#Irati Landetxa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Irati Landetxa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/11/14

Tristea da dena ospatu beharra, oraindik dena lortzeko bada!

 

Ospakizunen inguruan asko dugu hausnartzeko. Ni Irungo auzo batekoa naiz eta Alardearekin Irun eta Hondarribiak duten liskarra mundu mailako albiste izatera iritsi da. Askotan lagun berriak egin ditudanean bi aipamen egin dizkidate: 

  1. Aizu, Irungoa izateko oso ongi egiten duzu Euskaraz!
  2. Eta alardearen kontuarekin zer gertatzen zaizue? Zu noren aldekoa zara?
Ez dit harritzen honelako komentarioak entzun behar izana, baina estereotipo eta etiketekin zerikusia handia duen gaia da hau. Jaiak ez dira inoiz balioen trasmisioetatik aparte egon eta hau adibide garbia da. Hona emen nere MEMEa:


Hondarribiko Jaizkibel konpainia

Bestetik gaiarekin jarraituz, ondorengo sarrera hautatu dut:  OSPAKIZUNAK BAI... HEZKIDETZA ERE BAI!!! Sarrera honetan ospakizunen inguruan islatzen diren estereotipoak, jarrera matxistak, etab asko direla aipatzen du. 


Hezitzaile gisa ikasleekin, nere inguruko ume eta gazteekin gai hau lantzeko moduko baliabide aproposa irakasgaien konpetentzien arteko elkarlana goraipatu nahi dut: nik aipatutako ospakizunaren historia aztertzeaz gainera, alardeak duen kutsu militarista eta politikoaren inguruan hausnartzea ezinbestekoa  da orain gauden unea ulertzeko eta datozen belaunaldiei beste aukera bat emateko. Gainera, iruditegiaren bitartez ere abordatu daiteke gai eta honela pixkanaka sinismenak eta tradizioak zalantzan jarri.


Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak? Lehenengo erronka hezitzaileak heztea eta sinesmen horiek zalantzan jartzea da eta gero ume eta gazteekin prebentzioa eta informazio egokiaren trasmisioa litzateke. Irakurgaiean ondorengoa aipatzen du: Hezkidetzaren ikuspuntua txertatzeko, argi dago, jarrera kritikoaz jardun behar dela eta kontu handiz prestatu eszenifikazioa. Zer transmititu nahi dugu? Nola? Zer zainduko dugu?


Nolanahi ere ospakizunekin afektibitatea eta karga emozionala oso agerian gelditzen dira eta hortik esku hartzea ezinbestekoa da.



2021/11/01

Emakumeen kontrako izurritea

 

Genero-indarkeriaren irakurgaietan datu eta estatistika asko agertzen dira. Datu horien atzean pertsonak gaude. Datuek errealitatearen zati bat erakusten dutela iruditzen zait, izan ere zenbat kasu eta egoera daude ikusi edo identifikatzen ez dugun genero-indarkeria dagoena? Eta honek are gehiago haserretzen nau, benetan kuantifikatu ahalko bagenu gizartean ematen den genero-indarkeria guztia esan bait genezake  inguru guztietan ematen dela eta etengabe. Hortaz, emakumeen %35ak indarkeria hau jasaten duela adieraztean motz gelditzen garela uste dut, denok (emakume denok) noizbait edo behin baino gehiagotan jasan dugun biolentzia dela uste baitut, eta soilik emakume izateagatik.

Hala ere, estatistikek eta datuek emakumeok bizi dugun egoera larria ikusarazteko ezinbestekoak direla ere uste dut. Hemen bi adibide atentzioa eman didatenak:

  • Mutilen %20ak uste du genero-indarkeria ez dela existitzen, “asmakizun ideologikoa” dela. Duela lau urte baino bi aldiz gehiago. Bereziki kezkarria den datua. HAUSNARKETA: datu honek larritu egin dit baina errealitate bat badela ere erakutsi dit. Feminismoaren gorakadarekin lotua dagoela ere uste dut, izan ere, gizartearen zati handi batek feminismoaren beharra geroz eta ageriagoan uzten duen bitartean, kolektibo eta pertsona gehiago honen kontrako jarrera hartzen ari direla uste dut.
  • Kontzientzia feminista handiagotu egin da: nesken artean beren burua feministatzat jotzen duen portzentaia % 46,1etik % 67,1era igo da; mutilen kasua igoera motelagoa da %23tik % 32,8ra pasatu da. HAUSNARKETA: korronte feminista aspalditik martxan dagoen mugimendu bat izan arren, badut sentsazioa azken urteetan gorakada handia izan duela eta geroz eta sentsibilizatuagoak gaudela. Badirudi genero-indarkeria neskek pairatzen dugun indarkeria denez gure esku dagoela honen kontra aritzea. Ezin dugu ahaztu gizartearen erdiak emakumeak garen bezala beste erdiak gizonezkoak direla eta guztion ardura dela honen aurka egitea. Gainera, botere sistema heteropatriarkalak eragiten duen ondorioen artean gizonek esparru guztietan boterea izatea da, eta hortaz, oso garrantzitsua da gizonek ere honen inguruan hausnartzea, prebentzio neurriak hartzea eta esku hartzea.

 

IKASTETXEETAN GENERO-INDARKERIAREN PREBENTZIORAKO ESKU-LIBURUA

Aukeratutako aurreko edizioetako posta hau da:

Aske izan nahi dut

Honen arrazoia edukian dago. Berak irakasle emakumezko bezala eskolan pairatzen duen indarkeria aipatzen du. Gai hau oso mamitsua da, nik askotan pentsatu eta beste kide eta lagunekin partekatu dudan gaia da. Ni heziketa fisikoko irakaslea naiz. Lehenengo ordezkapena 3. eta 4. DBH ko ikasleekin izan zen. Aitatasun baja bat ordezkatu behar nuen eta lanarekin hasi aurretik saio horiek ematen zituen irakaslea ezagutzeko beta izan nuen. Irakasle hau gizonezkoa, gaztea, altua, jatorra eta karismatikoa zela ikusi nuen. Berak hainbat gako eta argibide eman zizkidan saioak aurrera eramateko. Ni garai horietan oso gaztea nintzen eta gainera fisikoki txikia eta argala. 20 egun izan ziren orduan aitatasun bajak irauten zuena baina 20 egun horiek oso luze joan ziren. Hasieratik onartu behar izan nuen bakarrik emakume izateagatik askoz lan gehiago egin beharko nuela “nire lekuan jartzeko” edota ikaskuntza komunitateak ni errespetatzeko. Eta ez nago soilik ikasleen jarreraz hitz egiten ari, irakasleen aldetik ere pairatu bait nuen hau. Askotan gertatu zitzaidan beste irakasle bat gimnasioan sartzea eta denbora bat ni bilatzen pasa eta gero “Jo enizun topatzen, ikasle bat dirudizu!” esaldia entzutea. Askotan gertatu zaidan egoera da eta uste dut esparru guztietan gertatzen bada ere esparru batzuetan oraindik gehiago ematen dela.  Kirola eta heziketa fisikoaren eremua hauetako bat dela uste dut eta honen lanketa, formakuntza eta esku hartzearen garrantzia azpimarratzen dut.


Hortaz, hau guztia lantzeko erronkak ugariak dira baina irakasleen formakuntzarekin hastea ezinbestekoa dela deritzot. Ondorengo belaunaldiak hezkidetzan eta genero-indarkeriarik gabe hezteko gakoa oraingo hezitzaileen prestakuntzan eta balore egokien transmisioan baitago, besteak beste.

2021/10/25

Estereotipoetatik at bizitza askeago bat!

 



Lolaren ALDE BATERA UTZI AURRERA EGITEN UZTEN EZ DIZUN GUZTIA! Sarrera aukeratu dut oso originala iruditu zaidalako besteak beste. Gainera irudi oso egokiak erabili ditu eta hau azkar bizi garen garai hauetan asko eskertzen da, iruditegitik ere asko abordatu baitezakegu. https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/10/alde-batera-utzi-aurrera-egiten-uzten.html

Zirku artista eta sortzaile naiz eta hain zuzen gure lehenengo pieza konpainia bezala gai hauek tratatzeko asmoz egin genuen. Gure gatazka pertsonaletik abiatutako gaia unibertsala zela ohartu nintzen. Sistemak berak estereotipo eta sexu-rolen bidez gizakiak mugatu eta baldintzatzen ditu jaio garenetik. Nik pertsonalki jasandako jazarpena nere arazoa soilik ez dela ohartzeak begiak zabaldu dizkit. Gure sorkuntzaren helburu garrantzitsuetako bat etiketa, botere harremanak, rolak eta generoarekin lotutako gatazkak lantzea da eta zirkua hain ikusgarria izanda, iruditegitik abordatu nahi izan dugu hau guztia, iruditegi berri bat sortuz eta gizarteari gure aportazioa eginaz. Hau dela eta, KONTURATU NAIZ neri aspalditik mugitu didan gaia arazo unibertsala dela eta ez pertsonala.

 

Eremu hezitzaileetan lantzeko oztopoetako batzuk honakoak direla deritzot:

  • Profesionalen formakuntza falta
  • Sexu-generoaren inguruan egindako hausnarketa eskasa edo hausnarketa eza
  • Familia eta hezitzaileen arteko komunikazio eta jarraipen urria
  • Praktikotasun falta. Askotan marko teorikoa ezagutzen da baina praktikara eramateko zailtasunak ageri dira eta baliabideak falta dira.


Azkenik gure sorkuntzaren teaser bideoa uzten dizuet, batez ere entzuten den abestia guri askotan egotzi zaizkigun etiketak direlako eta lehen aipatu bezala zirkuaren lengoaietik honelako gaiak ere zenbat landu daitezkeen erakusteko.




2021/10/24

Emakume sortzaileak nonahi sareetan ere bai!

Sare sozialak gizartearen islada diren momentutik, gizon txuri hegemonikoaren eragina izango du. Hau horrela izanda bide desberdinak hartu baditzazkegu ere, ahalduntze eta hezkidetzaren lanketa ezinbestekoa dela deritzot. Gazteak teknologia eta sareen esklabu direla konziente gara baina nor dago honetatik salbu? Maiz pentsatu dut sareek kalte besterik ez digutela egin baina pixkanaka ohartu naiz gauza guztiak bezala hau ere "Ying Yang" bat dela. Bi alderdiak daudela onartu dudan momentutik teknologia eta sare sozialen alderdi positiboa ikusteko gai izan naiz. Informazioa eskuratzeko tresna paregabea izateaz gainera, parte hartzeko eta begirada kritikoa garatzeko oso aberasgarriak ere badira. Ni haurra nintzenean eskolan gai bat landu eta gero ikasleok gure iritzia ematen genuen eta eztabaida bat sortzen genuen aldeko eta aurkako iritzien eraikuntza lantzeko. Hau bera egungo aktualitatera moldatu beharra dugu gure haur zein nerabeek beraien diskurtsoa landu eta defendatzeko sare sozialetan. Irakasle eta helduak ez gaude honetatik at eta horrexegatik gu eredu izanda beharrezkoa ikusten dut lanketa honekin hastea. Pentsatu dezakegu hauen erabiltzaile nagusiak gazteak direnez, beraiek markatzen dutela erritmo edo bertako arauak baina ezin dugu ahaztu sare sozialak gizartearen adar bat edo harremantzeko herraminta bat direla eta beraiei honen zama botatzeak arazoa ezkutatzea besterik ez dakarkigula.

Honen harira Emakumeok ere badugu zeresan handia. Feminismoan jarduteko ziberfeminismoaren sustapena ezinbestekoa da bizi dugun errealitatean. Gu gara gure hitzekin, iritziekin eta lanarekin iruditegi eta mundu berri bat sortu dezakegunak. Pertsona sortzailea bizirik dagoen pertsona bat da eta emakumeok beti sortu eta erein dugu bai bizitza zein gizartea (nahiz eta askotan ezkutuan egon). Orain dugu momentua gauzak ongi egiteko, gure ahotsa lau haizeetara zabaltzeko eta parekidetasunaren alde borrokatzeko. Sormenari askatasuna ematea gauza zoragarria da, hasi gaitezen bada sareetan ere gure arrastoa uzten!

2021/10/20

Aurkezpena Irati Gonzalez Jaimerena

Ni Irati Gonzalez Jaimerena naiz, egun zirku artista, irakasle eta kudeatzailea. 4 urte dira mundu honetan murgildu nintzela, izan ere, lehenago heziketa fisikoko irakasle gisa jardun nuen bai lehen zein bigarren hezkuntzan. Genero eta hezkidetzaren gaiak betidanik mugitu didan gaia izan da, eta txikitatik feminismoaren kontzeptuari tinko eutsi diot. Gainera, Landetxakoa izanda (Irungo auzo batekoa) 10 urteetatik alardearekin lotutako diskriminazioa eta irainak jasan behar izan ditut besteak beste. Ikastaro hau egiteko arrazoiak ugariak dira eta azken finean nere bizitzako alderdi guztientzako baliogarria izango zaidala badakit. Gizartearen parte garen heinean guztian dugu hetero patriarkatuaren eragina eta hortaz ezinbestekoa da neretzat honelako ikastaro bat egitea. Hezkidetzarekin dudan interesa handia izan arren, koziente naiz ez dudala nahi bezainbeste landu eta irakasle jardun dudanean askotan galdetu diot neure buruari nola esku har nezakeen parekidetasuna bultzatzeko. Egun, zirku artista moduan 40 minutuko ikuskizun bat sortu dut nere lankide den Koldo Arakistainekin. Gaiaren ardatza botere harremanak, rolak, etiketak eta generoa dira eta kontatzeko lengoaia akrobazia. Ikuskizun honekin iruditegi berri bat abordatzea dugu helburu eta gainera gizarteari zer pentsatua ematea, ikusten zaiguna eta benetan garenaren arteko aldea aldarrikatuz eta aske bizitzeko eskubidea goraipatuz.
Indarra eta gardentasuna dira deskribatzen didaten bi ezaugarri eta oso irekia sentitzen naiz ikasteko eta gogoetara bultzatuko didaten dinamikak egiteko. Birtualki egiten dudan lehen ikastaroa izanik ez dut oraindik argi zer espero dezakeedan besteengandik eta hau ere arrazoi sendoa da hezkidetzan esku hartzen ikastaroa egiteko. Bizitzan gauza gehienak aldakorrak diren bezala, nire kolorerik gustukoena aldatzen joan da garaiaren arabera. Egun, esango nuke kolorerik gustukoena morea dela, batez ere duen sinbolismoarengatik. Gizakia ez den animalia bat izango banintz gepardoa nintzatekeela iruditzen zait, batez ere mugitzeko dudan moduarengatik. Musika asko gustatzen zait eta momentuaren arabera estilo oso desberdinak entzuten ditut. Abesti bat aukeratzekotan Kashbad-en Hegaz aukeratzen dut, duen esanahiarengatik eta baita abeslariak transmititzen didanarengatik. Gehitu nahiko nuke Berri txarrak-en abesti askoren mezuekin oso identifikatua sentitzen naizela. Honetaz aparte, lasaitzeko eta nere barnera begiratzeko momentua hartu nahi dudanean CharkienHaden eta Path Metheny-ren Spiritual abestia entzuten dut. Ikastaro honekin garapen pertsonalaz gain, erreferente moduan ahalik eta mezu zein interbentzio egokienak emateko gai izatea espero dut.