2016/03/10

TRATU ONEI BURUZ HAUSNARTZEN



TRATU ONEI BURUZ HAUSNARTZEN

Tratu onetan hezteak auto-estimua, berdintasuna eta trataera egokiak bultzatzen ditu. Elkarbizitzan pertsonen arteko eta inguruarekiko dauden harremanen kalitateak eragin zuzena izango du ongizatean, baina tratu onei buruz hitz egitean ezin da ahaztu, hala pertsonen arteko harremanak, nola pertsona barrukoarena kontuan hartu behar direla, zeren norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko baitu.

 
Oso garrantzitsua da, nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak lantzea. Nor bere buruarekin harreman ona izateko eta horrela ahal izatea inguruko besteekin, lehenengo pausua da autoezagutza lantzea, bakoitzaren onarpena lortzeko, alderdi on eta ez on guztiak identifikatzen. Horretaz jabetzeak aukera ematen du bakoitzaren harremanetan eragiten duten aurreiritzi horiei guztiei ulertzeko eta besteei beste modu batez tratatzeko.

Mari Luz Estebanek esanetan …“…emozioen abordatzeak, orokorrean, eta maitasunarenak bereziki, identitateen, narrazioen, posizio sozial eta ekonomikoen eta esperientzien arteko konexioen azterketa aberasten du; genero, klase, etnia, botere, adin eta sexualitate-harremanei buruzko hausnarketa sustatzen du; eta bakarkako jarduera zein kolektiboen konplexutasunera beste modu batez hurbiltzea ahalbidetzen digu…..

Tratu onak eta harreman onak garatzeko, hiru ardatz kontuan hartu behar dira:

1.      Nor bere buruarekin:
·         Autoezagutza landu eta onartu zarena, alderdi guztiak identifikatuz.
·         Zure gorputza onartu eta maitatu, zure edertasun kontzeptu ez estereotipatu propioa sortuz.
·         Autoestimua garatu besteenganako boterekeria edo harrokeriarekin nahasi gabe.
·         Konparaketak alde batera utzi.
·         Jarrera kritikoa erakutsi estereotipoen inposaketaren aurrean.
·         “Ez” esan, behar duzun guztietan.
·         Autodefentsa estrategia anitzak garatu.

2.  Besteekin:

·         Agurtu eta hitz goxoak erabili.
·         Hizkuntza hezkidetzailea erabili.
·         Janzkera, hizkera, izaera errespetatu
·         Begikotasunez jokatu.
·         Elkartasunezko jarrerak erakutsi.

3.    Hurbilekoen artean:

·         Elkarri lagundu.
·         Entzun, saiatu ulertzen, komunikatu.
·         Zure ekarpenik onenak eskaini taldeari.
·         Sexismorik gabeko jarrerak erakutsi.
·         Besteak diren bezalakoak onartu, epaiketarik egin gabe.
·         Besteen gorputza errespetatu.
·         Manipulazioei eta erasoei ezetz esan.
·         Zure betebeharrak aurrera eraman eta besteei dagozkienak eskatu.
·         Arazoak daudenean guztientzako konponbiderik emankorrena bilatu eta martxan jarri.

4.    Bestelako bizidunekin, objektuekin eta inguruarekin:

·         Zaindu, arduraz jokatu.
·         Etxeko animalia eta landareei behar dituzten ongizate baldintzak eskaini.
·         Erabilera ona eman objektuei ahal duten iraupenik luzeena izan dezaten.
·         Birziklatu.
·         Diruarekiko jarrera arduratsu eta solidarioa erakutsi. 




Hezkuntza-sistemak ikasleen harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentzia garatu behar du, ondorengo puntuak lantzen:
ü  Indarkerian eta dominazio-mendetasun parametroetan oinarrituriko pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten ereduen analisi kritikoa egiten.
ü  Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza sortzen.
ü  Bakoitza den bezalakoa onartua sentiarazten
ü  Konparaketak alde batera uzten

Tratu onak sustatzea eta gure inguruan finkatzea, ezinbestekoa da beste motatatako jendarte bat sortzeko. Tratu honen bidez pertsona bakoitzaren onena ateratzen da, bai ematen dituena bai jasotzen dituena….


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina