2020/10/25

NON GAUDE EMAKUMEOK?

Aste honetan hezkidetzari beste begirada bat bota diot, horretarako, besteak beste, inkesta eta behaketa egin ditut.

Gai honi buruzko informazioa jasotzeko inkestatxo labur bat ,WhatsApp bidez bidaltzeko, prestatu dut. Mezuak kolektibo eta adin desberdinetara bideratzen saiatu naiz, ikuspegi globalagoa izateko.

Erantzun duten gehienak emakumeak izan dira. Helduek gazteek baino parte handiagoa hartu dute. Gutxik aipatu dute esku-hartze soziala, gehienek eskolari egiten diote erreferentzia eta batzuek familiari.    

Oso lan interesgarria izan da niretzat, zenbat buru hainbat aburu. Gizartean oraindik asko dagoela egiteke konturatzeko oso baliogarria izan da. Erantzunak aztertu eta hausnarketa egin eta gero hainbat arrazoi aurkitu ditut hezkidetza lantzen jarraitzeko. Beharrezkoa da:

  1. Kontzeptua argitzea.
  2. Hezkuntzan solik esku hartzetik hainbat gizarte-eremuetan aplikatzera pasatzea.
  3. Hezkidetzaren ikuspegia egunerokotasunean txertatzea.
  4. Familiei  hezkidetza lantzeko gakoak ematea.
  5. Bi sexuak bide horretan inplikatzea. 
 

     

Azkenik, Josuneren post-a aipatu nahi dut, 2019ko azaroan argitaratutakoa, hain zuzen. Bere zirkuluan proposatzen dituen zortzi urratsak ikustea proposatzen dizuet, jarraitu beharreko bide on bat markatzen dutelako. Berak esaten zuenez... 

 

HEZKIDETZAZ BLAI ETA EMAN PLAY

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina