2020/10/25

Zer ulertzen dugu Hezkidetza hitza entzutean?

 Hezkidetza hitza entzutean burura datorkiena adierazteko eskatu diet aste honetan nire inguruko ezagunei: lankideei, lagunei eta nire ahizpei.

Askok oraindik ere nesken zein mutilek hezkuntzarako aukera berbera izatea dela ulertzen dute, baina hori ez da hezkidetza. Hezkidetza, neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske heztean datza, bere indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien errolak kontuak hartu gabe M.J.Urruzolak dion bezala.

Beste asko, ni bezala irakasleak direnak gehienak, ikastaro osagarriaren txostenean, identitateen garapeneko puntuan azaltzen den moduan, egungo eskola mistoa hezkidetza eskola bihurtzear dakarrela, pertsona eta hari datxekion nortasunaren garapena erreferentzia hartzen dituen eskola bihurtzean datzala uste dute. 

Haur hezkuntzan, oinarrizko konpetentziak eskuratzeko funtsa ezartzen eta lantzen da hezkuntza-etapa honetan; hau da, bizitzako eremu eta egoera guztietan arazoei prestutasunez erantzuteko konpetentzien oinarriak ezartzen dira. Adin hauetan, berebiziko garrantzia dute norberari buruzko irudi doitua eraikitzeko eta haurrek beren burua ezagutu, baloratu eta kontrolatzeko ikasuntzek, horien bidez jartzen baitituzte euren autonomia eta ekimen pertsonala lantzeko oinarriak. Noiz sortzen da genero-kontzientzia? Kulturalki gizonen eta emakumeen bizi-esperientziak, itxaropenak eta beharrak desbedinak direla eta deberdinkeria dakartenaz jabetzeko gaitasuna dutenean.

Pertsona guztiekin izandako harremanen, bizipen eta ikasitako guztiaren ondorioa da eraikuntza hori, eta, gauza berriak ikasteko abiapuntua den aldetik, oinarrizko konpetentzia guztiak lantzen laguntzen du. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina