2016/03/09

TRATU ONAK

Izaki sozialak garen heinean, norberaren izaerarekin, bizipenekin eta inguruarekin lotura zuzena du.
Harremanetan, pertsona bakoitza bere buruarekin ondo sentitzen bada, elkarbizitza askoz hobeagoa izango da. elkarbizitza honen kalitate mailak erakutsiko du bizipenen ondoriozko emozio, sentimendu eta ideiek osoturiko oinarria;hauek hain zuzen ere, pertsonen arteko eta inguruarekiko ditugun harreman kalitatean eragin zuzena izango dute, baita ikasketetan ere.



Harremanak era parekidean eraikitzeko:
Batetik, indarkerian eta dominazio-mendetasun parametroetan oinarritutako pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten ereduen analisi kritikkoa egin behar da.
Bestetik, elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboak eraiki behar dira.


Elkarbizitza positibo eta kalitatezkoa hezkuntza komunitatean lortzeko, onartuak, baloratuak, entzunak, partaideak eta errespetatuak sentitu behar gara. Hartu emonak ere, berdintasunean, askatasunean eta elkartasunean oinarritu behar dira.


Tratu onak ongizatearen oinarria

Ondo sentitzeko, afektibitatezko harremanak eraikitzeko, ez gara aurreiritzietan jauzi behar.
Mari Jose Urrozolak iradokizun batzuk ematen dizkigu:
- Nor bere buruarekin harreman ona izateko, norberaren autoezagutza, norberaren gorputza onartu, konparaketak alde batera utzi...behar dira.
- Besteekin harreman onak izateko, hitz goxoak erabili, begikotasunez jokatu,...behar da.
- Hurbilekoen artean, elkarri lagundu, entzun, besteen gorputza errespetatu,...behar da.
- Bestelako biziduenkin, objetuekin eta inguruarekin, zaindu, birziklatu, baldintza onak eskaini,...behar dira. 


Maitasunezko tratu onen inguruan hitzegiten ari garenean, amodio osasuntsu baten oinarritzen gara. Elkarri begirunea dion harreman batean, bakoitzaren askatasunean sinisten duen harremanean eta bakoitzaren independentzia errespetatzen duen harremanean oinarritzen gara.

Maitasun erromantikoaren mitoarekin kritikoak izan behar dugu eta amodio osasuntsuak eraiki behar ditugu.
Honekin lotuta, maitasun zintzoen gida:

Benetako berdintasuna lortzeko erantzukidetasuna edo elkar ardura behar beharrezkoa da.
2013ko EUSTATen datuen arabera, oraindik egoera ez da berdinkidea etxekolanetan eta zaintza kontuetan. Gizonezkoen inplikazio beharrezkoa da aurrera egin ahal izateko

Gure eskolan, erantzukidetasuna, 2 urtetik lantzen hasten gara, nola:
- Haur hezkuntzako gela barruan, erratza eta palak dauzkagu eta areatzan jolasean dabilena edo hamaiketakoa jasotzeko, erratza eta palak erabiltzen dira.
- Jantokian haur hezkuntzakoen mahaia, haur hezkuntzako ikasleek, jartzen dute. Gela bakoitzeko 2 arduradun daude, 2 urteko 2, 3 urteko 2, 4 urteko 2 eta 5 urteko 2 ikasle etabi irakasle eta hoiek arduratzen dira jantokira joateko 11ak aldera eta beraien mahaiak antolatzeko.
- Edalontziak, ura edateko erabilzten direnak hamabostean behin  beraiek garbitzen dituzte.

Eskolan landu beharrekoak:

- Maitasun erromantikoen mitoekin kritikoak izan.
- Erantzukidetasuna txiki-txikitatik landu.
- Etxeko lanei balorea, garrantzia eman.
- Harreman positiboak eraikitzen lagundu.
- Laguntasuna, asertibitatea, enpatia, errespetua, konfidantza, maitasuna, ...sustatu.
- Hitz goxoak eta tono lasaiak erabiltzen erakutsi.
- Norberen buruaren ezagutzarako, errespeturako dinamikak antolatu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina