Harremanen
inguruko hausnarketan, pertsonen
arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua dela ikusi dugu
pertsona barrukoarena:
norberak bere buruarekin duen harremana hain
zuzen.
Honek pertsonen arteko eta inguruarekiko ditugun harremanetan eragin
zuzena izango baitu. Bi harremanek, pertsona ororen emozioetan eta
bizi kalitatean eragina izango duelarik.
Garunak
ez du generorik.Faktore sozio kulturalek aldiz,
eragin
zuzena dute.
Indarkeriari
eta bereziki emakumeon kontrako indarkeriari eraginkorki aurre
egiteko tresnatzat ulertzen dut tratu ona lantzea, sustatzea. Nork
bere burua onartzen eta maitatzen laguntzea da muina, horrela izango
baititugu pertsona zein harreman osasuntsu eta gustagarriak.
Tratu
onetan oinarritutako harremanek ez dute oraindik zilegitasun osorik
jendartean eta zaintza, bizitzari eutsi eta berau gozatu ahal izateko
oinarrizkoa dena, bazterreko jardueratzat hartua da.
Funtsean,
tratu ona, jendartean bortizkeria ekiditeko oinarria, norbera zein
besteak ondo hartzen eta zaintzen ikastea da.
Bakoitza
denarekin konforme bada ez dago besteak menderatzeko irrikaz.
Ingurukoak zainduko ditu, ondo egon daitezen, horrek areagotuko
baitu bere ongizatea eta gozamena.
William
Ury antropologoak (Harvard University) Hirugarren Aldea deitzen duen
hori. Hau da, indarkeria prebenitzeko, berau ematen den esparru
ezberdinetan esku-hartzen duten komunitateko pertsona edo talde
horiek, arrisku faktoreak indargabetzen eta babes faktoreak sendotzen
dihardutenak. Beti ere, guztiok barne-hartzen gaituen bakearen,
elkarrizketaren eta indarkeriarik gabeko kulturan oinarrituta.
William Uryren hitzetan, “hirugarren aldea gu gara, bakoitza bere
aldetik zein denok batera ari garenean
-
Norberaren ezagutza, onespena eta tratu ona sustatzea
-
Maitasun erromantikoa ezbaian jartzea: norbanakoa mundu emozionalaren eta bere desiren garrantziaz jabetzea
-
Pertsonen sexualitateen aniztasuna ikusarazi eta balioestea, eta zalantzak argitzea
-
Bortizkeriari, eta bereziki emakumeen aurkakoari, aurrea hartzeko oharmena elikatu eta aurre egiteko baliabideak adostea
-
Nork bere zein besteen zaintza balioetsi eta ikus-araztea
-
Martxan diren iniziatiba feminista anitzak ezagutzera eman hezkuntza komunitateari
-
Gazteen eta helduen parte-hartzea sustatzea, batez ere neskena, tratu onen aldeko herriko talde zein ekimenetan
-
Helduentzako formazio-moduluak gauzatzea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina