2020/10/31

ALDE BATERA UTZI AURRERA EGITEN UZTEN EZ DIZUN GUZTIA!

 




Garaziren egindako ekarpena gomendatu nahi dut. Izugarri gustatu zait “Nolakoa da zure kaxa?” titulua. Egia da sexuaren sistema binarioak bi kaxatan sailkatzen gaituela, harrapatzen gaitu, ez digu uzten aukeratzen, askatasuna kentzen digu, izan nahi duguna kanpoan uztera behartzen gaitu…. Bi kaxa horiek itxiak dira, zaila da hortik ateratzea, tranpak dira. 

Garazik aukeratu dituen “La mitad de Juan” ipuinak eta kaxei buruzko irudiak oso ondo islatzen dute nola onartutako gizarte-ereduek pertsona batzuei ez dieten uzten bere sexu- eta genero-identitatea garatzen.



Baina…. zergatik bi sexu eta bi genero? 

Bi sexu eta bi genero bakarrik daude? 

Eredu dikotomiko honetan bi aukera baino ez daude pertsona guztiak deskribatzeko. 

7000 milioi izaki sinplifikatuta bitan? 








Generoa zerbait binariotzat hartzea kaltegarria eta arriskutsua da.






Bi kaxak eta barruan dauden rolak eta estereotipoak dira oztopoa!

Txikitatik ikasten dugu generoa, baina mugagabekoa den zerbait, mugatua ikasten dugu.

Sam Killermanek, "Understanding the complexities of gender" bideoan, honela deskribatzen du determinismo dikotomikoa: mundua eszenatoki bat da. Jaiotzean, antzezlan-banaketaren parte gara, rol bat ematen zaigu, gidoi bat, eta hil arte interpretatzeko esaten digute. Antzeslanako zuzendariek bizitzako egun guztietan jarraitzen digute. Zuzendariak gurasoak, maisu-maistrak, lankideak, apaizak... dira, gure bizitzari eragiten dioten pertsona guztiek. Ezagutzen dute eman diguten gidoia, eta badakite libretotik noiz atera garen. Eta hazten garenean, beste obra batzuetako zuzendari bihurtzen gara.


Eta gidoian txikitatik barneratzen ditugun sexu-genero sistema, rolak eta estereotipoak aurkitzen ditugu, kulturalki inposaturiko bi bizi-programa jarraitzeko.

Baina, munduan pertsona asko ez dira bi kaxatan sartzen, ez dira ez gizona, ez emakumea. Kaxa berriak fabrikatu behar dira haientzat. Pertsona kopurua adina genero bertsio daude eta bakoitzak bere genero-identitatea garatzeko eskubidea du.

Bideo honek oso ondo azaltzen du sexuaren eta generoaren aniztasuna:


Ikastetxeetako aniztasunarekiko errespetuaz eta erantzunaz hitz egiten dugunean, gogoratzen al gara sexu- eta genero-aniztasunaz? Sexu- eta genero-aniztasuna izan da hezkuntza-sisteman ahaztuta geratu den zerbait, nahiz eta jakin ikasgeletan badaudela baztertuta eta oso txarto sentitzen diren haurrak, ez direlako bi kaxatan sartzen eta nahi duten identitatea garatzeko oztopo itzelak aurkitzen dituztelako. 

Hezkidetza funtsezkoa da determinismo dikotomikoaren katea apurtzeko. Hezkidetzaren bidez, irakasleek haur bakoitzaren barruan duen artelana zizelkatzen lagun dezakete. Sexu- eta genero-identitate infinituak daude, pertsonak adina. Hezkidetza da bidea haurrek hasiera batean ezkutaturik daukaten identitatea ateratzeko eta aurrera egiten uzten ez dien guztia kentzen laguntzeko. (Ideaiak xaboia bideotik aterata.)


Irudien eta bideoen iturriak




Irudia






Irudia




1. Bideoa

2. Bideoa

3. Bideoa

4. Bideoa


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat