2016/03/07

TRATU ONAK HEZKUNTZA-KOMUNITATEAN HARREMANETARAKO ARDATZ

Aurreko gaietan gatazkei eta indarkeria matxistari begirada eman ondoren, bestelako harremank eraikitzea zertan datzan aztertu dugu gai honetan. Harremanaz hari garenean, normalean, kanpoaldera begiratu ohi dugu eta gu partaide gaituzten kanpo-interakzio ugari gogora ekarri ere bai. Baina, hori bezain garrantzitsua da pertsona barrukoa, izan ere, norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko baitu.

Ikasleek harremanak era parekiden eraikitzeko konpetentzia garaatzea da hezkuntza-sistema hezkidetzailearen ardatz bat. Konpetentzia horren bitartez honako hau sustatuko da:
1.       -Indarkerian eta dominazio-mendetasun parametroetan oinarrituriko pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten ereduen analisi kritikoa
2.     -  Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza.

Elkarbizitza positiboa hezkuntza-eremuan, ondoren aipatzen dudana lortzen duena da:
-        -  Eskola-komunitateko kide bakoitza bere identitatearekin gustora egotea, beste batzuk gutxiesteko beharrik gabe, harreman positivo eta autonomoak eskola barruan zein kanpoan eratzea.
-         - Neskea zein mutil-ikasleen konpetentziak pertsona osoak bezala garatzea, eremu pribatu zein publikoan erraztasunez moldatzen direnak, hauen garapen personal eta soziala paraleloan sustatuz.

Kalitatezko elkarbizitzak ondoko hau eraikitzea sustatzen du:
-          - Eskolakide guztien ongizatean oinarritutako kultura, maila guztietan dominazio-mendekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura
-         -  Nork bere buruarekin zein besteekin harreman positivo eta aberasgarriak
-          Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso personal eta sozialean oinarrituriko harremanak
-         -  Bake eta indarkeria-eza kultura

Tratu onak ongizatearen oinarria dira. Tratu onak sustatzeko, Hik Hasikoek gomendio interesgarria hu luzatzen digute: begiratu benentan ditugun aurreiritziei, nola tratatzen ditugun mutilak, eta nola neskak, ditugun estereotipoak gizon edo emakume garen heinean, heldu edo gazte… Horretaz jabetzeak aukera ematen digu gure harremanetan eragiten duten aurreiritzi horiei guztiei aurre egiteko eta tratu onak bideratzeko. Gainera, Mari Jose Urruzolaren zeinbat proposamen jasotzen dira nor bere buruarekin harreman ona izateko, besteekin, hurbilekoen artean eta bestelako bizidunekin, objektuekin eta inguruarekin.


Maitasunezko tratu onei dagokionez, berrikusi egin behar da maitasun erromantikoaren mitoa. Gaur egungo gazteek, duela mendeetako maitasunean sinisten dute: jeloskorkeria maitasunarekin nahasten dute. Horregatik, Pepa Bojo psikologoak dio maitasun erromantikoa erromantizismo zaharkitua, patriarkala eta kaltegarria dela dio. Gainera, Nafarroako Gazte Kontseiluak amodio osasuntsuaren inguruan egindako definizioa azaltzen da eta hona eman eurak egindako “Amodio zintzoen gida”: http://www.egk.org/en/Last%20news/View/143/Genero-indarkeria%20saihesteko%20eta%20tratu%20onak%20bultzatzeko

“Tratu onak bultzatzeko asmoz eta genero-indarkeriari aurrea hartzeko, Nafarroako Gazte Kontseiluak "Amodio zintzoen gida" sortu du. Berdintasun arlotik bultzatu da publikazio hau eta helburua da zalantzan jartzea gaur egun dagoen amodio erromantikoaren eredua sexista eta ezberdintasunezkoa baita. Mitoak behera bota nahi ditugu eta hausnarketarako bideak eskaini maitasun-harremana osasuntsua den ala ez jakiteko


Tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko elkar ardura, erantzukidetasuna izan daiteke oraindik landu beharreko gaia. Gai honen inguruan Amaia Perez Orozkok hainbat ekarpen intersgarri egin ditu: http://www.argia.eus/astekaria/docs/2443/azala/larrun_193_ona.pdf
Zaintza hezkuntzaren erdigunean jarri behar da, eta horretarako ez dago formula magikorik, baina bai zenbait modu lan horri ekiteko:
-        -   Pertsona bere osatusean begiratu
-        - Norberak nahiz bestek izan ditzaketen aurreiritziak identifikatzen eta pertsonaren identitatearen inguruan sortzen diren estereotipoen inguruan kontzientzia hartzen saiatzea, eta pertsonei arreta eskeintzea.
Azkenik, aitatasuna modu ezberdinean bizitzearen inguruan Maite Asensioren artikulua agertzen da. Gai honen inguruan, martxoaren 17, 18 eta 19an jardunaldi batzuk egingo dira Bilbo, Donosti eta Gasteizen, Enplegu eta Gizarte Gaiak Sailak antolatuta, eta oso interesgarria izan daitezkeenak. Hona hemen horren inguruko informazioa: Aldaketak dakarten aitatasunak


Eskolaren erronkak asko dira gai hau sustatzeko, baina batzuk hauek izan daitezke:
-      -    Hezkidetza izatea eskolaren ardatz nagusia
-     -     Irakasleak bereziki, eta eskola komunitatea berdintasunean eta tratu onen inguruan heztea
-       -   Zeharkako gaia izatea


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina