Inkestarekin jarraituz, hezkidetza zer den jakin dutenek beste bi galdera mota erantzun behar izan dute. Azken bi galderetan ateratako ondorioak hurrengoak dira: hezkidetza garrantzitsua ikusten dutela gizarte feminista bat lortzeko. Hala ere, uste dute hezkidetza eskolan landu beharreko gaia dela.
Ondorio orokor gisa, oso gazte gutxik hezkidetza kontzeptua ezagutzen dute eta horren definizio sakon bat emateko gai dira. Izan ere, genero-bereizketa ez ezik, kultura, jatorri edota etnia bazterketak gaindituz heztean datza hezkidetza; beste modu batean esanda, askatasunean heztean.
Gainera, ados nago hezkidetza funtsezko tresna dela gizarte hobeago, justu eta feminista bat lortzeko, baina ez da bakarrik eskolaren esku geratu behar den auzia. Eskolak paper garrantzitsua dauka etorkizuneko herritarrak hezteko bai, baina familiak ere bai. Etxean ditugun ereduen jarrerak, hizkerak, rolak barneratu eta erreproduzitu ohi dira. Beraz, hezkidetza etxean lantzea ere oso garrantzitsua da, hau da, eskola eta familien artean hezkidetzan oinarriturik, haurrak hezi behar ditugu.
Pasaden ikasturteko #Lola -ren sarrera hautatuko dut oso sarrera erakargarria eta interesgarria iruditu zaidalako. Alde batetik, egin duen inkesta primeran irudikatu duelako, modu ulergarri eta bisual batean. Beste alde batetik, txertatutako abestia oso polita eta eraginkorra iruditu zait hezkidetza sustatzeko.
Azkenik, zergatik hezkidetza?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina