Aste honetan, tratu onak harreman osasuntsuak ezartzeko dituzten garrantziaz aritu gara eta nire ustetan, hurrengo ahalmenetan oinarritzen da:
- Enpatia: Maite Garaigordobil-ek azaltzen duenez: “se define la empatía desde un enfoque multidimensional, haciendo énfasis en la capacidad de la persona para dar respuesta a los demás teniendo en cuenta tanto los aspectos cognitivos como afectivos, y destacando la importancia de la capacidad de la persona para discriminar entre el propio yo y el de los demás. La empatía incluye tanto respuestas emocionales como experiencias vicarias o, lo que es lo mismo, capacidad para diferenciar entre los estados afectivos de los demás y la habilidad para tomar una perspectiva tanto cognitiva como afectiva respecto a los demás”
- Errespetua: Norberarekiko eta besteekiko. Guztiok eta haien iritziak errespetatuko direlaren segurtasunak autoestimua sendotzen du.
- Lankidetza: Aurrez pentsaturiko helburu jakin bat lortzeko bi pertsona baino gehiago elkartu eta elkarren artean lan egitean datza. Kide guztiek erantzukizun bat dute, bakoitzak egindakoak eragina izango du besteengan, bai positiboki eta baita negatiboki ere. Hori horrela izanik, garrantzitsua da partaide guztien gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatzea. Helburura iristeko, ezinbestekoa da taldekideen iritziak errespetatzea eta asertiboak izatea.
- Berdintasuna: emakume eta gizonak maila berean egonda, iritzi, pentsamendu, jarrera... denek garrantzi berbera, hitz egiteko aukera berbera izango dutela... jakiteak segurtasuna sustatuko du, autoestimua sendotuko du.
Hezkuntzan arreta eskasa ematen diogu adimen emozionalari eta emakume eta gizon orekatuak hezteko inportantzia handia du, bai “barrukoarena” adierazteko gaitasuna garatzeko, bai besteen lekuan jartzekoa, beren sentimenduak, interesak, motibazioak ulertzekoa garatzeko ere. Aldi berean, mutilek sentimendu horiek, maitasuna, ahuleziak adierazten, gozoak izaten ikasteko aukera izango dute.
Adimen emozionalak elkarbizitza positiboa ere sustatzen du eta honek eragina du ikasleen ikasteko motibazioan eta zoriontsu sentitzeko ahalmenean, haien ongizatean. Gaian aipatzen denez: eskolakide guztiak ongi sentitzea, nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak eratzea, elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak ezartzea, bake eta indarkeria-eza kultura hedatzea...lortuko dugu. Beraz, hona hemen hezkidetzaren ikuspuntutik, ikastetxeetan ditugun erronkak.
Oso interesgarria iruditu zait ikasleekin lantzeko, Nafarroako Gazte Kontseiluaren “Amodio zintzoen gida” eta aurkezten dituen amodio osasuntsua baloratzeko ezaugarriak.
Egungo gazteek nola bizi duten maitasuna lantzea ezinbestekoa da, baina horretarako, haiek inspiratzen dituzten ereduak kolokan jarri eta ezabatu behar ditugu. Horretarako oso erabilgarriak dira Marcos Castro irakasleak eredu horiek deseraikitzeko ematen dituen hitzaldiak.
Gizona izatea beste era batean bizi dutenak, erantzunkidetasunaz eta elkar arduraz ikasten ahaleginak dira eta Iñaki Kasaresek adierazten duenez aitatasunaz aritzen denean:
“Erabateko aita izateko aldaketa pertsonala ezinbestekoa dut, beraz. Maiz izugarri urrun gaudela eta sekula ez garela erdira ere iritsiko begitantzen zaigu; beste batzuetan, gero eta gertuago nagoela ere eta, ahalik eta hoberen saiatzen garela. Bidea luzea da, amaierarik bakoa ere, askotan neketsua, latza eta deserosoa, baina mugarri txiki gozagarriz betea ere bai. Gizatasunaren bidea da, nire aburuz. Erronka itzela, baina merezi duen erronka.”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina