure buruari buruz ematen dugun irudia (ezkutuko curriculuma).



Iazko ikastarokideek egindako postetatik, Begoñaren postak deitu dit atentzioa, haren azalpen eta baliabideengatik.

Aste honetako gaiaren inguruko baliabide, ikerketa edo proposamen batzuk:

Hurrengo baliabide hau ez doa zuzenean hezkuntza afektibo sexualaren inguruan, baina heteroaraua hausten duten erreferenteak bisibilizatzeko keinu bat bada. Monologo hontan, aurkezleak, umoretik lantzen ditu lesbianismoa eta arrazakeria, bai ondo landu ere. Umoretik lantzea baino gauza hoberik!?




Nahiz eta orain Hezkuntza Afektibo Sexual hezkidetzailarekin ari garen, eta ez identitatearekin, duela gutxi atera duten publizitate anuntzio bat da hurrengo hau, eta interesgarria iruditu zaidanez, hona ekarri dut: genero dikotomiarekin hausten eta heteroaraua apurtzen duen erreferente gisa balio duelako hain zuzen. Ea zer deritzozuen.


'El amor no tiene etiquetas'

Eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka batzuk hauek dira: 

  • Eskola komunitate osoan gaiarekiko formakuntza eskaintzea, horrela sentsibilizazioa lantzeko. Eskola komunitate osoaren konpromezua eskatzea.
  • Heteroaraua gaindituz orientazio sexual anitzak eta familia mota desberdinak, kultura desberdinetakoak, gorputz desberdinetakoak bistaratu eta berdin baloratuak izango diren heziketa eredua bermatzea.
  • Norberak bere gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen edertasuna, erakargarritasuna, sentsualitatea eta abarren balorazioa ahalbidetzen duen heziketa sustatzea (erakarpen- eredu ez-normatiboak landuz).
  • Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzen duen heziketa izatea, espresio sexista, LGTBIQ+fobikoak, lodi fobikoak edo beste edozein bazterkeria-adierazpenak gaitzetsiz.
  • Ikastetxea zein beste lan esparruak identitate pertsonal eta afektibo-sexual anitzak aske esperimentatzeko eta espresatzeko gune bihurtzea.

2017/02/27

Sexualitate Anitzei arreta jarriz

Gaiari buruzko gogoeta pertsonala egin nahi duzun formatua erabiliz edo sekuentzia hau betez:

Aste hasieran garbi nuen genero identitatea eta genero adierazpena ez direla nahastu behar, askotan suertatzen den bezala. Halaber, aste hasieran argi nuen heteronormatibitatea, ikasi dugun era berean, desikasi ere egin daitekeela, nahiz eta hau prozesu oso bat den.

Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz orientazio sexuala eta erakarpena ere, neurri batean, gure inguruneak erakutsitakoak direla: desira ere eraikuntza sozio-kulturala dela. Aste hontan landu dugun bezala, sexualitatea ere eredu neoliberal eta patriarkaletik eratortzen den eredu dikotomikoaren eraginpean dago: harreman koital heterosexuala. Ugalketa du helburu nagusia eta honek markatuko du “ona” eta “txarra” denaren arteko hierarkia: heterosexualitatea eta sexualitate ugalkorra goiko partean izango direlarik.

Gai honen inguruan buruatzen zaizkidan galderak eta zalantzak ez dira gutxi. Izan ere, sexu orientazio batzuk ezagunak banituen ere (homosexuala, heterosexuala eta bisexuala, esaterako), konprobatu dut genero identitate eta sexu-aukeraen etiketa hauek errealitatean dagoen aniztasunarentzat ez direla nahikoa. Hortik, berri hauek ikasi ditut: asexuala, heteromalgua, homomalgua, pansexuala, omisexuala... Errealitatea izendatzeko hitzak edukitzea beharrezkoa da, izendatzen ez dena, ez baita existitzen. Baina halere, uste dut zailena etiketa hauek guregan berpentsatzea dela. Eta ni, heterosexuala al naiz?




Iazko posten artean, Itsasoren post honek deitu dit atentzioa, izan ere, bertan aipatzen diren hainbat material oso interesgarriak iruditu zaizkit. Esaterako, Bollera da bide bakarra ikus-entzunezkoa.


Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitezkeen zenbait material:

Amaia Alvarez Uriaren esanetan sexualitateari buruzko diskurtsoek dogmak sortu dituzte: dikotomia anatomikoak (arra/emea), genero-dikotomia (gizon/emakume) eta genero-estereotipoak (maskulinoa/femeninoa). Dikotomia anatomikoa hain da funtsezkoa, aurkitzen ez denean sortu ere egiten dela (adibidez intersexualei sexu bat ala bestea ezartzen diete, dogmara egokitu ahal izateko).

 


  • Pertsona transexualek egunerokotasunean topatzen dituzten zailtasunei buruzko laburmetrai bat:


    Soy homosensual - Headspace de Jake Graf. Corto sobre transexuales  
  • Ikastaroan zehar identitatearen eraikuntza sozio-kulturalaz maiz aritu garenez, gure kulturatik pixkat urruntzen den kultura batean ematen ari diren aldaketa batzuk aipatu nahi nituzke: Japonen ematen ari den 'generorik gabeko Danshiak' mugimenduari buruzko bidio batzuk txertatu ditut, ea zer iruditzen zaizkizuen.

    Halere, atentzioa deitu didan zerbait zera izan da: ateratzen diren pertsonen gehiengoa, guztiak ez esatearren, cisgizonak dira. Bestalde, androginotasuna moda moduan aipatzen da, eta ez hainbeste norberaren sentitzeko moduan. Dena dela, modagatik izanik ere, norberaren identita anitzak bilatzea eta experimentatzeko balio badu, ez dago gaizki... Zer deritzozue?


    Japongo genero gabeak
     

    Danshis sin genero
Astean zehar ikusi dugun bezela, garrantzitsua da genero-sistema binarioa hautsiko duten moldeak eraikitzea. Horretarako hezkuntza afektibo-sexuala hezkidetzailea eskaini behar diegu gure ikasleei. Eremu hezitzaileetan zein jendartean lantzeko erronkak:

  • Sexu-genero sistema salatu eta gainditzea.
  • Ikasle bakoitzaren errepika-ezintasuna askatasunean garatzeko eskubidea bermatzea.
  • Norbere gorputza hobeto ezagutzea, aniztasuna errespetatuz eta gorputz eredu anitzak daudela zainduz.
  • Tratu onetan oinarrituko diren harremanak eraikitzea, indarkeriarik gabekoak.
  • Sexualitatea eta plazerra lotuta doazela erakustea.
  • Heteronormatibitatearekin haustea, bestelako ereduak aurkeztuz.